ZER SAIO ENTZUN ZENUEN ATZO?


2021eko uztailaren 19an
Gero eta gehiago erreparatzen zaie audientziei irratian. Horren haritik, 9.000 entzuleko igoera eman berri die EGMk EITBko irratiei. Etxeetan galdeketa baten bidez neurketa urtean hirutan egiten delarik, egokia da Espainia osoko irratien ikuspegia emateko. Euskal Herrian berriz, dezenteko distortsioa du. Izan ere, Arrate Irratia nahiz Euskadi Irratiari emaitza izugarri onak emanez gero, laginak ingurune euskaldun batean hartuak izan diren seinale da.

«Halako fidagarritasunik aitortzen ez diogun arren, aintzat hartu behar da publizitatea lortzeko orduan ongi etortzen baitzaigu»
diosku Odile Kruzeta Euskadi Irratiko zuzendariak.
CIESeko neurketa ordea, zeina udaberri eta udazkenean egiten den, askoz orekatuagoa da. Horren arabera, aurreko urtetik 8.000 entzuleko jaitsiera ukan du Euskadi Irratiak; Euskadi Gazteak aldiz, 1.000 entzulekoa. Gora egiten duena Radio Euskadi da, 142.000 entzuletik 163.000ra igoz.

«Oro har nabaria da irrati kontsumoak behera egin duela, nahiz eta horrek ez duen euskarazko bi irratien jaitsiera zuritzen. Ez da erraza jakiten zeri leporatu hori, baina egia da ere, Euskadi Gaztea sortu zenetik gure audientzia banatzen joan dela, badagoelako beste adin multzo bat, irrati formula ere jarraitzen duena. Euskadi Irratiak igarri du beraz, Euskadi Gaztearen indartze prozesua. Euskarazko irratigintza ugaldu izanak ere eragin du horretan. Bestalde, udazkeneko neurketa joan den udaberri eta udaren adierazgarri izaten denez, udaberrian jakingo ditugu udazkeneko parrilaren emaitzak. Dena den, zenbat eta gauza zehatzagoak bilatu, orduan eta lausotuagoak agertzen dira emaitzak»
. Hori dela eta, SOFRESek telebista audientziarekin egiten duen bezala, enpresa bat prest agertu da antzeko neurketa bat abiarazteko, irratsaioen minutuz minutuko audientzia emango lukeena

ALBERTO ELOSEGI


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2024-06-17 | Hala Bedi
Berakah-k familiak etxegabetzen jarraitzen du Gasteizko Alde Zaharrean, udalaren axolagabekeriaren aurrean

Auzoan Bizi Etxebizitza Sareak salatu du Berakah programa beste bi familia etxegabetzen saiatzen ari dela, iaz beste familia batekin egin zuen bezala. Dagoeneko salatutako hauetaz gain, Berakahko kasu gehiago ari dira heltzen etxebizitza sarera. Berakah programa Santa... [+]


2024-06-17 | dantzan.eus
Ba al datoz gazteak euskal dantzara?

Transmisioa eta dantza taldeetako erreleboa aztertu nahi izan dugu Dantzan Ikasi topaketetan, eta gazte belaunaldiek lan egiteko ereduak ezagutu nahi izan ditugu “Gazteen parte-hartzea euskal dantzan” mahai inguruan: Eder Niño Barakaldoko... [+]


18 urteko gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen sexu erasoa leporatuta

Adingabe bat bortxatu izana egozten zaio gazteari, zenbait komunikabideren arabera. Lakuabizkarra auzoan izan da erasoa, larunbatetik iganderako gauean, auzoko jaien testuinguruan. Kontzentrazioa egin dute erasoa gaitzesteko.


Ekofeminismoaz, motozerra eskutan

Duela hilabete inguru, unibertsitateko kide gizonezko baten liburu aurkezpenean ginela, egoera bitxi samarra gertatu zitzaigun. Ekologiari buruzko liburua zen eta erreferentzien artean hainbat pentsalari ekofeminista zeuden. Egileak, baina, inongo momentuan ez zuen aipatu... [+]


2024-06-17 | Jakoba Errekondo
Udaberria jan dezagun mikatzetik

Arabako Errioxako udaberriak ez dauzkat ahazteko. Urte dezentetan harrapatu ditut sasoi horretako loraldi betean hango mahastiak eta harrigarria da; laburra da paisaia berria, baina iraupen motz horretan begien sabaia erretzen du eta ordura artekoak ahantzarazten.


Eguneraketa berriak daude