BELDURGARRIA


1999ko abenduaren 26an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
BELDURGARRIA
Preso batzuk gose greban. Denbora nekez eta neke batean pasatzen den zigor lekuan, zigorerantsian murgilduta. Eta ez zait gehiegi interesatzen preso horien ekintzaren egokieraz eta aldarteaz etxetik egin genezakeen azterketa. Urteak joan, eta irtenbide duina eskaintzeko gai izan ez garen bitartean horien oihuak aztoratzen nau. Euren bizia dago auzian eurek berek hola erabakita, nahiz eta zenbaitek bere lasaigarritzat edo manipulatuak dauzkagula esan. Eta hori diotenek, presoak manipulatzen hainbeste saio huts egin eta arazoaren askabidea beren esku dutenek, erabakita dute: paso. Egunak joan eta preso gose grebalariak bere horretan utzi eta euren patuan isolatu, berena konpontzeke eta gu guztion arazoa ez bailitzan. Horrela, presoaz gain bere inguru hurbila ere gizartearengandik baztertuta geratu dadin ahaleginak egiten dituzte, beren kontrolpeko hedabideak erabiliz ausarki. Eta guzti honekin batera, angulen prezioaz kezkaturik dauden gizagaixo zoriontsuz inguratuta bizi gara. Eta hau ere zigorra dugu. Zigor gaitza


Azkenak
Eguneraketa berriak daude