APARRAREN AZPIAN MURGILDUZ


1999ko abenduaren 26an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Zorioneko fitxaketa ETBk egin duena. Egiazale bezain zehatzak baitira Mirentxuren lanak. Telebista bateko informatiboek behar duten berma hain zuzen, sona eta begirunea erdiesteko. Kazetari trebatua dugu iruindarra, «Punto y hora» eta «Egin»eko zuzendaria izan eta gero New Yorkeko NYU eta Columbia unibertsitateetan zinema ikasi baitzuen. Ikasbide argia atera zuen handik: fikzioa egiteko ere ikerkuntza behar beharrezkoa dela lan hori sinesgarri izango bada. Zer esanik ez dokumentalgintzan. Ongi baliatu zen horretaz «Denboraren gibelean» film gogoangarri hura egiteko. Orain, esku artean zenbait egitasmo ukanda ere, «Mundo Hoy» saioak xurgatzen dio denbora gehien. Xede nagusia, ikerkuntza kazetaritzako erreportaje bat astero eskaintzea da, gaurkotasuna duen gai bati buruzko gakoak azalerazteko eta, bidenabar, zer pentsatua eman diezagun.

«Izan ere, makina bat gai dago eguneroko bizitzaren zurrunbiloak irensten duena. Informatiboetatik hasita, albistea sortu ahala, horren berri ematen da ziztu bizian, eta inor gutxi arduratzen da berri horren iturburua zein den arakatzeaz. Hain zuzen, zerbait gertatu bada, sorburu bat duelako izan da. Gure eginkizuna beraz, oraina argitzen duten aurrekariak ematea da jakinaren gainean egon nahi duen ororentzat. Estatu osoan egunkari gehien irakurtzen den herrialdea Euskal Herria izanik (%57 Espainiako %35aren ondoan), jendeak biziki eskertzen du gertakari edo gatazka baten gibelean dauden koskak erreportaje hauen bidez islatzea»
diosku Mirentxuk. Gisa honetan gainera, ikusleak kontsumo gordin, kirol gaindosi, txutxumutxu eta bestelako «opio» hordialdietatik esnaraztea lortzen da, ordu betez sikiera.
Aktualitatearen irizpidea darabilte atzerrian egin saioak hautatzeko tenorean, beti ere jendearentzako interesgarriak izango direlakoan.

«Palestinan adibidez, otsailean erabaki behar dute burujabe bihurtu ala ez. Ba, gure gain dago zein telebistek jorratu duten gai hori jakin eta horien artean gure ustez onena dena aukeratzea ETBk eros dezan Gurutze Lizarralde ekoizlearen bidez»
. Horren harira, dokumentalgintzan BBC izan da beti kalitatearen ikurra, 50 urtetik gorako eskarmentua duela. Azkenaldian aldiz, Danimarka, Norvegia, Zeelanda Berria, Frantzia eta Alemaniako telebista zenbait lan txukunak ari dira egiten, ikerkuntza talde onak baitituzte. Halaxe, datozen asteei begira, erreportaje anitzak taxutu dituzte, hala nola, hilaren 30ean eta ia 70 urteren buruan yankiek Panamatik alde egingo dute, kanala panamarrei behin betiko utziz. Horren inguruko saioa izango da ikusgai. Urtarrilaren 2rako ostera, zerbait leunagoa lotu dute, «Primera luna» izeneko lana, Txinan Gabonak eta Urte berria nola ospatzen diren erakutsiko diguna, hango ohitura eta erritoen bitartez. Era berean, laster ikusteko moduan izango dugun beste erreportajeak Ekialdeko Timorren gertatu konspirazioari helduko dio.


IRITZIA SINATUA BETI.

Mirentxurekin mintzatuz, beharrezkoa deritzogu dokumentala eta erreportajearen arteko aldeak azaltzeari, jendeak biak nahasteko joera izaten baitu.

«Erreportajeak berri bati lekukotasun bat eransten dion bitartean, dokumentalak datuak kronologikoki ematen ditu: aurrekariak, ondorioak, protagonistak eta baita aurkariak ere, ikuspegi globala osatu arte. Dokumentalaren barruan aldaera guztiak sartzen ahal dira: elkarrizketa, erreportajea, kronika, iritzia...; askoz orekatuagoa da»
. Dokumentalak errealitatea osorik atzeman ote dezakeen galdetuta,

«egiten duten pertsonen baitan dago hori; albistearen profesional bati gertaerak distantzia batetik ikus ditzala eskatu behar zaio, objetibotasun horren izenean datu eta lekukotasunak bil ditzan. Gainontzekoa, iritzi emaileen esku dago, nahiz eta zuk galderak modu batera bideratu. Azken finean, iritziak sinatua joan behar du norengandik datorren jakin dezagun»
. Mirentxuren ustez lagungarri izaten da halaber, jazoeren fikziozko berritze bat egitea ikusleak giro daitezen,

«dena den, beti azpimarratu behar duzu gertaeren fikziozko berritze bat dela»
.
Lasa eta Zabalaren hilketa argitzeko epaiketa hasia dela, Mirentxuk duela bi urte egin erreportaje berezia eman dute berriki, Jaime Otamendi Informatiboetako buruak hala aginduta.

«Lan hau egitea bereziki hunkigarria izan zen niretzat, are gehiago milaka egunkari eta artxibo irudietan behatu eta gero. Lanean nire jokamolde etikoa jarraitzen dut, eta ez dit sekula inork ezer zentsuratu. Ildo horretan, erailketa lazgarri haien ondoren, Ertzaintzaren jokabidea aireportuan eta ondorengo erasoa hilerrian familiakoen kontra ulertezina izan zen. Hori ez da demokrazia batean gertatzen, hilkutxa horien barruan zer zegoen ez zekitela ehorztea ere! Garai hartan, Atutxa Ertzaintzaren alde agertu zen; ba, orain jakingo duzu zer den historiara pasatzea. Hain zuzen, aitzakiak aitzaki, irudiak ikusita ez dago zalantza izpirik Ertzaintzaren basakeriaz»
.
Balizko elkarrizketatuak limurtzeko, haien iritzia jasotzea funtsezkoa dela esaten die, dokumentala herren geratuko dela bestela.

«Alde horretatik zortea izan dut. Lasa eta Zabalaren inguruko lanean adibidez, Gordillo fiskalari ea galderak aurretik igortzea nahi zuen galdegin nion, eta berak ezetz, ez zuela behar»
. Maiz, protagonistak emaitzarekin ados egon ezean, errazena kazetariari errua botatzea izaten denez,

«hori dela eta, elkarrizketatuekin solastatzen naizenean, grabagailua eta apunteak erabiltzeaz aparte, paper bat sinarazten diet adierazi dutena haiek esana dela egiazta dezaten
»


Azkenak
“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Eguneraketa berriak daude