Ahuntzaren jauziak Belardiko harkaitzetan


1999ko abenduaren 26an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Azkaraten hasiko dugu aste honetako txangoa plazatik gorantz abiatuz. Gero, zuhaitz eta zuhaixkaz osaturiko hesi dotorea igaroko dugu. Arte, lizar, astigar eta beste hainbat zuhaitzez eratua, ibilbide guztian topatuko dugun zuhaitz mota anitzenak hemen daude. Hesi hauen aberastasuna goraipatzekoa da, bertan ez baitira soilik espezie desberdinak aurkitzen; hauek babes egitura, elikagai mota eta mikroekosistema ezberdinak garatzen dituzte. Hesi-bizi hauen inguruan animalia ugari elkartzen da babesak eta elikagaiak erakarrita. Txarrantxazko hesi hauskorren aldean emankorrak dira hesi biziak. Maldan gora jarraitu eta hilerria eskuinean utziz, gurutzez betetako gainera helduko gara (1,5 km). Bertan, Balerdin zendu zirenen oroitarriak daude. Izan ere, ez dira gutxi mendi honetan bizitza galdu dutenak: harriak erraz askatu eta erortzen direlako edo euria egindakoan harkaitza oso irristakorra delako. Herritarrek ere errespetu handia diote mendi eder honi; bere indarra agertuz dotore ikusten da Azkaratetik.
Ezkerreko bidezidorra jarraitu eta mendiaren horma ertzetik pasatzerakoan goialdetik erortzen diren harrespilak igaroko ditugu. Honelako lur desegonkorretan hurritzak gailentzen dira eta baso ireki bereziak eratzen dituzte. Aurrera jarraitu eta haritz amerikar eta astigar gazteak landatuta dauden zelaian bidearekin bat egingo dugu. Malda gora uraren bide ingurua segituz txoritxoren bat eta katagorriren bat ikusteko aukera ere izango da, baina nik ezin esan zein eta zein ordutan agertzen den bakoitza. Haritzen bat eta pago dexente, zelaian gora gehienbat. Ondoren, kable potolo batekin aurkituko gara. Kable hau goiko zelaietatik belarra jaisteko erabiltzen zuten. Abereak elikatzeko belarra, auzoetako zelaietan ebaki ohi zuten. Dagoen malda urriari esker, ez zuten gerria asko makurtu behar izango segan egiteko.
Albotik doan erreka berehala ezkutatu eta berriro agertzen da, etengabe berarekin batera hezetasun guneak eratuz. Baina lepora heldu baino lehenago, nekea arindu eta egarria asetzeko iturritxoan ura edan dezakegu. Leporako bidea, nahi baino luzeagoa egingo zaigun arren, bertatik ikus daitekeen paisajeak merezi du izerdi tantoren bat edo beste (4,5 km). Astunaldeko lepoan, aurrealdean, Txindokiko mendia ikus genezake. Balerdi eta Txindokiko gailurren artean eratzen den haranean «infernuko» erreka sortzen da. Bere alboan meatzeak ere ikus ditzakegu.
Ezkerraldera Artubiko tontorrera igoko gara, Balerdikoa baino altuagoa izan arren ez da hain ezaguna eta Balerdiko gailurrera jarraituko dugu. Euria edo elurra dela-eta, Balerdirako bidea oso arriskutsu bihurtzen da. Beraz, hobe tontorrean zehar ez abiatzea. Hala ere, eguraldiak laguntzen digunean aurreko muturreraino joatea merezi du, munduaren jabe izango bagina bezala. Mila tontor, herri eta paisaje (atseginak eta ez hain atseginak) behatuko ditugu: Txindoki, Aizkorri, Anboto, Izarraitz, Hernio, itsasoa, autobia eta Pirinioak. Gertuxeago, Azkarate eta Gaintza.
Ahuntzak harkaitzetan, saiak bere inguruan, belatxingak gertuen. Otartekoa jateko leku paregabea utzi eta Artubiko gailurrera itzuliko gara (6,5 km). Bertatik ezkerretara jaitsiko gara eta marra gorri eta zuriak dituen bidearekin bat egingo dugu. Ezkerrerantz jarraitu eta kare-harri higatuak dituen punta eta leunduretaz ohartuko gara. Kare-harria urak erraz disolbatzen du, baina ez biguna delako. Inguruan baliteke miru gorriren bat edo beste ikustea harrapakinen baten bila. Miru gorria bere isats zorrotzak duen «V» itxuragatik bereizten da. Eskuinera jarraitu eta erori berria den borda batekin topatuko gara (8 km). Ezkerrera joz beheko zelaietara heldu behar dugu, landaketa desberdinak zeharkatuz. Eguteratik ospelera igaro gara eta landaredian hainbat azaletan nabari da aldaketa. Landareek ere nabari dute eguzkiaren falta eta eguteran egiten den belarra askozaz ere goxoagoa omen da ganaduarentzat. Baliteke horregatik hemen landaketa gehiago eta zelai gutxiago izatea. Agian, gipuzkoarrek egur premia handiagoa dutelako da eta nafarrek aldiz, abereak elikatzeko bazka dute beharrezkoago.
Bide zabalago batekin topo egitean sustratoa ere aldatu egin dela dakusagu, jada ez gaude kare-harritan eta arbelak bereizten dira bide ertzean. Larixio eta

intsignis
pinuaren landaketak antzemango digutu. Bidea bitan bereizten denean behekoari ekin eta pago, elorrizuri eta hurritz bakanez jositako zelaiak igaroko ditugu. Iturria ere igaroko dugu eta ezkerreko lepora igoko gara. Emana diogu bira osoa Balerdiri. Gain honetatik mendiari ikusten zaizkion esekitako belardietan ere segan aritzen zirela diote bertakoek. Lurrik lauenak ganaduak zuzenean erabiltzen zituen, baina harresitik gorantz dagoena inguruko baserrien artean banatzen zen segatzeko. Ondoren fardotan bildu eta bultzadatxo bakarrarekin beheraino heltzen zen belarra. Goian segan jardun ondotik, beheko pagadi txikian bazkaltzen zuten elkarrekin, baina familiak elkar nahastu gabe.
Beherako bidea hartzeko ordua iritsi zaigu, igotzerakoan egin dugun bera da ibilbidea, beheraka ordea
Ahuntzak errenditu ezinik

Edozer material begetalez elika daitezke; belar, sasi, kimu edo zuhaitz azalez. Hau dela-eta, goimendietako zelaiak garbi mantentzeko erabili izan dira, baina beraien ase ezina dela medio zuhaitz landaketetan kalte ugari sortzen dituzte. Emeari ahuntza deritzaio eta abendu eta otsaila bitartean kumeak, hau da, antxumeak izaten ditu. Arrei aker deritzaie eta sorginek gurtzen zituztelako egin dira ospetsu. Gure mitologian deabruarekin alderatu izan da eta akelarreen protagonista izan ohi zen.
Gaur egun ordea, gizakiak akerrari ere ateratzen dio etekinik. Batez ere gazta egiteko erabiltzen da ahuntzaren esnea; mamia, esne-hautsa edo esne-kontzentratua ere ekoizten dira beronekin. Esnea emateko ahuntzari eman behar zaion elikagai kopurua itzela da. Bere pisuaren % 5 elikagai lehorretan jaten du egunero, behiak % 3 jaten duela jakinik, garbi gelditzen da ahuntzek zenbat irensten duten. Emango duten esnearen osagaiak elikagaiaren araberakoak izango direla dakigunez, ezingo dugu edozerekin elikatu. Gure artean antxumetarako ere askok izaten dituzte, hau da, Balerdi inguruan ahuntzari ematen zaion erabilera. Antzina, Azkarate eta auzoko herriek liskar ugari izaten zituzten, Azkaratekoen ahuntzak besteen landaketetan sartu eta txikizioak egiteagatik ahuntzak bahitzen baitzituzten. Berauek berreskuratzeko ahuntz bakoitzeko isuna ordaindu beharko zuten jabeek. Gaur egun, ahuntzak, Balerdin ibili arren, ikuluan baino mendian erosoago sentitzen dira eta negu gogorrenetan ere kare-harrietan izaten diren zuloetan babesten dira elur eta ekaitzetatik. Babes modu honek ere badu bere tranpa eta zuloak elurrez estali eta bertan preso aurkiturik hil egiten dira asko eta asko. Ez dira mendizalearengana asko hurbilduko. Beti ager baitaiteke ondo kamuflatutako baserritarren bat, berau etxera eramateko prest dagoena!


Azkenak
“Gaza militarki okupatzeko plana berehala gelditu behar du Netanyahuk”, esan du nazioarteak

Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.


Pazienteek 25 egun itxaron behar dituzte, batez beste, Osasun Mentaleko Zentruetan arta jasotzeko

25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude. 


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Oñatiko egoitza batera mugituko dituzte Donostian kale egoeran bizi ziren migratzaile maliarrak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.


“Intentsitate altuko” bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Gaza Hiria okupatzeko plana onartu du Israelgo Segurtasun Kontseiluak

Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]


Oholtza denontzat?
Feminista izango da, edo ez da izango

Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Errusiak baieztatu du Putin eta Trump datozen egunetan bilduko direla

Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]


Boubacar Diouf: “‘Manteroa’ izatea ez da delitua; bakean bizi nahi dugu, diskriminaziorik gabe”

Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]


Nafarroako suteak nekazaritzako makina batek sortu zituela baieztatu du gobernuak

338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.


ChatGPT psikologo bezala erabiltzearen arriskuez mintzatu da Mireia Centeno Gutierrez psikologo eta psikopedagogoa

Ohartarazi du ChatGPT lanketa emozional “sakonak” egiteko erabiltzea “arriskutsua” izan daitekeela ez duelako erabiltzailearen testuingurua ezagutzen eta “gehiago biktimizatu” dezakeelako.


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


Miren Agur Meabe
“Zalantza askorekin idatzitako liburua da, baina zalantzek bultzatzen gaituzte aurrera”

Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]


‘Stabat mater’ borobila

Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana. 

Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia. 

Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.

Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]


Eguneraketa berriak daude