Ansorregi eta Larrañaga


1999ko abenduaren 19an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
B
ata Eibarkoa eta bestea Azpeitikoa; bikote hau ezaguna da oso Euskal Herriko plaza zein erromeria guztietan. Bata luzea eta besteak ahotsa berezia; ez dira nolanahiko bikotea, baina oholtza gainean bizitzen eta egoera berrietara ondo egokitzen badakitela erakusten ari dira «Upeletan erronka» ikuskizunean. Esperientzia berria da oso beraientzat, euren melodiarekin ikuskizunaren ardatz baitira.
Jon eta Andoni (Ansorregi eta Larrañaga) gustura daude; hori dirudi behintzat, eta euren betiko jardunari bide berri eta arrakastatsua aurkitu diote. «

Orain arte soinua beti egon da dantzari oso lotua. Dantzari bai, baina plazakoari, eta orain bi elementuok bertsolaritzarekin batera ikuskizun batean uztartzea interesgarria da. Dantzariak eta gu beti egon gara elkarrekin baina aldi berean bananduta ere
».
Noiz edo noiz Larrañagak bere bertsolari sena ateratzen du emanaldietan, nahiz eta bere lan nagusia panderojolearena den. Ansorregi, berriz, gidari bihurtzen da soinua eskuetan duela, eta biak elkarrekin «Upeletan erronka»ri melodia jarri eta banandutako bi koadrilen bideratzaile bihurtzen dira. Esperientzia «

interesgarria
» gertatu zaie, eta seguruaski euren musikarako aberasgarria ere. Ikuskizunaren filosofia ezinhobeto ulertu du bikote honek, eta dantzariekiko lotuta zein oholtza gaineko ofizioa igartzen zaie saioa hasi bezain pronto


Azkenak
Eguneraketa berriak daude