Hernio inguruan bizirik dirauten azken artzain txabolak

  • herrixka ugari dugu eta lur hauek larre eta basoen ustiaketa izan dira betidanik, baina gipuzkoarrak mendi honiloturik mantentzen dituena, bertako erromeri eta festak dira. Herniok, baseliza zein artzain txabola artean, trikitixaketa maldak sortarazitako izerdiaren gazitasun alaia oroitarazten digu.

1999ko azaroaren 28an
Ibilbidea, Alkizako plazan hasiko dugu. Eraberritze sakonak jasan ondoren herrixka dotore bilakatu da Alkiza. San Martin eliza nabarmenduz plaza ertzean, bailara osoaren ikuskizun paregabea eskaintzen digu.
Plazatik irten eta Anoetako bideari asko jarraitu gabe, baserri artean sartzen den bidea hartuko dugu. Lete —gaur egun nekazal turismo moduan dihardu— baserriak duen armarri ederrak txundituko gaitu. Aurreraxeagoko bidegurutzean, eskuinera jarraitu eta Areta baserrira helduko gara. Bere atzealdean bigarren bidegurutzea dago, baina marra zuri-horiak argi eta garbi adierazten digute segi beharreko bidea ezkerrekoa dela.
Altuera hartzeko maldan gora goazela alboetako maldetako landaketa desberdinetaz ohar gaitezke. Kolore desberdintasunaren geometria zehatzak landaketa horiek Altzifre (

Cupressus sempervirens
) eta insiginis pinuak (

Pinus radiata
) kolore berde ilunena edo alertze (

Larix decidua
) kolore berde argienak osatuak daudela adierazten digute.
Belar niminoez osatutako larreekin topatuko gara artzantza burutzen den gune honetan. Kuxin formako oteak eta zuhaitzen bat edo beste ere topatuko dugu. Saroi inguruko hesiaren txarrantxan ile matazak topatuko ditugu, gehienak ardienak, baina besteren bat ere topa genezake; azeri edo azkonarrarenak adibidez. Artzainak honelakoren bat ikusten duenean azkar asko jarri ohi du zepo edo lazoa.
Aurrerago jarraitu eta pagadian barneratuko gara. Gaztainadi txikiak tartekatuta daude, baina gutxitan ikusten den haginak (

Taxus baccata
) txundituago utziko gaitu. Toxikoa omen da hagina, bere osotasunean, arzestidaren arilo mamitsu eta gorria izan ezik. Berau txorien elikagai izaten da udazkenean eta zura arkuak egiteko erabiltzen zen bere malgutasuna dela-eta.
Ondoren landaketak igaroko ditugu. Alartzezko basoan onddoak ugari dira, baina alzifrezko landaketen azpibasoa nahiko biluzia gelditzen da eta soilik azikula kapa fin batek estaltzen du lurzorua.
Larrauleko bidearekin bat eginez (4 km) aurrera jarraituko dugu. Kilometro bat aurrerago Irumugarrietako harri borobila izango dugu parean eta hemendik bi aukera izango ditugu; bata ezkerraldean malda zuzen igoaz doan bidezidorra hartu eta Hernioko gurutzera edo gurutzeetara igotzea eta bestea, zeharka-zeharka aurrera jarraituz Zelatungo txaboletara heltzea (7 km). Zelatundik ere Herniora igo gaitezke eta hau da biderik ohikoena, baina ondoren Iturriotzera jaisteko asmoa dugunez oraingoan Hernioko bideari jarraituko diogu. Hernioko gailurrean bada hamaika gurutze eta beraz, ez da harritzekoa Ostiral Santu egunea egiten den gurutze bidea oso arrakastatsua izatea. Hau, Errezildik Hernioko gailurrera egiten da eta duen maldagatik bakarrik, nahikoa gurutzebide badela esan daiteke. Gailurretik itsasoa ikusten da eta bertatik Donostiako Kontxako bandera ikusi duenik ere bada. Gailurretik jaitsi eta Zelatungo bidean dauden burdinezko uztaietan igarotzeak erreuma eta beste hainbat gaixotasunetik uxatzen gaitu. Bertan saltzen dituzte, irailean zehar, zinta zuri-gorri-berdeak, ondoren urte osoan kotxeari mendizale itxura emango diotenak. Irail osoan zehar izango da erromeria eta festa giroa Zelatunen eta jende ikaragarri hurbildu ohi da inguruetatik.
Zelatundik berriro Alkizara itzuli gaitezke edo aurretiaz Iturriotzen autoa utzi badugu, Iturriozko San Joan ermitara hurbildu gaitezke beste 3,5 kilometro gehiago eginez. Iratzez estalitako sailak eta ardi latxaren larreen artean bizkor ibiliz gero, berehala helduko gara. San Joan ermita Errezilkoa omen da eta Iturriozko benta berriz Aiakoa. Gaur egun, benta hau itxita dago eta ardi batzuk ustiatzen dituzte artzain baten laguntzaz
Txabolak: artzainen bizilekuak

Hernio inguruko borda edo txabolak artzainenak dira. Ugaritasun horrek mendiak artzantzarekin duen harremana garbi erakusten badu ere, bertako artzainak ez dira dozena bat baino gehiago izango eta guztiak inguruko herrietatik igotzen dira. Bakoitzak bere larrea du, ez baitago herri ondasunik.
Artzain txabolaren inguruan eraikitako egitura multzoari saroi, sarobe, sare, saia edo saboi deitzen zaio. Txabola estalpe, gaztategi, txerritegi eta oilotegiz osatua izan daiteke eta eskorta, baratze, egurtegi eta txakurtokiarekin batera sarea osatzen dute. Artaldeak gaua igarotzen duen lekuari deritzo sare eta udan artzaina bizi deneko txabola ere hemen izaten da. Estalpea txabolaren sarrerari deritzo. Bertan gazta egiteko ontziak gordetzen ziren eta sukaldea ere hor izaten zen. Txabolaren barrualderago lotarako gela egon ohi zen. Hirugarren gela bat gazta egiteko eta gordetzeko erabiltzen zen, gaztategia. Artzainak uda igarotzeko behar zituen elikagaiak gordetzeko edo bertan hazteko beharrezkoak zituen guneak gehitzen zizkion. Dena den, maizen agertzen diren guneak oilategia eta baratzea dira.
Mendi komunaletan baratzeak izateko baimena eskatu egin behar izaten zuten eta patata, porru eta azak ekoizten zituzten. Txerriren bat izatea ere ohikoa zen, berau gizentzeko gazta egitean izaten zuten haborekina, hau da, esnearen gazura erabiltzen zuten. Eskorta, ardiskuna edo jaistokiak harrizko hesi honetan ardiak gauez gordetzen dira eta egunez berauek jaisteko balio du.
Maiatzean, artaldebideak edo altzubideak erabiliz mendietara igotzen dira, txaboletan bizitzeko. Inoiz ez dute bide hau ostiralez egingo. Egun horretan Jesukristo hil zutenez, istripuren bat izateko arriskua areagotzen omen da. Neguan –nahiz eta batzuk Santu Guztien Eguna igaro arte itxaroten duten–, ardiak hartu eta jaitsi egiten dira

Mapa

Azkenak
2024-04-30 | ARGIA
Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

34.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

Israelek 40 eguneko su-etena eta preso trukea eskaini dio Gazari, baina akordioa lortu edo ez Rafah inbadituko dutela adierazi du Netanyahu lehen ministroak. AEBk eta Erresuma Batuak Hamas presionatzen ari dira Israelen eskaintza onar dezan. Astelehenean 47 palestinar hil zituen... [+]


2024-04-30 | ARGIA
Hil egin da Artzentalesen zauritu zen basogintzako langilea

Langilea larri zauritu zen apirilaren 24an, eta astelehenean, hilak 29, hil da. 22 urte zituen eta sektorean bi hilabete soilik zeramatzan lanean. 2024 urtean hildako 22. langilea da.


2024-04-30 | ARGIA
Eneko Bidegainen 'Bichta éder' eleberriak jaso du 111 Akademiaren Saria

Karmele Jaioren Maitasun kapitala-rekin lehiatu da finalean. 2023ko “libururik gogokoen” izendatu dute Bidegainen “bihurgune askotako” thriller politikoa 111 Akademia osatzen duten literaturazaleek.


Eguneraketa berriak daude