GONZALEZ LAZTUPEAN


1999ko azaroaren 28an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
GONZALEZ LAZTUPEAN
Estatuaren estalpe beroan egositako euskal militantziaren aurkako sarraskiaren adierazgarri, abenduaren hamahiruan epaituko dituzte espainol mertzenari zenbait, kisuz desargerarazi nahi izan zituzten Joxi eta Joxanen bahiketak, tortura basatiak eta erailketak direla eta. Heriotza zuten esperantza bakarra, dio Javier Gómez de Liaño epaileak sumarioaren sintesi bilketan. Eta saritzat bizi guzirako aberastu ziren Galindo, Elgorriaga, Vera, Bayo, Dorado, Vaquero eta Argotek egin beharko diote aurre sarraskiari, agintari zuzenak libre dabiltzan bitartean. Menderatu ezin litezkeenak garbitu eta gainerakoak erosi. Horra Espainiako sozialisten Estatu demokratikoaren estrategia, ustelkeria ohiko metodotzat erakarri zuena. Eta kultura politiko horrek sasoiean irauten du, hainbaten artean Gerestarenak frogatzen duen bezalaxe. Izan ere, aidanean gutxi batzuk izango baitira agerian, gehiengoa eta bereziki lepalodi lepazalenak, hobendun gizenenak dozier guzietarik at baitaude Estatu beraren eusle eta atxikitzaile


Azkenak
Eguneraketa berriak daude