ZER EGITEN DU ZU BEZALAKO HIZKUNTZA BATEK ZINEMATIK AT?

  • nahian, Tinko elkarteak jo eta su dihardu zenbait film bikoizten. Katalunian berriz, zinema transferentziak dituzte, baita aurki indarrean jarri nahi den hizkuntz kuotaren legea ere.

1999ko azaroaren 21ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Lehen, «Tasio» bezalako filmak baino ez ziren bikoizten. Eta, irizpiderik gabe bazen ere, hamarkadaren hasieran Eusko Jaurlaritzak ahalegina egin zuen euskarara bikoiztutako filmak bideoan eskaintzeko. Gaur egun, berriz, bideo horiek gero eta urriagoak dira. Bideo arloan besamotz bagabiltza, zineman, zeharo elbarri, eta gurpil aulkirik gabe, gainera. Sortu zenean, Tinko elkarteak makulua eman zion euskarari. Orain aldiz, sei urteren buruan, gurpil aulki batean eserarazi eta bultza egiten du. Honi esker, zinema areto batzuetara sartzen ahal da, baina egun berezietan bakarrik eta mesede gisa. Sarbidean dauden koskek gainera, elbarria eta laguntzailea aldi oro indar egitera behartzen dituzte, hortzak estuaraziz eta izerditan blai jarriz.
Ohiturarik sortu ezean, jendeak ez du euskarazko bertsiorik eskatuko eta, ondorioz, banatzaileek ez dute aretoetan emango. Kate itxia da. Gogoeta hori eginda heldu zioten lanari Tinkokoek. Zergatik ez atzerriko filmak hartu eta euskarara bikoiztu, gaztelerara bikoizten diren gisan? Erronka hagitz zaila zen, baina ez ezinezkoa. Koska baino gehiago, hormatzarra zuten aurrez aurre: banatzaileek ez zuten deus jakin nahi. Hartara, zulotxoak egiteari ekin zioten azpitik pasa ahal izateko, epe luzerako tunel bat sortzeko bidean, alegia. Marian Galarraga «Tinko»ko arduraduna azaltzen digunez

«bost edo hamar urteren buruan filmak euskaraz ikusi nahi baditugu, hauek dira eman beharreko urratsak, filmak euskaratuta eskaini, 4 eta 14 urte bitarteko eskolumeak zinema euskaraz ikusten ohitu daitezen. Horretarako Hizkuntz Sailera jo genuen. Aukeratu genituen filmek balore egokiak azpimarratzen zituzten, irakasleei ere lagungarri gertatuko zitzaizkienak»
. Halaxe, proiektua abiarazi zenez geroz, bilakaera biziki ona izan dute, urtez urte 10.000 eskolume gehiago joan baitira zinemara, eta iaz, ia 90.000 haur. Guraso erdaldunak ere ahalegin handia ari dira egiten.
Aurten, halaber, munta handiko aurrerapausoa eman da: 14 urtetik gorakoentzako moduko filmak eskaintzea, beraiek kezkatzen dituzten gaiak aztertzeko parada emango diena, hala nola: anorexia, droga menpekotasuna, sexu harremanak, eta abar.

«Baina hor ere borrokatu beharra dago. Hain zuzen, herri askotan, Ondarroan adibidez, duela gutxi arte 14 urtetik gorakoek erdaraz ikusten zituzten filmak. Orain euskaraz ikusteko aukera edukita, eta 500 gazte euskaldun egonik ere, 30 erdaldun daudelako gainontzeko guztiek gazteleraz ikusi behar dute. Eztabaida horretan gaude oraindik»
.


EHUN KOPIA BAGENITU...

Gazteentzako emanaldiekin batera, bada garaia film horiek areto komertzialetan ikusle guztientzako ematen has ditzaten. Emeki-emeki, uzkur zeuden banatzaileak konturatu dira bikoizketa onak egiteaz landa, euskarazko bikoizketak Azkoitia, Azpeitia edo Beasain bezalako herrietan berdinki ikusten direla. Ondorioz, prest agertu dira aretoak emanaldi jakin batzuetarako uzteko.
Tamalez, arras korapilatsua da 35mm-etako film bat bikoiztea. Hasteko, zazpi milioi pezeta balio du; berdin dio gaztelera edo euskaraz izan, arazoa kopien kopuruan baitago. Euskaraz gehienera, hiru kopia egiten dira; gazteleraz berriz, ehunetik gora. Honenbestez, zenbat eta kopia gehiago egin orduan eta merkeago ateratzen da.
Trabak traba, Donostiako zinemaldian banatzaileekin zenbait akordio itxi dute Tinkokoek filmak euskaratzen utz diezaieten. Esaterako, Lauren Films, Wanda Films, Leader eta Sogepaq-ekin. Marian Galarragaren esanetan

«Lauren Films, kasu, ez da multinazionala eta umeei begirako film mordoska ditu. Era berean, Warner zinema aretoetako arduradunak prest agertu dira film euskaratu horiek emateko. Halaxe, «American Pie» estreinatu berria, «Angus», «Errebelde baten egunkaria», «Gezi urdina», «Ametsen lapurra» euskaraz eskainiko dira».
Eta helduentzako filmak noizko?

«Ba, oraingo gazte hauek zahartzen doazen neurrian gu ere eskaintza hori gehitzen joango gara. Uneotan esaterako, Roberto Benigniren «La vida es bella» euskaratzen ari dira»
Pujol Hollywoodeko lehoiak arotik pasarazten.

N

o fotis! filmak katalanez bikoizten hasi behar dugula? Ba, boikota egingo dugu
» esan zuten Hollywoodeko majorrek (Warner Bros, Fox, Columbia, Disney, UIP, Paramount, MGM eta Universal); jakin badakite Estatu mailan banaketaren % 90 haien konpainia filialen esku dagoela. Domino efektuaren beldur dira halaber, Euskal Herria edo Galizan gauza bera eskatuko dietelakoan. «Honorable» Jordik hauteskundeak berriro irabazi izanak ordea, iritziz aldarazi ditu. Generalitatean hizkuntz kuotaren legeak dioenez, 2001.erako tiradizo gehien duten filmen erdia (16 kopiatik gora dituztenak) katalanera bikoiztu beharko dute. Pantaila kuotari dagokionez, gazteleraz emandako hiru egun bakoitzeko beste bat katalanez izango da, hau da % 25eko kuota. Beste hainbeste gertatuko da jatorrizko bertsioan dauden filmekin. Bikoizteko diru laguntzak dituzte gainera. Hori egin ezean, isun altuak ordaindu beharko dituzte. Kontuak kontu, nahiz eta legea onartua egon, araua zehazteke dago oraindik. Orientatiboa da, hots, dekretuen bidez gauzatu beharko da. Gauzak horrela, «major»ek 18 film katalanera bikoiztuko dituztela iragarri dute, azarotik hasita uztailera arte. Iaz 28 film bikoiztu zituzten; aurten aldiz, 60 inguru izatea espero da. Izan ere, Euskal Herrian ez bezala, banatzaileei kuota eskatzerakoan, askoz handiagoa den merkatu baten presioarekin jokatzen du Generalitateak. Eskari bat dago zinema katalanera bikoiztua ikusteko eta hiru urte inguruko epea jarri dute, jendea ohitzen joan dadin.
Kataluniakoak zeharka eragingo dielakoan dago Tinko-ko Marian Galarraga

«Los Angelesera film baten bila joan eta zaku berean sartu gintutzen. Orain, badirudi auzia konpontzeko bidean dagoela. Hala ere, gu, Kataluniaren kontrakoa ari gara egiten, apal apal behetik gora, aurrean erraldoi bat dugu-eta. Ohitura sortu, horrela eskaria igoko delakoan»
Zaila iruditzen zaio Mariani Eusko Jaurlaritzak hemen halakorik egitea,

«saiatu saiatu ziren, baina ez zieten kasu piperrik egin, multinazionalei bost axola zaie. Dena den, mesedegarria litzateke Euskal gobernuak zinemari dagozkion transferentziak ekarriko balitu, oraindik Madrilen esku baitaude. Horrek izugarri erraztuko luke prozesu osoa. Gazteleraz estreinatzeke dagoen Europar film bat euskaratu nahi badugu, makina bat traba jartzen digute Madrilen; lehenik, filma gazteleratu beharra dago. Gero euskarazko kopiarekin bertara joan behar duzu azter dezaten; baina han, noski, euskaraz fitsik ere ez dakite. Katalunian ostera, transferentzia egina dute eta prozesu osoa bertan egiten da, gaztelerazko itzulpenik egin behar izan gabe»
.
Jendea ez da film bat ikustera joango euskaraz dagoelako, filmak berak erakarrita baizik. Horren harira, bistan da euskaldunon hizkuntz eskubideak zapalduak direla; beraz, berauek beste modura bermatzeko, zergatik ez gaztelerak dituen eskubide berberei muzin egin eta jatorrizko bertsioaren aldeko apustu sendoa egin? Gure irudiko bederen, bideragarria da, ez baita bikoiztea bezain konplikatua, eta askoz merkeagoa. Herbeheretan edo Eskandinavian kasu, ez dira filmak bikoizten. Nola hasi? Ba, udalen esku dauden zinema aretoetan, astegunetan behin, film bat jatorrizko bertsioan euskaraz azpidatzita emanez. Batzuk, jakina, segituan hasiko lirateke esaten:

«jatorrizko bertsioan gazteleraz azpidatzita ematen diren film bakanetara inor gutxi joaten bada, euskaraz emanez gero, nor arraio joango da? Aretozaina, krispeta saltzailea eta bi ikusle despistatu»
. Hain aise mintzo diren horiek ba al dakite Franco izan zela JB-a galerazi zuena?


Azkenak
Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


2025-06-19 | Sustatu
AA batek zenbat eta gehiago “arrazoitu”, orduan eta okerrago

Applen lan egiten duen ikertzaile talde batek adimen artifizialaren (AA) esparrurako egindako ikerketa baten emaitza argitaratu dute. Izenburu esanguratsua du: The Illusion of Thinking. Euskaraz, bere izenburu luzean, honela: Pentsatzearen ilusioa: arrazoitzeko ereduen... [+]


Desokupacyl enpresa Donostian dagoela ohartarazi dute

Desokupacyl desokupazio taldeak bideo bat argitaratu zuen atzo sare sozialetan, Luis Nuñez Mané burua eta beste hiru kide Donostian zeudela esanez. Bideoa, Kontxan grabatuta dago, eta “okupatutako” etxeak erostera bultzatzen du bertan Manék:... [+]


Ekialde Erdia
Mundua begira, Israelek eta Iranek elkarri erasotzen jarraitzen dute

Joan den ostiralean Israelek Iran eraso zuenetik, bi herrialdeek bata bestea erasotzen jarraitzen dute. Ali Khamenei Iraneko liderra hilko dutela diote Israeleko agintariek, AEBen parte hartze zuzena eskatzen dute, baina AEBetako lehendakari Donald Trumpek ez du oraindik erabaki... [+]


Langileen eskubideek okerrera jo dute azken hamarkadan, bereziki Europan eta Ameriketan

Nazioarteko Sindikatuen Konfederazioak (ITUC) urtero argitaratzen duen txostenak langileen eta sindikatuen egoera globala gero eta okerragoa dela adierazi du.
 


2025-06-19 | Axier Lopez
Banco Santanderrek armagintzan eta genozidioan duen parte-hartzea salatzeko ekintza egin dute Azpeitian

Azpeitiko Elkar-ekin taldeak protesta ekintza egin du asteazken gauean. 1.000 kilo obra-hondakin utzi dituzte bankuko sarreran, hildakoak irudikatzeko panpinak jarri eta porlanez zikindu dute egoitza.


Iruñeko eta Gasteizko gertakarien gaineko erantzukizuna aitor dezala eskatu diote Espainiako Gobernuari

78ko Sanferminak Gogoan plataformak eta Gasteizko Martxoak 3ko ekimenak bat egin dute espainiar estatuak gertakari latz horietan bere erantzukizuna onartu eta biktimen aitortza ofiziala egin dezan. 'Estatua Erantzule!' izena darama kanpainak.


Prostituzioa debekatzeko lege proposamena aurkeztuko du Espainiako Berdintasun ministroak irailean

Birritan saiatu da PSOE legea aurrera ateratzen. "Berriro ekingo diogu, beharra bertute bihurtu behar dela uste baitut. Benetan, unea dela uste dut", adierazi du Ana Redondo Berdintasun ministroak.


BVE talde parapolizialak gutxienez 40 lagun hil zituen 1975 eta 1983 artean, Iñaki Egañaren arabera

Iñaki Egaña historialak Impunes (Txalaparta, 2025) liburuan dio frankismoak talde parapolizialetara jo zuela errepresioa "itxurak mantenduta" ezartzen jarraitzeko, eta beren kideen "inpunitatea" azpimarratu du. Duela 50 urte sortua, bederatzi... [+]


Teresa Zavaleta 
“Euskararen bidez Euskal Herriko egoera politikoa ulertu nuen”

Argentinarra da, baina sustraiek errotzen dute. Euskararekin maiteminduta dago, 25 urterekin ikasten hasi zenetik. Arbasoetako batzuk Euskal Herrikoak zituen, Soraluzekoak eta Azagrakoak, eta bizpahiru urterekin hasi zen Arrecifeseko Euskal Etxera joaten; arbasoa sortzaileetako... [+]


PSNko idazkariorde Ramón Alzórrizen dimisioak ustelkeria eta krisi politikoa Euskal Herrian kokatu ditu

María Chivite Nafarroako Presidentearen "konfiantza galdu" duela eta, Ramón Alzórrizek PSNko idazkariorde nagusi eta Nafarroako Parlamentuko bozeramaile izateari utziko dio. Bere bikotekidea Servinabar enpresan lanean aritu zela publiko egin ostean eman du... [+]


Faxismoaren aurka borrokan, munduan zein Euskal Herrian

Lanaren Ekonomia irratsaioan faxismoaren gorakada aztertu dugu, munduan eta Euskal Herrian gertatzen ari dena.


Papax Fagoaga, mutil-dantzaria 1970eko hamarkadatik
“Ezin nuen ulertu emakumeok herriko bestetan ezin genuela mutil-dantzetan parte hartu, horregatik hasi nintzen dantzan”

Elkarrizketa ilustratzeko erabili dugun argazki nagusia 1970eko hamarkadan hartua da. Erratzuko plaza festetarako apainduta ageri da, ezpelez atonduriko ohiko eszenatokiarekin eta etxetik etxera zintzilik, dilindan dauden xingolekin. Urrunean bi soinulari agertzen dira, Maurizio... [+]


Aroztegiko Elkartasun Komiteak salatu du bi kidek jazarpenak eta irain matxistak jasan dituztela

Taldeko kideen aurkako eraso matxistak talde osoaren aurkako eraso gisa ulertzen dituela adierazi du Aroztegiko Elkartasun Komiteak. Komiteak salatu duenez, Aroztegiko epaiketara ikusle gisa sartu nahi zuen jendearen zerrendatik "Baztango mutil-dantzari talde... [+]


Eguneraketa berriak daude