GAZTE EUSKALDUNEN HIZKERA, ERDALDUNDUA

  • Euskal Herriko egoera soziolinguistikoen arabera zenbait herri aukeratu dira grabaketak egin eta materiala biltzeko. Gazteen hizkeran gazteleraren presentziak leku handia du.

1999ko azaroaren 21ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Gazte euskaldunen lagunarteko hizkera hemen eta orain. Zenbait ezaugarriren deskripzio kuantitatibo eta kualitatiboa». Izenburu potolo honen azpian Imanol Esnaolak, lan talde baten laguntzaz, gazte euskaldunen hizkera aztertzeko egin duen ikerketa baten emaitza dago. Ikerketa berezi honen helburua lagunarteko gazte euskaldunen hizkera aztertu eta gazte kutsua ematen dioten elementuen jatorria eta berezitasunak aztertzea izan da.
Imanol Esnaolak lanaren aintzinsolasean dioenez, «

lan hau ez da lehen inguratze bat baizik. Ez du errealitate horren argazki zehatza izan nahi, aski zaigu joera nagusiak zein diren somatzearekin eta etorkizunari begira ikerketa bide hau zabalik uztearekin. Izan ere, gai honetan bada zer jorratua
».
Orain arte egin diren ikerketen artean ez da halakorik ezagutzen, ez helburuari dagokionez eta ez metodologiari begiratzen badiogu ere. Hala ere bada hizkuntz ukipena aztertzea helburu dutelako azterketa honekin antzekotasunik duen ikerketarik, hala nola M. J. Azurmendik eta L. Erriondo, X. Isasi eta F. Rodrigezek egindakoak. Beraz, ikerketa hauek zenbait gauzatan lagungarri izan diren arren, azterketaren diseinua egiterakoan, gehiena Esnaolak sortu behar izan du.


METODOLOGIA ETA PROZEDURA.

Azterketarako datuak bildu ahal izateko metodologia berezi bat erabili du. Lehenengo pausoa Hego Euskal Herriko egoera soziolinguistiko ezberdinak kontuan hartuz, bakoitzeko herri bat hautatzea izan zen, bertan grabaketa egiteko. Ipar Euskal Herrian grabaketarik egin zen arren, azterketa egiterakoan ez dira kontuan hartu, ikerketaren homogeneotasuna hautsiko lukeelako.
Beraz, egoera soziolinguistikoaren arabera bost gune zedarritu dira. Euskarak presentzia sozial handia duen eremu industriala, batetik. Eremu honetan Arrasate aukeratu zen grabaketa egiteko. Bigarrena, euskarak presentzia eskasa duen eremu industriala: Galdakao izan zen herri hautatua. Euskarak presentzia sozial handia duen nekazal giroko eremua izan zen hirugarrena: Segura eta Diman egin ziren grabaketak. Euskarak presentzia sozial eskasa duen eremua aztertzeko Altsasu aukeratu zen. Eta azkenik, euskaldunak isolaturik bizi diren bi eremu hautatu ziren: Portugalete eta Lizarra.
Herriak hautatu ondoren, herri guztietako taldeek antzeko ezaugarriak izan zitzaten, hauek zehaztu ziren. Soziolinguistikoki 16 eta 24 urte bitarteko adin multzoa zehazten da gazteena bezala. Ikerketarako ordea, adin talde honetan sartzen direnen artean gazteenak hartu nahi izan ziren, taldeetako kideen arteko ezaugarriak ahalik eta berdintsuenak izan zitezen.
Solaskide kopuruari dagokionez ere, muga jarri du Imanol Esnaolak, talde bakoitzean gutxienez lau eta gehienez sei hiztun jarriz. 43 izan dira baldintza hauek bete eta grabaketa hauetan parte hartu duten gazteak.
Grabaketak egiteko erabili den modua berezi samarra izan da. Herri bakoitzeko kontaktu bat egin eta hau arduratu zen baldintza horiek betetzen zituen taldea osatzeaz. Lagunarteko hizkera aztertu nahi zenez, taldekideek elkarren artean ezagunak eta konfiantzazkoak izan behar zuten. Hauek bildu ondoren, ez zitzaien benetako asmoa esaten. Beraientzat Euskal Herriko gazteek zenbait gairen inguruan zuten iritzia aztertzen ari ziren soziologo talde bat zen. Gezur txiki honen helburua gazteek era natural batean hitz egitea zen, seguraski hizkuntza aztertzera zihoztela esanez lortuko ez zena. Ordu bete inguruko grabaketa egin ondoren aitortzen zen egia.


ONDORIOAK.

Grabaketa horietan bildutako materiala aztertu ondoren, gazteek lagunartean erabiltzen duten hizkerari buruzko zenbait ondorio atera dira.
Ondorio nagusiak zer pentsatua eman dezake, hizkera hauen elementuetako bat gazteleraren presentzia baita. Gazteen hizkerari gazte kutsua ematen dioten elementuak erdal jatorrikoak dira, kasu honetan gaztelerakoak. Ikerketaren emaitzak biltzen dituen liburuan esaten denez, honek badu bere arrazoia: egungo gazteek, hautatutako hizkuntzari baino gehiago, esan nahi denari erreparatzen diote, praktikotasuna bilatzen dute. Gazteek hizkuntz eredu formaletik, helduen eredutik aldentzeko eta talde nortasuna lortzeko hizkuntz eredu berezia behar dute. Eta nahi duten hori modu adierazgarri batez esateko jasotzen duten eredua gazteleraz eraikitakoa da, euskarak ez du beraientzat gaztelerak duen erreferentzialtasunik.
Eremu soziolinguistikoen artean ez da bereizketa handirik ondorioztatu. Herri euskaldunetan gaztelerarekiko menpekotasuna besteetan baino txikiagoa den arren, ezberditasunak ez dira handiak. Eremu soziolinguistikoak baino gehiago, hiztun bakoitzaren errealitatea da ezberdintasunak ezar ditzakeena.
Euskararen erabilpen funtzionala egiten duten gazteek, hau da, etxean edo kalean euskara erabiltzen dutenek, emaitza hobeak ematen dituzte orohar, goi ikasketak dituztenek edo euskarazko kultur ekoizpenaren kontsumitzaile direnek baino


Azkenak
2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


2025-07-18 | Aiaraldea
Gorrotozko delitu salaketa jarri dute Artziniegan eta Udalak “irain arrazistak” gaitzetsi ditu

Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.


2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


2025-07-17 | ARGIA
Europan espetxean denbora gehien daraman preso politikoa
40 urteren ostean Georges Abdallah askatuko dute uztailaren 25ean

Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


Eguneraketa berriak daude