Iragan astean, Eusko Jaurlaritzako
Kultura sailburu Mari Karmen Garmendiak
2000. urterako Kultura Saileko aurrekontuak aurkeztu zituen Eusko legebiltzarrean.
Sail honetako aurrekontuak % 21,8ko
igoera izan du aurreko urtekoarekin
alderatuta eta orotara 24.806 milioi
pezetakoa da –1.000 milioi libera inguru–. Horietatik 11.000 milioi kultur eta hizkuntza azpiegituretara bideratuak izango dira,
baina aurrekontuaren zatirik handiena
EITBk eramango du –13.510 milioi –.
Azken honek gainera beste 7.100 milioi
jasoko ditu berrikuntza tekonologikorako. Hizkuntza politikak 4.174 milioi jasoko ditu,
orain baino % 25 gehiago. Bestalde eta lehenbiziko aldiz, herri-lanetarako aurrekontuaren % 1 –150 milioi– ondare kulturalean inbertituko da.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!