BELTZA


1999ko azaroaren 07an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
BELTZA
Urriaren 23ko Egunkarian Jean Noel Etxeberrik Iparraldeko EHEkoak, egongeletako iruzkingiletzat jotzen ditu. Eta nik Beltzak Departamentuaren aldeko manifa zela eta Seiko Urrian idatzitakoa ikusi dut Txetxen zaputz hortan. Eta hori horrela ez balitz, barka diezadala Txetxek labankada. Hogeita hamabi urte luzetxo badira Beltza ezagutu nuena. Aurpegia triste, begiradan betaurrekoak. Urdailean zulo, gerria ezkutuan. Ibileran zaintsu eta inguruari erne beti. Kuxidade ederra idazlegai batentzat. Guardia Zibilletako koartelilloan ikasi nuen bere izena. Emilio López Adán. De Vitoria. Erdaldun ezagutu genuen elkar. Eta ez baldin badiogu eman elkarri lagun minak egiteko aukera handirik ere, adiskide. Bidekoa. Marea biziek zati egin hondartzako kooperatibista, langile, laguntzaile. Ez morroin. Ez txiringito zaintzaile. Baina beti ere, hondartza bereko biztanle. Eta itsas barean, hondartza zabalean lagun. Txetxek botatakoa, ustezko arrakastaren sukar nerabetzat hartu dut. Pasatuko zaiona, zeren badut 2031.urtean Txetx kabanzale gabeko euskal hondartzan ikusteko esperantza


Azkenak
Eguneraketa berriak daude