"ARAZOA KONPONDUKO DUELA ESATEA DEMAGOGIKOA DA"

  • den honetan, EHNE sindikatura jo dugu, neurri honek izan ditzakeen ondorioak jakite aldera. Paul Nicholson ziur da ez duela deus konponduko.

1999ko azaroaren 07an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Z

ein alde sumatzen duzue produktuengatik ekoizleei ordaintzen zaien prezioen eta gero kontsumitzaileei ezartzen zaienaren artean?
Produktu bereziak direnean, aldea handia izaten da; produktu ekologikoan, esaterako. Produktu hau baserritik dendara gutxienez % 100 igotzen da. Produktu masifikatuetan aldea ez da hain handia, baina momentu kritiko batzutan bai; eskaera indartsua eta eskaintza gutxi dagoenean, aprobetxatu egiten dute. Gure elikaduran hain garrantzitsua den okelan, esaterako, alde handia dago, igo egin da, eta alde garrantzitsua dago. Kontuan hartu behar da baserritarrek saltzen dituzten produktu orokorretan prezioa asko jaitsi dela azken 15-18 urteetan. Esaterako, okela gaur orain dela 15 urteko prezioan dago. Kontsumitzaileak askoz gehiago ordaintzen du, baina baserritarrak kobratzen duena jaitsi egin da.

Etiketatze bikoitzak onurarik ekarriko al dio nekazariari?
Gure ustez etiketatze bikoitza ez da nahikoa; jakin behar da zein kalitate duen eta zein ekoizpen baldintza egon diren. Hau baserritarrari prezioak jaisteko tresna bat da; gure ustez, hori kalitatearen aurka eta baldintza sozialen aurka joango da. Ezin dugu pentsatu produktuen kalitatea eta baserritarren bizimodua hobetzeko tresna bat denik. Deskontrol erabatekoa dago, ez dago araudirik, eta kontsumitzaileentzako informaziorik ere ez. Har dezagun oilaskoa, adibidez. Produkzio industrial eta masifikatuak prezioak jaisten ditu, baina hau kalitatearen aurka dihoa eta finantz kontzentrazioa indartzen du. Gure ustez oso demagogikoa da bi prezioak erakustearekin arazoa konpondu dela esatea. Ez dugu ezer konpondu. Produkzioaren intensifikazio eta masifikazio horrek merkatuan lehiakortasuna sortzen du eta hor kalitate integralaren kontzeptua galtzaile da. Ez da kasualitatea elikagai eskandaluak hemendik sortzea, gehiago eta merkeago produzitzetik. Neurri honek ez du hortaz hitz egiten.

Kontsumitzaileak, hala ere, ikusiko du nork egiten duen hor negozioa, ez?
Hala da, baina informazio hori partziala da eta okerreko erabakiak hartzera bultzatuko du. Nork pentsatzen du honen bidez baserritarrak euren produktuen prezio justu bat izango duela? Baserritarrari gutxiago ordainduko zaio, ez gehiago. Hau ez da ipini martxan baserritarrak edo denda txikienak defendatzeko, banatzaile handiak defendatzeko baizik. Eurak dira merkatuaren kontrola ezartzen dutenak.

Banatzaileak etiketatze bikoitzaren alde daude, beraz.
Nire ustez, bai. Superfizie handien kontzentrazio handia dago, monopolioa ia-ia. 4-5 enpresa dira erosten dutenak merkatuaren zati handiena. Eroskiren papera hemen oso indartsua da, eta prezioak markatzen ari da.

Zein da nekazariek euren produktuak prezio egokietan saltzeko proposatzen duzuen irtenbidea?
Salmenta zuzena bide oso interesgarria da, gure ustez. Euskal Herrian horren ohitura antzinakoa da. Hori da indartu behar den bidea. Baserritarra beti dago pozarren produktuen ekoizpen kostuak emateko, horrela kontsumitzaileek jakingo dutelako zergatik gure produktuek balio duten hori eta zergatik diren produktu masifikatuak askoz ere merkeago.
Produkzio egokia defendatzen duen eta baldintza sozialak (baserritarren bizi baldintzak) eta ingurugiro baldintzak kontuan hartzen dituen nekazal politika behar da. Hori ez badago, ondorioak begibistakoak dira


Azkenak
“Txistuak, mehatxuak eta irain sexistak” jaso dituzte Laudioko jaietan eraso matxista bat salatzeagatik

Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko. 


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


Global Sumud Flotillako euskal ordezkaritza
“Israelek Gazara heltzea eragotzi nahi badigu, indarrez egin beharko du”

Igande arratsaldean irten da Bartzelonako portutik Palestinaren aldeko inoizko ontzidirik handiena: 30 itsasontzi inguru eta 300 bat ekintzaile, Gaza helburu, blokeoa apurtu eta genozidioa salatzeko. Bidean ontzi gehiago batuko zaizkie Mediterraneoko hainbat portutatik. Gauean... [+]


2025-09-01 | ARGIA
Trumpek uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango diola, eta muga zergak ez baliogabetzea lortuko duela

AEBetan, Apelazio Auzitegiak Donald Trump presidenteak ezarritako muga zerga gehienak bertan behera utzi ditu. Dena den, ez ditu urriaren 14ra arte indargabetuko, eta bitartean, ia segurua da Trumpek helegitea jarriko duela. Presidenteak uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango... [+]


Espiritualtasun ukitu bat

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons. Donostiako Orfeoia.
Koru zuzendaria: Esteban Urzelai.
Bakarlariak: Julia Kleiter (sopranoa), Christian Gerhaher (baritonoa).
Egitaraua: Mendelssohn eta Brahmsen lanak.[+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-09-01 | Behe Banda
Barra warroak
Makina

Hamar minutu igaro dira lur hartu dugunetik. Bizkaiko kostatik sartu, Leioa gainetik igaro eta gurpilek ordeztu dituzte hegalak Loiun. Bosteko ilaretan irten behar omen da hegazkinetik eta gu hogeita zazpigarrenean gaude zain. Estatubatuarren ikerlanek diote istripu bat egonez... [+]


Labak astelehenean irekiko ditu ateak, eta larunbatean eginen da Irekiera Festa

Eraberrituta dator Laba. Egoitza handiagoak ostalaritza eskaintza zein kultur ekitaldiak baldintza hobeagoetan ematea ahalbidetuko du.


2025-09-01 | Garazi Zabaleta
Gidari artzain eskola
Artzainen hurrengo belaunaldiaren bila

Historikoki, artzaintzari eta abeltzaintzari guztiz lotuta egon den bailara da Erronkaribarrekoa, baina azken hamarkadetan nabarmen eraldatu da eta turismoa bihurtu da jarduera nagusia. “Ekonomia horrela aldatu da, eta hamarkadaz hamarkada ardi, behi eta behor kopurua... [+]


2025-09-01 | Jakoba Errekondo
Pagatza, bizitza, sutza

Ez naiz aparretsia, orraztearen aparretsia, ezta gutxiagorik ere. Baina ikasturte berriari ekiteko, zer den ez den, lakarra zuzen-zuzen ederki asko eginda nator zuregana.


2025-09-01 | Irati Diez Virto
Satitsua
Burmuina txikituta bizirauten duen ñimiñoa

Bizitza azkar pasatzen dela entzun eta esaten dugu maiz. Hala ere, gizakiok urte dezenteko bizi-itxaropena daukagu. Hainbat urte izan ohi ditugu ongi garatu, bizi eta ugaltzeko. Badira, ordea, hori guztia denbora askoz ere laburragoan egin behar duten gu bezalako ugaztunak:... [+]


Mingain urdina

Odolustea uztailaren 10ean hasi zen. Hamar buru hil zaizkigu harrezkero: hazarkume bat, ahari bat eta zortzi ardi. Odol analisiek baieztatu dute mingain urdinaren gaitzaren ondoriozko heriotzak izan direla denak ere.


Eguneraketa berriak daude