KIRURGIAREN BEHARRIK EZ


1999ko urriaren 24an
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu
Terapia fotodinamikoak, uhin-luzera jakineko argi-erradiazioak dituen teknika berriak, aukera ematen du azaleko minbizi onaireak kirofanorik gabe eta anestesiarik gabe sendatzeko, R. Ruiz Rodriguez dermatologoaren esanetan. Orain arte tumore horiek kirurgia eskatzen zuten, metodo hori baita melanoma gaiztoa sendatzeko tratamendu eraginkor bakarra.
Terapia fotodinamikoan kimioterapia hautakorraren moduko teknika erabiltzen da: tumorearen gainean krema bat jartzen da, zelula gaiztoek erraz atzematen duten substantziarekin, eta horien gainera argia irradiatzen da; argiaren uhin-luzera bereziak erradikal askeak sortzen ditu, eta zelula tumoralak suntsitu, zelula osasuntsuak errespetatzen dituen bitartean. Ez da garestia, eta % 85-95 kasutan minbizia sendatzen du, nahiz eta tumorea handia izan, oraindik ere azalekoa bada. Horregatik beste esparru batzuetara ere hedatzea aztertzen hasi dira. Espainian aditua den C. Guillén dermatologoaren arabera «

ezin hobea da azaletik 2-3 milimetrora dauden tumoreen kasuan, batik bat beren adina, egoera fisikoa edota operazioaren arriskuagatik, kirofanoan sartu ezin duten pertsonentzat
». Ezin da ahaztu hamar urteotan bikoiztu egin dela larruazaleko minbizi metastasikoaren intzidentzia eta 2000. urtean jaiotako 75etik batek edukiko duela bere bizitzan


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...