Iruñerrian lautada bai baina baita aldapa ere


1999ko urriaren 17an
Iruñean, gure abiapuntua Gazteluko enparantza izango da. Ikusteko daukaguna kontuan hartuta, alde zaharreko urbanismoaz hausnartzea gomendatzen dizuet, hiriaren irteera aldera, zabalgunekoarekin alderatzeko, eta Mutiloa herriaren prozesua hobeto ulertzeko. Tarte honetan gaur egungo urbanizazio joera berriak eta antzinakoak tartekatzen dira. Norberak erabaki dezala zein duen gogokoen. Nafarroako hiriburuari bota azken begirada eta pedalei eragiten hasiko gara. Ohartarazi dugu; ibilbidea laua da, baina nekatzeko aukera ere izango dugu. Mutiloa, urmaela eta Zolina ikusmiratuz ordea entretenituko gara.
Gazteluko enparantzatik abiatu, Karlos III.a etorbidea zeharkatu eta II. zabalgunearen bukaera arte joango gara; Frankismo garaiko eraikuntza faraonikoa ikusgai dugu. Honen atzetik eta aldapa behera, zuzen, Mutiloa herrira abiatuko gara. Maldaren azpian biribilune bat zeharkatu behar da eta hortik gutxira Mutiloagoitiko lehenengo astialdiko egoitzak, hots, txaletak ikusgai izango ditugu. Aurrerago beste biribilune bat topatuko dugu; zuzen jarraitu eta hurrengo bidegurutzean ere beste hainbeste egin. Norabide hori segita eliza aldera iritsiko gara. Eraikin hau ikusi eta gero (3 km), eskuinera jo beste biribilune batera heldu arte, handik ezkerretara hurrengora arte, eta bertan, norabide berdinari helduz, industria poligonotik segi Iruñerriko biribilunera arte (4,4 km). Aurrean dugun pista gureganatuko dugu. Belarrez beteta izaten da askotan eta lautada honetako zituen artetik abiatuko gara. (5,1 km) Errepide batekin topo egingo dugu, metro batzuk aurrera egin eta ezkerretik jarraituko dugu, (5,5 km), gure eskuinetik abiatzen den pistara arte, hain zuzen. Hemendik aurrera antzinako ur emariaren aldamenean joango gara. Kontuz, 6,1 kilometroan, gurutze bat dagoen tokian ezkerrera desbideratuko baikara, apur bat aurrerago, zuhaitz batzuen azpiko iturri bat aurkitzeko. (6,9 km) Arretaz ibili, ezkerretik abiatzen den ardibide edo bidexka estutik joan behar dugulako; gainera aldapa dago eta ez da erraza txirrinduaren gainean oreka mantentzea. Pista hobea topatzean, segi eskuinetik lepotxo batera. Ez kezkatu, hemendik aurrera, partzelazio kontzentrazioa dela-eta, hainbat bide zahar desagertu delako. Soro bat erditik zeharkatu beharko dugu. 200 metro bertatik egin ondoren (7,7 km), beste ardibide batetik zuzen joan behar da. Tamalez ez da erraza bizikletan segitzea; gorantz zuzendu gailurra zuenganatu arte. Bertatik ikuspegi ederra dago eta hurrengo kilometroak nondik doazen suma daiteke. Agerian den bidetik jarraitu tontor osoa zeharkatu arte, eta bestaldetik beherantz jo. Kontu izan eta ez zaitezte gehiegi animatu (8,4 km) bidegurutze bat dago eta ezkerretik; bide okerrago batetik, desbideratu beharra dago. Hanka sartzen badugu ustekabean Zolina herrira iritsiko gara. Mendibidea jarraituz Zolinako urmael artifizialera iritsiko gara. Bertan metalezko atea gainditu, eskuinean eraikinak utzita, segi presari eta bestaldera joan. Hortik pista batera irten eta ezkerretik segi, gurtarrastoetatik urmaela inguratzen dugularik. Beste gailurtxo batera igo beharra dago eta jaistean pista on batekin topatu bezain pronto, eskuinera jarraitu (11,7 km). Pista honek (13,9 km) gurutze bat dauka eta ezkerretik errepide batera eramango gaitu. Hau zeharkatuta eta zuzen segita aldapa gora Labiano herrira ailegatuko gara.
Labioko eliza erromaniko dotorea ezagutzeko astia hartu. Eskuinetik tabernara abia gaitezke eta hortik ezkerrera iturria aurkituko dugu. Iturriaren aitzakitan atseden hartuko dugu eta nola ez ura edan ere bai. Ondoren errepidea zeharkatu eta zuzen abiatzen den pistatik malda gora ekingo diogu. (15,7 km) Kontuz, bidegurutzea ezkerretik gora hartu beharra dago eta. Malda gogortxoak bukatzean lepo bat gureganatuko dugu, Taxoareko mendizerran barneratzeko. (17,2 km) Ezkerrera jo eta soroaren bukaeran berriz ere ezkerrera, goi tentsioko zutabeetarantz. Pista bat dago beste soro batera arte, hona iritsitakoan inguratu ezkerretik, goialdetik, basora zuzentzen den bidera, (17,7 km). Zati hau estua da eta gainera, hezetasunaren ondorioz maiz bizikletaz igarotzeko ezinezkoa bihurtzen da. Hortik 200 bat metrotara, beste pista zabalagoa dago, ezkerretik jarraitu behar duguna. (18,9 km) Nahiz eta harri aunitz aurkitu bidean, ezkerretik gora segi, mendizerraren ertza arte. Goiko bidexka jarraitu norabide horretatik behera errepide batekin topatu arte. Handik ezkerretara jo errepide nagusira irteteko. Eskuinetik segituz gero, Noain herrira eramango gaitu. Herriko kale nagusitik gora segi biribilune batekin topatu arte; orduan eskuinetik abiatzen den errepidea jarraitu. Bertatik, aireportuko pistaren bertze aldetik, Ezkiroz gaindituz, Sadar ibaia gaindituko dugu. Aldapa igo eta Iturrama auzoan izango gara eta bertatik, hiriko gotorlekutik segita abiapuntura helduko gara. Bizikletatik jaisteko ordua... hurrengora arte
Iruñera ura nola ekarri

Ibilbidearen lehenengo atalean antzinako hodieriaren aztarnak ikus daitezke, eta Taxoareko mendizerraren ertza zeharkatzean, Noaingo akueduktua ere bistan da. Obra hauek guztiak XVIII. mende bukaera aldean egindakoak dira, eta beraien bitartez hiria Subizako iturburutik hornitzea zen helburua. Bigarren proiektua Ventura Rodriguez arkitekto ospetsuak egina zen. Obrak 1790. urtean amaitu ziren. Baina hiriaren handitzea zela-eta, ez ziren soberan hiritarrak asetzeko eta XIX. mendearen bukaerarako Artetako urak erabiltzen ziren. Aipatutako ubidea Madrildik agindutako proiektuaren aldaketa izanik, gaur egun tente dirauen zatirik ospetsuena dugu. Baina honez gain Taxoareko mendizerra zulatu eta hodi aunitz ere baziren. Hodi horiek aireztapenerako putzu bertikalak zituzten, gaur egun oraindik ikusgai direnak


Azkenak
2024-04-30 | ARGIA
Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

34.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

Israelek 40 eguneko su-etena eta preso trukea eskaini dio Gazari, baina akordioa lortu edo ez Rafah inbadituko dutela adierazi du Netanyahu lehen ministroak. AEBk eta Erresuma Batuak Hamas presionatzen ari dira Israelen eskaintza onar dezan. Astelehenean 47 palestinar hil zituen... [+]


2024-04-30 | ARGIA
Hil egin da Artzentalesen zauritu zen basogintzako langilea

Langilea larri zauritu zen apirilaren 24an, eta astelehenean, hilak 29, hil da. 22 urte zituen eta sektorean bi hilabete soilik zeramatzan lanean. 2024 urtean hildako 22. langilea da.


2024-04-30 | ARGIA
Eneko Bidegainen 'Bichta éder' eleberriak jaso du 111 Akademiaren Saria

Karmele Jaioren Maitasun kapitala-rekin lehiatu da finalean. 2023ko “libururik gogokoen” izendatu dute Bidegainen “bihurgune askotako” thriller politikoa 111 Akademia osatzen duten literaturazaleek.


Eguneraketa berriak daude