IRAKASKUNTZA "MINBIZIAK JOTA"


1999ko urriaren 10ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

IRAKASKUNTZA "MINBIZIAK JOTA"

Herri Batasunak Euskal Herriko irakaskuntza «minbiziak jota» dagoela esan zuen pasa den astean, hizkuntza ereduak agortuta daudela eta irakaskuntza edukiak Madrilen menpe daudela. Hezkuntzak «haize berrien beharra» duela aipatu eta hezkuntza politika berri bat proposatu zuen, bost ardatz nagusitan oinarrituta: hezkuntza sistema propio eta bakarra eratzeko borondatea, euskal irakaskuntzak hezkuntza sisteman izan behar duen protagonismoa, irakasleak euskaldundu eta berritu beharra, kalitatezko hezkuntza sistema 0 urtetik 18ra, eta Euskal Herriko unibertsitate guztien arteko elkarlanaren beharra.


EUSKARAZKO IKASMATERIALA SARITZEKO

Eusko Jaurlaritzak euskarazko ikasmateriala saritzeko bi lehiaketa antolatu ditu. Batak, Ixaka Lopez Mendizabal Saria deiturikoak, irakaskuntza ez-unibertsitarioko euskarazko testuliburuak sarituko ditu; eta bestean, Migel Altzo Saria izenekoan, ikus-entzunezko ikasmateriala eta softwarea sarituko dira.


EUGENE GOIHENETXE OMENDUA UZTARITZEN

Ixaka Lopez Mendizabal gaztaroan ezagutu zuen Eugene Goihenetxe euskaltzale eta politikari lapurtarra omendu zuen larunbatean Eusko Ikaskuntzak. Uztaritzen egin zitzaion omenaldia eta bertara hainbat euskaltzale bildu zen. Goihenetxeren bizitza eta obra eman zuten ezagutzera 18 idazlek. Duela hamar urte zendutako idazleari Eusko Ikaskuntzak berak Manuel Lekuona saria emana zion eta EHUk honoris causa doktore egin zuen 1982an.


PLAN ESTRATEGIKOAREN 2. FASEA

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak abian jarri du dagoeneko Euskararen Normalizaziorako Plan Estrategikoaren bigarren fasea. Honetan 687 gizarte eragilek eskuhartuko du eta planaren helburu eta ildo estrategikoak finkatzeko eztabaida saioak egingo dituzte Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude