KOLORETAKO KILOMETROAK URDABURU BARRENEAN

  • antolatzen du jai hau ikastola errenteriarrak, 1984ko edizioa ere beraiek antolatu baizuten. Urriaren 3an herria jendez betetzeko egitarau zabala antolatu dute. Irabazten duten dirua Haur Hezkuntzako gelak atontzeko eginiko inbertsioari aurre egiteko erabiliko dute.

1999ko urriaren 03an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Urtero, kurtso hasierarekin batera iristen da Gipuzkoako ikastolen jai handia, Kilometroak. Aurten Errenteriako Orereta Ikastolari egokitu zaio jaiaren antolaketa eta duela urtebetetik hona, azken hilabeteetan batez ere, buru belarri ari da lan horretan.
Badute eskarmenturik lan hauetan, ez baita hau Errenterian ospatzen den lehenengo Kilometroak. 1984. urtean ikastola hau bera izan zen antolatzaile


Kilokolore

Kilokolore, horrela du izena aurtengo Kilometroakeko maskotak. Orereta ikastolako Lehen hezkuntzako bosgarren mailako haurrek egin dute maskotaren marrazkia. Ondoren profesionalek gainbegiratu eta zuzendu dute kalitatearen bermea izan dezan. Kilokolore oinarri hartuta irudi familia bat osatu da, egoera edo kartelaren arabera bata edo bestea erabiliko delarik.
Kilokolore maskotarekin batera «Bizi» hitzak osatzen du Gipuzkoako Ikastolen aurtengo jaiaren irudia. «Bizi» hitza ez da batere ezezaguna ikastolen mugimenduan, askotan erabili izan baita ikastolek kaleratu dituzten mezuetan, «euskaraz bizi» kanpainan esate baterako


Ibilbidea

Guztira 8,5 kilometro dituen ibilbideak Errenteria eta inguruetan barrena egingo du bira. Sei gune nagusi izango ditu atseden hartu eta bertan egongo diren ekitaldietaz gozatu ahal izateko. Hijas de la Cruz eskolan egongo da lehenengo gunea, Orereta ikastolan eta bertako futbol zelaian bigarrena, Alcampo merkatal zentroan hirugarrena, Fanderian laugarrena, Zumardian bosgarrena eta seigarrena Esmalteria plazan


Egitaraua

Egun osoan zehar eta aipatu sei gune horietan gustu eta adin guztietako jendearentzat egitarau zabala prestatu dute antolatzaileek. Haurrentzako jolasak, txarangak, magia emanaldiak, herri kirolak, bertso saioak, rock kontzertuak... dira egitaraua osatzen duten ekitaldietako batzuk.
Egitarau honetan, ordea, bada antolatzaileak gogoz prestatzen ari diren ekitaldi bat. EEBBetako Idahoko Ikastolak eta Argentinako Arrecifeseko Euskal Etxeko euskaldunek ere Kilometroak ospatuko dute urriaren 3an. Errenteriatik hauekin bat egingo da hango ospakizunen berri jakiteko. Eguerdiko 12:00ak eta 13:30ak bitarte izango da, Orereta Ikastolako futbol zelaian (2.gunean). Hala ere, megafoniatik entzuteko aukera izango da


Garraioa

Honelako jaietan biltzen den jendetza ikusirik, garraio publikoak erabiltzeko gonbitea luzatu dute antolatzaileek. Hau errazteko garraio enpresa ezberdinek egun horretan zerbitzu bereziak eskainiko dituzte.
Trenez joan nahi duenak bi aukera izango ditu: Eusko Trenbideak alde batetik eta Renfe bestetik.
Eusko Trenbideak-ek jende gehien dabilen orduetan hiru minutuero egingo ditu joan-etorriak. Bestela, eguneko gainerako orduetan, zazpi minutuero. Eusko Trenbideak-en geltokia ibilbidearen sarrera nagusitik 60 metrora dago.
Renferen zerbitzua berriz ordu erdirokoa izango da. Ibilbidearen sarrera 500 bat metrora dagoelarik.
Autobusez joateko aukerarik ere izango da. Donostia eta Irundik etengabe irtengo dira autobusak Errenteriara.
Dena dela, kotxez joango den jende ugari egongo denez, antolatzaileek bi aparkaleku egokitu dituzte, bata Pryca merkatal zentroan eta bestea Pasaiako portuan


Materiala

Kamisetak, jertseak, galtzak, poloak, biserak... dena jarri dute salgai Kilometroakeko antolatzaileek. Udarako galtza motzak eta soinekoak ere atera zituzten.
Baina arropaz gain, edizio honetako abestia biltzen duen CDa, «Euskara ikasten» jokoa eta arrakasta handia izan duten egurrezko panpinak daude salgai.
Urriaren 3an guztiak salmenta puntuan egongo dira noski, baina egun horretara jaiak eskatzen duen bezala jantzita joan nahi duenak, Gipuzkoa osoan zehar aurki daitezkeen salmenta puntuetako batera joatea besterik ez du


Abestia

Edizio guztiek bezala, honek ere badu berea. Antton Kazabonek ipini dizkio hitzak Golden Apple Quartet laukote ospetsuak egin duen musikari. Abeslari gisa ere aritu dira noski Golden Apple Quartet taldekoak, baina ez dira bakarrik aritu. Ondoan izan dituzte Orereta ikastolako ikasle, ikasle ohi eta irakasleak, eta baita zenbait herritar ere.
Saltsa bertsioa ere errenteriar baten lana da, musika bandan jotzen duen Juanan Diezena alegia. Moldaketak Iñaki Salvadorrek egin dtu


Xabier Lete

Kilometroaken egitaraua jaiaren egunera mugatu gabe, duela hilabete batzuk hasi zen. Orain arte antolatu diren ekitaldi garrantzitsuenak honakoak dira: irailaren 15etik urriaren 3a arte «Ikastolen erakusketa» deitu zutena antolatu zuten Errenterian. Bertan, Orereta Ikastolaren esperientzietatik abiatuta, azken hamarkadetan irakaskuntzaren bilakaeraren berri eman zuten.
Irailaren 4an egin zen lirika kontzertuan herriko zenbait kantarik euskal autore klasikoen emanaldia eskaini zuten.
Irailaren 4 eta 5ean Euskal Herriko sei lurraldeetako futbol talde gazteen arteko txapelketa bat egin zuten.
Joan den larunbatean, irailaren 25ean, Xabier Letek, hiru urte isilpean igaro ondoren, kontzertua eskaini zuen Errenterian bertan.
Eta azken ekitaldia, ostiral honetan izango da Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Bertsolariak botilero eta epaile lanetan jarrita, pilota ikuskizuna eta bertsolaritza uztartuko dituen kirol eta kultur emanaldia izango da


Dirua zertarako?

Edizio honetan lortzen den dirua Orereta Ikastolak Haur Hezkuntzako lokalak egokitzeko egin duen inbertsioari aurre egiteko erabiliko da. Egokitze lanak egin aurretik erabiltzen zituzten gelek ez zituzten HSAOLk eskatzen zituen baldintzak betetzen eta 1999. urtea baino lehenago aldatu behar ziren. Legera moldatzeko eginiko inbertsio hau 250 milioi pezetakoa (10 milioi libera) izan da


Hurrengo urtean...

Urte batetik bestera jakiten da hurrengo Kilometroak jaiaren antolatzaile zein ikastola izango den. Badakigu datorren urteari begira, Errenteriako Orereta ikastolak Azpeitiko Ikasberri ikastolari emango diola lekukoa, errenteriarrek Tolosaldetik jasotako lekukoa

Duela 15 urte 1.500 «Kilometrozale» urriaren 7ari so
Orereta Ikastolak egin zuen bigarren eskaerari erantzunez, 1983ko abenduaren 22an Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak Orereta Ikastola aukeratu zuen hurrengo urteko Kilometroak antolatzeko. Egun horretatik aurrera ikastolako eta bere inguruko makineria guztia jaialdiaren antolaketan hasi zen. Desafio handia zen ikastolarentzat, eta baita herri osoarentzat ere.
Koordinatzaile bat izendatu ondoren dozena bat pertsona inguru lanean hasi zen martxoaren hasieran. Lan talde honek, gerora jarraipenik izan ez duen, Gipuzkoako Ikastolen lehen olinpiada antolatu zuen. Lan handiko ekintza izan zen hau, baina parte hartu zuten haurrek kirola euskaraz eta euskal giroan egin daitekeela ikusi zuten.
Urriaren 7a hurbildu ahala lan taldea handitzen joan zen. Azken egunean ikastolako guraso, ikasle, irakasle eta herriko beste pertsona eta erakundeen artean, guztira 1.500 pertsonek hartu zuten parte antolaketa lanetan.
Edizio hark gorespen handia jaso zuen antolaketan egin zen ahalegin eta emaitzagatik. Eta jende aldetik ordura arteko edizio guztien parte hartze markak hautsi zituen antolatzaileen ustez


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude