EZ DAGO EUSKARARIK INBERTSIORIK GABE

  • Jaurlaritzaren landa lan batek. Batez bestekoak, % 0,16tik % 4,92ra doaz. Datuok aurrekontu orokorrekin eta euskaldun kopuruarekin alderatuz, zenbaitetan lotsagarri gerta litezke.

1999ko urriaren 03an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Azpeitiak EAE osoan euskaldun kopuru handiena zuen 1996an: % 88,3. Baina udal aurrekontu osotik soilik % 1,65 baliatu du aurten euskara sustatzeko. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak 1999ko otsailean eginiko landa lanak argitaratu dituen datu ezkorretako bat besterik ez da. Baina beste hainbat adibide dago. Lan honek EAEko 5.000 biztanletik gorako 61 udal aztertu ditu. Eta 5 urte edo gehiago dituzten pertsonak hartu ditu kontuan.
Ikerketaren arabera, 17 udaletan euskara sustatzera zuzentzen duten diru kopurua ez da aurrekontu osoaren % 1era iristen. Eta Urtuella da guztietan euskarari diru gutxien eskaintzen diona. 629 milioi pezetako (25 milioi libera inguru) aurrekontua du eta milioi bakarra erabiltzen du euskara sustatzeko, % 0,16 beraz. Bertan ez da euskara teknikaririk ezta batzorderik ere. Gasteizek berak bere aurrekontutik % 0,26 zuzentzen du euskara sustatzera. Eta bertako euskaldun kopurua ia 28.000koa zen 1996an. Euskarara sustatzeko erabiltzen duen dirua zertan darabilen esateko astirik ez dutela esan digute bertako udaletxean.
Bilbok aurrekontuko % 0,38 erabiltzen du euskara sustatzeko, eta biztanleriaren % 14 da euskalduna. Euskararako diren 170 milioi pezeta bi eginbehar nagusitan baliatzen dira: euskara ikasten ari diren helduentzako dirulaguntzetan; eta gai akademikoetatik at euskaraz hitz egiteko aukera ematen duten aktibitateetan (bertsolaritza, ipuin lehiaketak...). Euskara Ataleko arduradun Jose Joakin Gallastegik dioenez, lehentasuna ematen zaio euskararen inguruko eskola munduari. 1991tik 1996ra bitartean Bilboko euskaldun kopurua 16.000 pertsonatan handitu arren, gehienak gazte eta haurrak dira. «

Bilbon, Bilbo txiki asko dago
» eta Gallastegiren aburuz, ezinezkoa da planteamendu lokala egitea bertan, Bilbo hein handi batean Bizkaia osoa delako, kanpoko jende ugari hurbiltzen baita bertara. Bizkaiko hiriburuan ez dago Euskara Patronaturik, Euskara Atala Kultura Sailaren barruan dago kokaturik.


EUSKARAN GEHIEN INBERTITZEN DUTENAK.

Donostia da EAEko hiriburuen artean euskara sustatzeko diru kopuru gehien bereizten duena. Guztira aurrekontuko % 1,04 eskaintzen dio. Euskaldun kopurua 55.000tik gorakoa dela kontuan hartuta, ia 28.000 milioiko aurrekontutik euskararentzako 290 besterik ez izatea ez da datu baikorra. Baina diru horri esker hainbat egitasmo interesgarri dago. Ia 60 erabiltzen ditu Euskara Patronatuak gizarte ekintzak antolatzeko. Beste 28 hiritarrek ikastaroak burutu ditzaten. 6 milioi uztailean antolatzen diren udaleku irekietarako, bertan haurrek ikasturtean zehar ikasitako euskara hobetu dezaten; eta beste 9 «Haurrak beti jolasean» neguko ekimenaren barruko ekintzetarako. Gainera, beste 14 milioi zuzentzen ditu udalak normalkuntza egitasmoak sustatzera. Dena dela, bai Donostian eta baita beste udaletan ere, Euskara alorraz gain, Gazteria, Kirola, Kultura eta beste hainbat atalek, zeharka bada ere, euskarazko ekintzak bultzatzen dituzte. Azken finean, Bilboko euskara ataleko arduradunak dioen legez, «

udal departamentu hauek gero eta euskaldunagoak izatea da euskara normalizatzeko era bakarra. Ez da euskara zerbitzuarekin euskal udaletxe txiki bat sortu behar
».
Lan honen daturik baikorrena Arrasateko Udalak euskararekiko duen ardura da. Aurrekontutik 162 milioi zuzentzen ditu euskara batzordearentzat, % 4,92. Dirua honako alor hauetan erabiltzen da: udal euskaltegietan 73,5 milioi pezeta, irratian 11 eta beste 77,5 langileen soldata eta ekintza ezberdinetan (erakundeetarako laguntzak, hitzarmenen aldeko ekintzak...). Joxe Felix Díaz de Tuesta udaletxeko Euskara teknikariak dioenez, lehentasuna euskaraz hitz egin ahal izateko guneak sortzea da, ez bakarrik euskara ikasteko euskaltegiak sortzea. Helburuak helburu, euskara normalizatzeko inbertsioak egin behar dira, «

ez baitago enpresarik inbertsiorik gabe bere helburua lortzen duenik
». Eta ikerketaren emaitzei erreparatuta, Díaz de Tuestak ez du Arrasateren batez bestekoari buruz aparteko oniritzirik: «

Arrasate ez dabil ondo, besteak dabiltza gaizki»

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude