TXURROAK EGITEAREN ARTEA


1999ko irailaren 26an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Europan beste bi telesail baino ez dira Goenkalek baino denbora gehiago daramatenak. Egunero kapitulu bat egitea ez baita ahuntzaren gauerdiko eztula. Ezta sei urtez goiari eustea ere. Hain zuzen, denboraldi hasiera honetan, Pausokako arduradunak harrituta daude audientzia, beste behin, mantentzen ari delako.

«Momentuz bai, baina telebistan ez dago fidatzerik, audientzia fidela dugun arren, gutxien espero duzunean ihes egin diezagukete-eta»
argitzen digu Alex Ezkurdia Goenkaleko zuzendariak. Legorretarra hasieratik egon da telesailean eta berriki, errealizatzaile izan ondotik, zeregin hori egokitu zaio Iñaki Eizmendirekin batera.
Oihaneko legea da telebista. Denak audientziaren morroi eta elkarrekin lehian. Goenkalek ere ez du borroka horretatik ihes egiten, audientziaren datuei atxikiak egoten baitira, Alexen esanetan

«lau zatitan banatua dagoen pantaila batean, minutuz minutu, ETB-2, TVE-1, Tele 5 eta Antena 3eko programak zenbateko audientzia ematen ari den adierazten zaigu. Hala ere, ez gara gehiegi tematzen, bestela txoratu egingo ginateke
».
Denboraldi honetan, nerabeen moda jarraitu dutela dirudi, ikastetxeko bizipenak, maitasun kontuak, haserreak eta adiskidetzeak. Goenkalen adin multzo guztiak ordezkatuak daude, telesailarekin batera hazi diren gazteak barne.

«Zaila da ordea gazteen arreta eustea, beraiek baitira zapping gehien egiten dutenak. Horregatik hasi gara gazteen kontuekin, Madrilgo modarengatik baino gehiago»
.
Hasierako garaietatik hona dena hobetu da, aktore nahiz teknikarien aldetik. Produkzio sistema ere, aldaketak izan dituen arren, funtsean mantendu egin da. Honako hau dugu ideia sortzen denetik telebistan ikusten den arteko prozesua: Maite Duqueren gidaritzapean bospasei gidoilari daude hari nagusia asmatzeko. Istorioen nondik norakoak behin finkaturik, bost elkarrizketa egileei ematen zaie; horien gainean Andu Lertxundi idazlea dago istorioa eta dialogoak bere osotasunean fintzeko. Gero, hiru errealizazio taldek hori jaso eta gidoi teknikoa egiten dute, lanari helduz. Halaxe, talde batek hartzen du aste osorako ardura, besteak hurrengo atalak prestatzen dituen bitartean; hirugarrenak aldiz, jai hartzen du bere txanda iristen zaion arte. Aktoreei astebete aurretik ematen zaizkie gidoiak. Normalki, zortzi bat ataleko koltxoia egoten da, emisioaren arabera aldatuz doana. Astean behin, Oriora joaten dira kanpoko sekuentziak grabatzera. Canal Surretik etorri izan dira hemengo eredua gertutik ezagutzeko asmoz. Madrilgo jendea ere txundituta geratzen da telesaila zein bitarteko xumeekin egiten den jakitean; aurrekontua huskeria bat omen da besteek dutenaren ondoan.


BURU BEROA.

Alderdi bisuala hobetzearren, «buru beroa» sartu dute, hots, eskegita dagoen kamera bat aktoreengana goitik hurbildu eta urruntzeko. Alexen ustez zaila dute sekuentziak arrapaladan eta moztu gabe egitea,

«plano sekuentziek berealdiko erritmoa ematen dute, baina gurean dekoratuak erabat mugatzen gaitu. Denboraz ere oso larri gabiltza beti eta hiru minutuko planoak egiten saiatuz gero, ezingo genioke egungo produkzio moldeari eutsi. Kanpoko sekuentzietan berriz, kamera bizkarrean hartzen dugu maiz».
Zernahi gisaz, 1.000. atala dela eta, 80 minutuko atal bat prestatzen ari dira, non festa bat egingo den Hernaniko Zelaia sagardotegian,

«hainbeste lagun leku batean biltzeko mugimendu koralak egin beharko dira, ez plano sekuentziak, baina ia ia».
Usadioz, plano orokor eta motzak uztartzen dira, gisa horretan aktorea nahasi den tokitik berrartzea errazagoa izan dadin, sekuentzia osoa hasieratik grabatu behar izan gabe.
Grabatzen ari direla, berehala antzematen da alde handi samarrak daudela antzezpen mailari dagokionez. Denbora gehien daramatenek ia arrapaladan egiten dituzte sekuentziak. Beren pertsonaiak gidoilariek baino hobeki ezagutzean, aldaketak iradokitzen dituzte, alegia, nire amak esaldi hori beste modu honetara esango luke. Hasberri eta gazteekin aldiz, arazo franko egoten dira, antzezten baino, euskararekin. Ezaguna da Goenkalek egin duen ekarpena euskara gertu eta jatorra erabiltzen, euskalkiak eta hitanoa sartzen. Horren kariaz, grabazio batean gainbegiratzaileak entonazioa zuzentzen ematen duen denbora antzezpenari heltzeko erabiliko balute, emaitza hobea izango litzateke, dudarik ez. Alajaina! Baina hori ez da inoren errua, gure hizkuntzak duen normalizazio faltaren adierazgarri baizik.
Miren Gojenola aktoreen zuzendariak dioskunez

«nire ustez, aktoreen maila ona da, entseatzeko dugun ordu erdi eskasa kontuan hartuta. Pertsonaiaren egoera aztertzen dugu, aldarte mailak zaindu. Adibidez, batek ezin badu negarrik egin beste konponbideak aurkitzen ditugu, eskuak non sartu, keinuak eta ahotsa bat etortzea, eta abar».

GAIZTOEN XARMA.

Usu, telesailetan, arrakastaren koxka gaiztoen barrabaskerietan egoten da; pertsonaia zuriak, are gehiago ardi larruz jantzitako gizaki maltzurrak badira. Aurtengoa, Isaias izango da. Beste muturrean, Xabier Agirrek egiten duen Shanti bezalako pertsonaia dugu. Bere harrera ona ikusita gero eta indar gehiago joan da hartzen. Xehetasun horiek jakiteko, ETBk ikerketa soziologiko bat egiten du, hiru adin talde bereiziz, 17 urte arte, 35 arte eta hortik goiti. Ez dira galdera zehatzak, orokorrak baizik: zer ikusi nahi zenuke? Nor ez zaizu gustatzen? Dekoratu hori zer iruditzen zaizu? Horri esker jakin izan dute jendeari ez zaiola gustatzen Sobia tabernak barra borobila edukitzea. Beraz, aurki betiko mahai luzea jarriko dute.
Azkenik, gogoeta bat; badakigu Goenkalen gizartean puri-purian dauden gaiak jorratu izan direla: drogak, abortoa, anorexia, sexu joera ezberdinak...; baina gure irudiko, maiz behartuta bezala, halako ukitu exageratua dariola. Jakina, egoera bat sinesgarri bihurtzea aktoreen esku dago, dramatizazio on baten bidez. Alabaina, gidoiaren sinesgarritasunak ere lagundu dezake horretan. Ikusle gehiago erakarriko lituzke Goenkalek, agian ez Madrilgo telesailekin nor baino nor aritzeko adina; bai ordea, zorrotzena aho bete hortz uzteko moduan


Azkenak
“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Gipuzkoako Aldundiko zaintzaileek ez dute euskara jakin beharrik, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera

Donostiako epaitegi batek aurretik emandako epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. ELAk eta LABek mobilizazioa antolatu dute ostiralerako, eta Euskalgintzaren Kontseiluak bat egin du.


Eguneraketa berriak daude