ORFEOIAREN ARRAKASTA, ETENGABEKO BERRIKUNTZA

  • kondenazioa», Laboarekin batera eginikoa... Honen oinarriak EHUko irakasle eta Orfeoiko kide ere baden Carmen de las Cuevasek aurkeztu berri duen tesian topatu ditugu.

1999ko irailaren 26an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Donostiako Orfeoiaren mendeurrena baino urte batzuk lehenago, Eresbil artxibategian abesbatza honi buruzko tesia egiteko ideia sortu zen, eta Jose Antonio Sainz Alfaro Orfeoiko zuzendariak Carmen de las Cuevasi proposatu zion lan hori. Zergatik? Donostiako Orfeoiko kide delako azken bi hamarkadetan eta ia beste hainbeste urte daramatzalako Donostiako Magisteritza eskolan irakasle, musika didaktikaren alorrean. «

Hiru urte nituen tesia egiteko, baina aldez aurretik pentsatu behar nuen zein forma eman
», adierazi digu De las Cuevas irakasleak. Miguel Pelay Orozkok –Orfeoiaren 80. urteurrenean– eta Juan Gorostidi zuzendariak egindako lanak zituen abiapuntutzat, baina garbi zuen ez zuela lan historiko bat egin nahi berriro: «

Lana planteatzeko proposamen pedagogikoa egin nuen, helburu nagusi hartuta Orfeoiak zer eskaintzen zien ingurukoei eta orfeoikoei
». Egindako lanaren lehen aurrerapenak izan ziren mendeurreneko urtean. Orfeoia eta euskal egileen arteko harremana eta eskolaren lana aztertu zituen Musikasten; San Telmo museoko erakusketa ederrean Orfeoiaren historiarekin batera hezkuntz jolasak izan ziren, liburuska kaleratu zen, CD ROMak egin zituzten... 24.000 bisitari izan zituen erakusketa arrakastatsuak.
Orfeoian izandako esperientziatik abiatu zen tesiaren egilea. Betidanik musikazalea izanik Orfeoian sartu zen; partitura ikustea bakarrik ez zen, estetika aldetik sekulako lana egiten zen... Guzti hori ikusita, Orfeoiaren eragin sozio-edukatiboa eta musikologia aldetik egin duena aztertzea erabaki zuen.


MILAKA ARTIKULU, ARGAZKI, KONTZERTU, PARTITURA.

Datu iturri nagusia Orfeoiaren artxibategia izan da eta puntu honetan Carmen de las Cuevasek Felix Larequi artxibazainak emandako laguntza eskertu nahi du bereziki, Orfeoiko partaide batzuenarekin batera. Alde batetik, alderdi soziologikoa ikusteko, egunkarietan azaldutako berriak begiratu zituzten: 5.000 inguru 1996 bitarte. 6.000 argazki bildu zituzten. Gero, kontzertuen zerrenda egin eta 2.000 emanaldi pasatxo atera ziren. Kontzertu bakoitzeko kantak eta datu guztiak fitxatan bildu zituzten. «

Horrek Orfeoiaren profil artistikoa eman zigun
», dio EHUko irakasleak. Ondoren Orfeoiaren egitura akonfesionala aztertu zuten, ideologiarik gabekoa. Egitura hori handitu eta sendotu egin dela ikusi dute, modelo berezia lortuz: abeslarien arteko amauterismo hutsa eta zuzendaritza artistikoaren eta gestio lanen profesionaltasuna. «

Pizti handia bilakatu da Donostiako Orfeoia, 100 urte egin ditu kantatzeari utzi gabe, bere gorabeherekin, gerra zibila gaindituz... eta zuzendari bakoitzak bere estilora bideratu du oinarrizko filosofia galdu gabe. Bere historia luzean lau zuzendari besterik ez ditu ezagutu: Esnaola, Gorostidi, Aiestaran eta Sainz Alfaro. Hor egon daiteke bere arrakastaren erantzunetako bat
» De las Cuevasen iritziz.
Bere lanean formakuntza azpimarratu nahi izan du egileak, Orfeoian ikasitakoa beste inon ezin delako ikasi, ez kontserbatorioan, ez inon. Errepertorio oso zabala du gainera. Hasieran gizonezkoentzat bakarrik, baina gero emakumeak sartu ziren eta abesbatza mistoa bihurtu zen. Polifonia, folklorea (Arrasate Lore Jokoetarako sortu zen) eta musika sinfoniko-korala aurki daiteke 4.000 partiturako errepertorio zabal horretan. Kamarako taldeak ere landu egiten dira. Grabaketetan ere aitzindari izan dela ikusi du De las Cuevasek. Gaur egun kantatzen dituen obra asko aspaldi ditu grabatuak. 101 disko bildu zituzten batetik eta bestetik. «

Orfeoia beti abangoardian egon da, estiloa markatzen
», dio. Giza talde honen antolaketa bereziaz eta profil artistikoaz gain, proiekzio sozio-edukatiboa aipatu nahi du egileak: solfeoko eskolak, musika tailerra, helduentzako eskolak, kantu eskolak... Gainera, garai batean antzerkiak, dantzaldiak, musikari buruzko hitzaldiak, kamara kontzertuak... ere antolatzen zituzten.


ARRAKASTAREN KLABEAK.

Tesi honekin ondorio bat atera du egileak: Orfeoia uste baino aberatsagoa dela, proiekzio handiko taldea dela. Lan honetan 1996 bitarteko datuak bildu ditu, baina harrez gero ez da geldirik egon Donostiako Orfeoia. Mendeurreneko urtea aparta izan zen, baina hurrengo biak ere ez dira motelak izan. «

Egokitze bat egiteko formula bilatzen du; kontzertu pila bat ditu gaur egun. Entitate bezala oso bizia ikusi dut, etengabe berritzen ari da. Klabeak zein diren? Zuzendari gutxi izatea, disziplina handia mantentzea, arautegia zehaztuta egotea. 10-15 orkestra desberdinekin lan bera egin eta beti emaitza desberdina lortzen du. Hori aberatsa eta interesgarria da
», dio egileak ondorio gisa. Kontzertu eta emanaldietan berrikuntzak bilatzen ditu gainera, aurtengo udan Mikel Laboarekin eta La Fura dels Baus antzerki taldearekin egindako lanak, kasu.
Abesbatza profesional bat sortzearen proposamena ezagutu zuen Carmen de las Cuevasek duela urte batzuk, Antxon Aiestaranen garaian, baina ideiak ez zuen aurrera egin, profesionalizazioak taldea zahartzea ekartzen duelako: kantatzea lanbidea bihurtzen da eta aspertu arte kantatzen jarraituz, maila ez da mantentzen. Ez da hori Orfeoiaren kasua, jende gaztea baitago. Egilearen iritziz, azken bi zuzendariek oso ondo lortu dute etengabeko berrikuntza hori, jende berria sartzea eta inplikatzea. Horretarako lan handia egiten dute jende berriarekin: bokalizazioa landu, teknika banaka eta taldean, prestakuntza, progresioa bilatzen da... Emaitza ez da aldatzen, asko entseatzen delako. Exijentzia aldetik bai, talde profesionala da Orfeoia. Horrela lortzen du bere soinu berezia, zuzendariak nahi duena.
Carmen de las Cuevasek bere tesia irailaren 6an aurkeztu zuen Donostiako Magisteritza Eskolan. Tribunalari gustatu zitzaion eta unibertsitateak laster argitaratuko du lana. Egileak lan hori unibertsitatean bertan erabiltzea espero du, musikaren historiaren barruan koralismoa ematerakoan. Bere lana zabaltzeko puntu batzuk utzi ditu, batez ere musikologia aldetik. Beste tesi batzuk egiteko adina. Berak ez du egingo agian, baina laguntzeko prest agertu zaigu

Entitate bihurtu den abesbatza

Donostiako Orfeoiak azken urteotan lortu duen arrakasta urte luzetako lanaren ondorioa besterik ez da. Duela bi urte mendeurrena bete zuen entitate honen historian zehar murgilduko gara bere une garrantzitsuenak ezagutzeko:
1897ko urtarrilaren 21ean sortu zen ofizialki Donostiako Orfeoia, baina aurreko udan Arrasateko Euskal Jaietara joateko sortu zen taldean du jatorria. Secundino Esnaolak ekarri zuen egonkortasuna 1902an eta 1929 arte zuzendaria izan zen. Berak eman zien sarrera emakumeei 1909an, horrela errepertorioa zabalduz eta mundu sinfoniko-bokala ugalduz. Mende hasieran abesbatzak lehiaketa askotan parte hartu zuen eta Donostiara garaipen asko ekarri zituen, horietako bat Paristik. 20ko hamarkadan Espainiako lehen grabaketak egin zituen, folklore eta polifoniakoak.
Esnaola hil zenean bere ikasle zen Pablo Sorozabalek hartu zuen zuzendaritza urte pare batez, baina Juan Gorostidiri utzi behar izan zion, ia urte osoa Leipzigen ematen baitzuen. Honek 1931-68 epe luzean Orfeoiaren ardura artistikoa izan zuen. Garai horretan Europako jaialdi garrantzitsuenetan parte hartu zuen eta zuzendari handien eragina ezagutu zuen. 1932an Donostiako Urrezko Domina jaso zuen. 1945ean 97 emanaldi izan zituen.
Urrezko ezteietan kontzertu ugari eskaini zituen Donostiako auzoetan eta Madrilgo Musika Jauregian Beethovenen Bederatzigarren sinfonia eskaini zuen, bere historian zehar gehien interpretatu duen obretako bat –iaz adibidez bederatzi aldiz–. 1950ean Pio XII. Aita Santuaren aurrean abestu zuen. Gorostidiren garaian disko ugari grabatu zituen Orfeoiak.
Antxon Aiestaranek, Gorostidi hil arteko zuzendariordeak, hartu zuen lekukoa eta 1986 arte eraman. Espainiako jaialdi garrantzitsuez eta Europako emanaldiez gain, Estatu Batuetara eta Israelera iritsi zen Orfeoia. Grabaketak asko ugaldu ziren epe honetan –batez ere konposatzaile frantziarren grabaketak–.
Aiestaranen heriotzaren ondoren Jose Antonio Sainz Alfarok hartu zuen batuta eta berak darama gaur egun. Aurreko zuzendariari hamaika kontzertu-omenaldi eskaini ondoren, Europan zehar bira ugari egin ditu. Mendeurrenean hirurogeita hamar kontzertu baino gehiago eskaini zituen. 1997ko urte zaharrean Berlinen abestu zuen, iaz Alemanian zehar bira egin zuen eta aurtengo udan arrakasta handia lortu du, Salzburgon Berliozen «Faustoren kondenazioa» obrarekin (La Fura dels Baus antzerki taldearekin), Glassen «Requiem, Bardo and Nimanakaya» estreinatuz eta Montreuxen Rossiniren «Stabat Mater»ekin.
Bere historia luzean zehar munduko zuzendari (Argenta, Frühbeck, Maazel, Mehta, Mutti, Lopez Cobos), bakarlari (Pavarotti, Domingo, Carreras, Caballé, Berganza, Lorengar) eta orkestra (Berlin, Londres, Boston, Philadelphia) garrantzitsuenekin aritu da Donostiako Orfeoia. Ehun disko baino gehiago ditu grabatuak; mendeurreneko urtean bakarrik zazpi eta horietako bat Platinozko Disko izatea lortu du. Bere egoitza berrian musika lantegia, kantu eskola eta orfeoi txikiak funtzionatzen dute.
Osagai asko ditu ehun urte pasatxo dituen entitate honek, emaitza profesionalak lortzen dituen talde afizionatuak, inguruko abesbatza garrantzitsuenak


Azkenak
26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun dio ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Gipuzkoako Aldundiko zaintzaileek ez dute euskara jakin beharrik, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera

Donostiako epaitegi batek aurretik emandako epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. ELAk eta LABek mobilizazioa antolatu dute ostiralerako, eta Euskalgintzaren Kontseiluak bat egin du.


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Eguneraketa berriak daude