GOENKALEREN FESTAN 1.800 GONBIDATU


1999ko irailaren 26an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
GOENKALEREN FESTAN 1.800 GONBIDATU
Leporaino beteko da Kubo handia urriaren 2an. Hain zuzen, Goenkaleren 1.000 atalaren kariaz egingo den jai erraldoirako gonbidapen guztiak agortu baitira. Besteak beste, euskal musikako hainbat ordezkari izango da zuzenean jotzen, «La Oreja de Van Gogh» pop taldea barne. Bidenabar, esan dezagun 1.000. atala hilaren 28an emitituko dela

SAIO BEREZIA KILOMETROAK DIRELA ETA
Ikastolen Federazioa eta ETBren arteko akordioa berritu eginen da hilaren 30ean. Gisa horretan, urriaren 3an Errenterian izanen diren «Kilometroak»en gaineko saio zabala eskainiko da, jaialdiaren oihartzuna handitu nahiz. Bestalde, urriaren 6an hasita eta astean behin, «Ikusgela» saioak ikasturte berriari ekinen dio

WES CRAVENEN «GARRASIA» ZINE ORON
Txalotzekoa da azkenaldian ETBk duen jokabidea tiradizoko filmak euskaraz estreinatzeko. Pitinka-pitinka, jendea ohituz doa eta dagoeneko, askori ez zaio arrotz egiten. Denbora kontua da zalantzarik gabe. Urriaren 3an, gaueko 10etan, arrakasta itzela erdietsi zuen filma emanen dute, «Sream», gau ilunean dei lizunak eta ikarak barra-barra


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!