NEGURA BEGIRA


1999ko irailaren 12an
Landareak aitzaki, gai sakon eta ajola gutxikoetaz aritzen naizenaren traza hartzen diet neregana iristen diren irakurleen bakan bakanagoen txoko honi buruzko iritziei. Landareak aitzaki baina gustura irakurri. Txarra al da, gutxi izanagatik, euskaldun ale batzuk gustura irakurtzea? Gaitzerdi eta ni biba fandango! Gustura bidea jorratu ba gaurkoan ere, aitzakiarik gabe.
Uda amaiera hurbiltze honetan (ez da nahi bezain azkar iritsi) lore-sasoi gorena uztaila duten lorategietako jarri eta kentzeko loreak pattaltzen hasiak dira. Petuniak, surfiniak, begoniak, etxeko-pozak, salbiak, ajeratumak, jeranio arruntak eta prantzesak, kleomeak, tajeteak, tabakoa, kalendulak, zelosiak, koleoak, kotxiak, eta abarrak ihartzen hasi ez badira laster hasiko dira. Gehienak urtebeteko bizia dute eta lorak eman, ernaldu, haziak daramatzaten fruituak heldu eta behin hazi horiek barreiatuz gero nahikoa egin dute eta lasai, inongo erresumindurarik gabe hiltzera doaz. Gaixo, antzu, alper eta gautxoriak ere bai.
Landare berozale amorratu hauen ordez, nik antza, negua gozoagotzat eta loretzeko hezetasuna, prexkura eta egun motzago eta gau luzeagoak aukeratzen dituzten landareak landatu behar. Negua konturatzerako hemen da, hala bedi, eta aurrea hartzea oso ona izaten da. Hemendik aurrera ahal den azkarren landatu eta udazkeneko azken egun epelak erreserba onak egiteko erabiliko dituzte eta gero hotzenean pentsamentu, idibihotz edo tulipan, nartxixo... lore ederragoak emango


Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude