TRENBIDEAN PEDALEI ERAGITEN


1999ko irailaren 05ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Aspaldi, trenak tunel eta bihurguneak igaro ohi zituen, mendi eta paraje ederretako ibilbidean. Trenak burdingintzan egiten zuen lan. XIX. mende bukaerako garapenarekin sortu ziren Euskal Herriko trenbide estuak, alde batetik bestera materialak garraia zitzan. Baina mineralen agorpenak eta errepide garraioek utzi zuten trena lanik gabe. Horregatik hil ziren trenbide zaharrak. Orain berpizteko hainbat saio martxan dago, bertatik txirrindulari, oinezko, zaldizko eta elbarrien gurpildun aulkiak ibil daitezen. Espainian proiektu bat egin zuen Garraio, Ingurugiro eta Herri lanen Ministeritzak Espainiako Trenbideen Fundazioarekin elkarlanean 1992an. «Bide Orlegiak» planak Espainian 900 kilometroko sare bat egitea aurreikusten du, egun ibiltzen ez diren trenbideak erabiliz. %90ean trenbidea kendu dute jada.
Guztira EAEn 418 kilometro daude utziak: Araban 66, Bizkaian 141 eta Gipuzkoan 217. Ezaugarri bereziko 27 bide osatzen dituzte: malda txikiak dituzte, bihurgune eta bide zabalak, era askotako zoruak. Luzera ezberdinetako bideak dira, elkarri lotuak edo trenak komunikatuak.
Trenak bertatik alde egin zuenetik, kalteak jasan dituzte. Hiri eta bideen garapenak zatiak irentsi ditu; zubi eta tunelak hondatu dira; sastrakek estaltzen dituzte bideak eta kontrolik gabeko isurketak maiz gertatzen dira; baso hustiaketa desegokiak landaretzaren desagerpena dakar; eta bideetako itxiturek beste erabilerak oztopatzen dituzte.
Zenbait trenbide zahar egokituta dago Euskal Herrian. Baina beste hainbat moztuta, eta konponketen zain, jada txirrindulari eta oinezkoek erabiltzen dituzte. Hauxe da, Euskal Herrian trenak bere oinordekooi utzitako ondarea:

Bergaratik Lizarrara dihoan «Vasco Navarro» trenbide zaharra. Debako bailaratik Egakora, Gasteiztik pasatuz, egokitutako zatiak etendako beste batzurekin tartekatzen dira. Egun 11 kilometro daude prestatuak Gasteiztik Estibalitzera; bertatik Laminoriara beste 20 konpontzekotan dira. Nafarroan ez dute ezer egin.

Araba eta Bizkaia tartean Oleta eta Urkiola lotzen dituen 5 kilometrotako bidea. Oraindik egokitu gabea, baso hustiakuntzarako erabiltzen zen bere garaian.

Bilboko industri gunean trenbide estuak ugari ziren. Bizkaia mendebaldeko kostako malkarren albotik, El Hoyotik Campomarrerako bidea meatzetan erabiltzen zen. Kantabriarekin lotzen zen, Karraskaleko meatzeak (Muskiz) eta Kantabriako Ontongo kargalekua komunikatuz. Euskal Herria eta Kantabria lotzen zuten beste bi trenbide zahar ere baziren. Bata Castro Urdialesetik Alengo meatzetara zihoana. Alen mendiaren magaletik Otañorainoko 4 kilometro eta erdiko pista da aztarna bakarra. Besteak Castro eta Traslaviñara batzen ditu, eten ugarirekin.

Sopuertako Los Castaños meategiak eta Galdames lotzen zituen trenbideak ere eten ugari ditu Galdames udalerrian barrena. Bertatik Bilboko itsasadarreraino, Sestaoraino, beste 23 kilometro eta erdiko trenbidea zegoen garai batean. Orain 15 kilometro egokitu dituzte Ortuellatik Galdamesera, mountainbikez ibiltzeko.

Bilboko itsasadarrera zihoan beste hainbat trenbide zahar. Ortuellako meatzeak eta Bilboko itsasadarra Barakaldon lotzen zituen Frantses Belgiar trenbideak. 7 kilometro eta erdikoa izan arren, txirrinduentzako zatiak, elkartu gabe daude.
Gallartako Trianoko Mendiak eta Bilboko itsasadarra Lutxanan elkartzen zituen 13 kilometrotako trenbideak. Orain 6 kilometrotako txirrinda pista dago Barakaldotik La Orconerako mendi magalera.
«Lutxana Mining» trenbideak Trianoko Mendiak eta Lutxana lotzen zituen, kasu honetan El Regato haranetik igarota.

Triano eta La Arboleda meatzari herriak lotzen zituen 4 kilometro eta erdiko trenbide zaharrak. Egun egoera oneko pista da. 2 kilometroko tren aparkaleku bat ere bada Arizkoa eta Dos Caminos geltoki artean, Basauriko Uribarri auzoan zehar.

Sondika eta Mungia elkartzen zituen 12 kilometrotako trenbide zaharrak. Hirigintzaren garapenak ibilbidea kaltetu du.

Leongo La Robla meategitik Bilboko porturainoko bidea. Bizikletentzat, trenbideak zituen 22 kilometroetatik, 10 daude egun Irauregi eta Balmaseda artean prestatuak. Gainditu daitezkeen etenak ditu.

Durangotik Elorriorarte zihoan 10 kilometrotako trenbidea, Abadiñon mozten da. Trenbide honek Udalaitzeko meatzetara zihoan adar bat zuen. Egokitua dago, baina txirrinduentzat debekatua.

Gipuzkoan, 20 kilometrotik gorako hiru trenbide zahar daude. Bat Maltzagatik Zumarragarako 26 kilometrotakoa. Antzuola goialdetik igarota Deba eta Urolako bailarak ezkontzen zituen. Egun tunelen ego era kaxkarrak eta lan-jarduerek ibilbidea mugatzen dute. Zumarragatik irten eta Zumaiaraino doa Urola trenbide ospetsua. Guztira 37 kilometro ditu, baina Azkoitia eta Urretxu artean moztuta daude 10 tuneletik gora. Lasartetik Iruñeara joateko erabiltzen zen Plazaolako trenbide zaharra. Garai batean, Lasarten, Donostiatik Bilbora zihoan bidearekin lotzen zen. Egun Oria ibarretik zehar pista dago Lasarte eta Aginaga artean. Plazaolako Lasarte eta Urnieta bitarteko zatia etenda dago. Baina egokitutako 15 kilometro daude Andoaindik Leitzaraino, Leitzarango bailaratik barrena. Plazaolako partzuergo turistikoak jarduera ugari egiten ditu, nekazari turismoa sustatzeko.

Ormaiztegitik Mutiloaraino basoan zehar zihoan 5 kilometrotako trenbidea, Ma- drildik Irunerako trenarekin bat eginez.

Urumea ibarrean, Donostia-Hernani trenbide zaharra. Loiolatik Amararako zatia bide sareak irentsi du. Beste guztia ibilgarria da, Astigarraga eta Hernani arteko zubi hondatu baten inguruak ezik.

Artikutzako eta Arditurriko meategiek Pasaiako portura irteera izateko bi trenbide eraiki ziren. Artikutzako trenbideak 14 kilometro zituen, eta Karrika haranean zehar Pasaiara iristen zen. Bestea Aiako Harkaitzetako meategietatik Pasaiako portura zihoan, Oiartzungo bailaran barrena, 10 kilometrotako ibilbidea eginez. Lezo eta Orereta arteko zatia etenda dago.

Gipuzkoa eta Nafarroa hurbiltzen zituen Bidasoako trenbideak. Ibai ertzetik Irun eta Elizondo arteko bidea egiten zuen. Nafarroa aldean, zati handi bat dago nolabait egokitua: Doneztebetik Sunbilara eta handik Lesakarako bidegurutzeraino doana. Baina neguan zaila da bertatik ibiltzea, lokatza eta tunel itsuak daudelako. Gipuzkoa aldean, Behobia-Iruñea eta Irungo errepideek eragozten dute Nafarroako zatiarekin bat egitea.


Azkenak
2025-09-04 | ARGIA
Hizkuntza politika “ausart eta berrituaz” eztabaidatuko dute TMeLaborategiaren udako eskoletan

Irailaren 9an eta 12an egingo dituzte udako eskolak. Telesforo Monzon eLab Euskal Herrigintzaren Laborategiak hizlari potenteak gonbidatu ditu, besteak beste, Iñaki Iurrebaso, Olatz Altuna, Jon Sarasua, Idurre Eskisabel, Josu Aztiria, Iñigo Urrutia eta Miren Zabaleta... [+]


Barkoxeko pastoralaz

Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.


Elizondoko Benito Menni egoitzako langileek 60 greba egun bete dituzte

Greban dira Benito Menni egoitzako langileak joan den abuztuaren 25etik, irailaren 8ra bitarte. Hermanas Hospitalarias enpresak agindutako kaleratzeen eta unitate itxieren aitzinean, Nafarroako Gobernuak ez duela arduratsuki jokatzen ari salatu dute.


2025-09-04 | El Salto
Genoako portuko zamaketariek Israelerako bidalketak blokeatuko dituzte, sionistek elkartasun ontzidiari eraso eginez gero

2010ean "Mavi Marmara" itsasontzia abiatu zenetik, Palestinarekiko elkartasun itsas operaziorik handiena osatzen du Global Sumud Flotillak. Israelgo Gobernuak terroristatzat jo ditu nazioarteko ekintzaileak.


Espainiako Vueltako Bilboko etapa geldiarazi dute Israelen aurkako protestek, eta ez dira helmugara iritsi

Bilboko erdigunean amaitu behar zuen txirrindularitza etapak, baina Deustun sartzear zirela antolakuntzak erabaki hori hartu du, helmuga ingurua manifestariz beteta zegoelako. Aurretik ere igaro dira helmuga puntu horretatik, eta istiluak izan dira. Ertzaintzak gutxienez hiru... [+]


Jerusalemgo tranbiaren proiektuaz “gogoeta etikoa" eskatu dio CAFi Pradales lehendakariak

Kontratua segi ala eten, enpresaren erabakia "errespetatuko" lukeela argi utzi nahi izan du Imanol Pradales lehendakariak, Euskadi Irratiari egindako elkarrizketan. Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza.


Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Valle de Odietako makroetxaldearen epaiketa
Digestato kutsadura handia izan zen, eta isurketa, antza, Valle de Odietak eragin zuen

Astearte honetan egin da Valle de Odietako makroetxaldearen aurkako epaiketa Iruñeko Justizia Jauregian. Epaileak ebatzi behar du ea 2021ean haien lur sailetan egindako isuri baten ondorioz, lur eremu horiek larri kutsatu zituzten ala ez, eta nork eragin zuen. Aditu... [+]


2025-09-03 | ARGIA
Baionako Atalante zinema-ohia jarduera politiko eta kulturalerako okupatu du Kontseilu Sozialistak

Baionako Herriko Etxearen jabetzapean, eraikinak bost urte daramatza hutsik, eta espazio hori hartu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, “elkartzeko, kolektiboki pentsatzeko eta borrokak antolatzeko”.


Euskalduntze prozesu osoa doakoa izateko pausoak eskatu ditu AEK-k

Aurtengo ikasturtean A2 mailara arteko ikastaroetako dirua itzuliko dute EAEn, baita C1ekoak 16-18 urteko ikasleei ere. Nafarroan A1 mailan matrikularen prezioa itzuliko diete.


2025-09-03 | ARGIA
Israel-Premier Tech txirrindulari taldearen aurkako protestek Vueltaren Nafarroako etapa hartu dute

“Israelgo Estatuaren enbaxadore” gisa datozen txirrindulariei parte hartzen uzteagatik, zale ugarik protesta egin du Vueltaren aurka, hamargarren etapan. Irunberrin, errepidea mozten saiatu diren herritarrak baztertu eta bi pertsona identifikatu ditu Poliziak.


Venezuelak gezurtatu egin du AEBek ontzi baten aurka egindako erasoa

Trumpek asteartean baieztatu du Venezuelako ontzi bati eraso egin eta bertan zeuden 11 lagunak hil dituela. Hildakoak Tren de Aragua "talde terroristako" kideak zirela eta droga trafikoan ari zirela adierazi du Donald Trumpek. Venezuelak dio bideoa Adimen Artifizialez... [+]


Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua:
“Jaurlaritzarena zehaztasunik eta daturik gabeko txosten politikoa da”

Pentsioak osatzeko 145.000 sinadura bildu dituen herri ekinaldi legegilea eztabaidatzeari ezezkoa eman ondoren, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua oso gogor agertu da Eusko Jaurlaritzaren jarrerarekin eta "bi aldiz engainatuta" sentitu direla azaldu du. EH Bilduk eta... [+]


Eguneraketa berriak daude