Ordu oroko albistegia aski ez balitz, zenbait irrati, publikoa den Radio Euskadi, kasu, azkenaldian hasiak dira t'erdietan edozein saio eteten eguraldia eta trafiko gorabeheren berri emateko. Irratigintzaren xarma zeharo apurtzen duen usadioa da, belarrira mandeuliaren efektua sortzen dizuna, eskuarki ez baita deus aipagarririk gertatzen. Iduri du entzule bakarrak autoan doazenak direla eta besteoi ere ezinbesteko zaigula istripu eta erretentzioak non gertatu diren jakitea. Espero dezagun Euskadi Irratia eta Euskadi Gaztea gaitz stress-sortzaile horrekin ez kutsatzea, bestela gureak egin du
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!