GASTEIZEN, LURRAREN ZUTABEAK ERABERRITZEKO PLANA

  • Egindako indusketetan erromatarren aztarnak aurkitu dira, besteak beste.

1999ko abuztuaren 01ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Orain hogeita hamar urte egin zen Gasteizko Santa Maria katedralaren azken eraberriketa, eta plan horrek 600 urtetarako konpondu zuela aurrikusten bazuen ere, azken urteotan ezegonkortasun eta deformazioak areagotu eta gangetatik materialea jausten hasi zen. Orduan elizkizunetarako itxi zuten katedrala, eta eraberritze plan honi ekin zioten. Arkitektura eta arkeologiari begira egin dute azterketa eta apainketa hutsa beharrean, erabilgarritasun publiko berria ematea eta eraikina museo bihurtzea izan du helburu plangintzak. Arabako Foru Aldundiak eraman du aurrera plana, Ondare Historikoaren Zerbitzuaren bidez. Jesus Ignazio Lasagabasterrek zuzendu eta Pablo Latorre, Leandro Camara eta Agustin Azkaratek hartu dute ardura bere gain. Guztira zientzia eta teknika arloko 70 adituk jardun dute (kimikariek, geologoek, botanikoek, historialariek, ingeniariek...) bi urtez lanean, eraikina bere osotasunean ikertzeko. Ondoren Patxi Zubizarretak plana ipuin bihurtu du. «Gau bat aingeru artean» pasatzea bezalakoa da liburu hau irakurriz katedralean barneratzea. Misteriozko istorio honek eraikinaren txoko izkutuenak deskubritzen dizkigu, eraberritze plana ulertaraziz. Gainera, liburuak hiriaren sorreraren historia eta estilo gotikoaren ezaugarriak azaltzen ditu marrazki, literatura eta poesiaz koloreztaturik.
Ez da hau, alajaina, katedralak jaso duen lehen eraberritzea. Azken hiru mendeotan 120 bat konponketa egin zaizkiola esatea aski da, eraikin honen arazoaz jabetzeko: katedrala gaixorik jaio zen. Gaur duen itxura gotikoa XIV. mende bukaeran eskuratu zuen, eta haseratik lurrazpiaren irregulartasuna arazo izan du. Katedrala muino batean eraikia dagoenez, altueraren desoreka berdintzeko sekulako betelana egin zuten: sarrerako hormak metro-metro eta erdiko sakonera du, eta burualdeko sakonera berriz sei-zazpi metrokoa da. Horrez gain, arazo larrienak XV-XVI. mendeaz geroztik sortu ziren. Izan ere, garai hartako eraikitzaile gotikoak, ezagupiderik izan gabe, berez ezinezkoa zen zerbait lortzen ahalegindu ziren: zurezko gangak harrizko gangez ordezkatzen. Horrek eragin zuen katedralaren deformazio eta hondoratze prozesua. Aro gotikoa bukatu ondoren hasi behar izan zuten, harrizko gangak lurra jo ez zezan, era guztietako elementu sustengarriak jartzen: arbotanteak, zurkaitz eta ukondoko arkuak... Hain zen handia goiak behea jotzeko arriskua, ezen lurreraino jaisten ziren arkuei, «beldurrezko arkuak» deitu baizieten. Geroztik etengabeko konponketak egin izan dira: 120 inguru, hiru mendeotan. Baina eraberritze lan hauek ez zuten katedrala osotasunean aztertzen, eta arazo bat konpondu bitartean beste bat sortzen zuten.
Azken mende honetako konponketek aurkako helburua izan dute: gotikotasuna areagotu eta itxura itsusitzen zuten elementuak arintzea. Horrela, 1960-64ko zaharberritze lanek ukondoko arkuak kendu zituzten, eta «beldurrezko arkuak» erretiratu, tirante metalikoez ordezkatzeko.


ITSASONTZI BAT DEN HIRIA.

Gasteiz kasko baten gainean dago, ikuspegi zabalez lautadari begira. Haseran herrixka bat bazen ere, laster ohartu zen Antso Jakituna oso leku egokia zela estrategikoki eta militarki. Hargatik errege nafarrak 1181ean beretzat hartu eta Vitoria izenez Arabako hiriburu izendatu zuen. Horrela, Nafarroako erresumak Gaztelako zabalkundeari eusteko mendebaldean ezarri zuen defentsa sistemaren zati izan zen Gasteiz, eta Gaztelako setioari sei hilabete baino gehiagoz eutsi zion. Ordurako Gaztelak Bizkaia eta Gipuzkoa bereganatuta zeuzkan, eta egoera larriagotu eta jakiak amaitu zirenean, Antso Jakituna erregek berak eskatu zion Gasteizko hiriari errenditu zedin. Hiribilduak Erdi Aroko ohiko elipse forma zuen, errege nafarrak hartzen zion itsasontzi itxurakoa, alegia. Eta egitura harresitu hau antolatzeko ohiko eskemari jarraiki, elizak ziren bi poloak elkartzeko ardatz: iparraldean edo brankan Santa Maria eliza zegoen, eta hegoaldean edo popan San Migel eliza eta geroago eliza izango zen San Bizente gotorlekua.
1202. urtean Alfontso VIII.a Gaztelako erregeak hiribildua setioz hartu zuen. Bere erregetzan Gasteiz zabaldu eta aurreko egiturari hiru kale gehitu zizkion: Hedegile, Zapatari eta Errementari kaleak, Erdi Aroko hirietan ohi denez, gremio edo lanbideen izena daramatenak, hiriak gremio bakoitza bere kalean kokatuz antolatzen baiziren. Eta bigarren hedapena Alfontso X.a Gaztelako erregeak egin zuen eta 1256an, Aiztogile, Pintore eta Judutegi kaleak gehitu zizkion. Judutegi kalea juduen gunea zen eta hauek kanporatu zituztenean, Kale Berria eta ondoren Barnekale Berria izena hartu zuen.
Elipse formako hiri honetan bost parrokiak zentzu handiz kokatu zituzten, gurutzatutako ardatz nagusiak markatzeko: Ipar-Hegoko ardatzeko mutur banatan Santa Maria eta San Bizente; Ekialde-Mendebaldekoan San Pedro eta San Ildefonso eta harresiz kanpora, plazan, San Migel tenplua.


SANTA MARIAREN BESTE AURPEGIAK.

Indusketek azaleratu dutenez, eliza honek historian oso itxura ezberdinak izan ditu. Hasiera batean eredu zistertarrean oinarritutako eliza-gotorleku izateko sortu zen. Gaztelako Alfontso VIII.a erregeak Gasteiz hiribilduaren iparraldea lau metro zabal harresiz inguratu zuen, erasoetatik babesteko. Eliza-gotorleku honek ere, harresiari egokiturik, izaera militarra eta defentsa funtzioa gordetzen zuen. Honen adibide dira Santa Maria katedralean dauden eskilara biribilak. Estrategia arrazoiak medio, goitik begiratuta erlojuaren kontrako norabidean eginak daude: behetik gora zihoanak nekez sartuko baizion ezpata defendatzen ari zenari, eta honek berriz, goian egoteak ematen zion abantailaz baliaturik, aise luzatuko zion zaztada hilgarria. Ondoren eliza-gotorlekua tenplu gotiko bilakatu zuten, oso frantses eta estilizatua. Geroago, aurreko egituraz baliaturik, gorantza eraikitzen saiatu ziren, hura handiagotu eta aberastuz, eta egitura zurezko gangaz estaliz. Azkenik, berez ezinezkoa zena lortzen saiatu ziren: zurezko gangak harrizkoez ordezkatzen. Orduan hasi zen hondoratze prozesua, eta era guztietako euskarriz hornitu zuten eraikina. Egungo itxura gotikoa XIV. mende bukaeran hartu zuen.


ESTILO ANOREXIKOA.

Estilo gotikoa erromanikoaren antitesia da. Erromanikoa feudalismoko nekazal gizartearen emaitza bazen, gotikoa burgesia sendotuz zihoan gizarte hiritarraren isla da. Erromanikoaren ikur arkitektoniko esanguratsuena monastegia da, eta gotikoarena, berriz, katedrala. Hor dago koxka: erromanikoko egitura sendo eta zurrunak liraindu eta gorantza altxatzen ditu gotikoak.
Leiho asko zabaldu, eta beirateen bidez espazio ilunak argitasunez eta kolorez bete nahi ditu estilo gotikoak. Nork eraiki horma lirainenekin katedral altuagoa; hori da arkitektu gotikoen lehia.
Arku zorrotz (punta dutenak) eta gurutze gangei esker (nerbio edo arku gurutzatuek eutsitako sabaia), altuera handia lortzen dute eraikinek, eta kanpoaldean jarritako pinakulu (lantzen formako elementu apaingarriak) eta dorreekin ia zerua urratzera iristen dira. Eraikinen erraldoitasunak gizakiaren txikitasuna agerian uzten du eta, bidenabar, jainkoaren boterea nabarmendu

Historia: lurperatutako altxorra

Harriak ispilu direla esan zuen poeta batek. Eta hitz egin ere egiten dute, entzuten jakinez gero. Katedrala zaharberritzeko azterketez gain, indusketak egin dituzte Santa Maria katedralean, eta hiriaren historiari buruzko aurkikuntza handiekin egin dute topo:

Santa Maria katedrala, bere barruan beste eliza batzuk gordetzen dituen Matriuska baten antzerakoa da. Indusketek estratuz-estratu historian atzera murgiltzen gaituzte eta aurkitu diren horma zatiei esker, katedralaren biografia osatu da: garai batean toki berean Gasteizko lehen eliza prerromanikoa egon zen. Baina 1202an,
Gaztelako Alfontso VIII.ak hiribildua bereganatuta zuelarik, sute batek eliza erre zuen. Alfontsok eliza-gotorleku bat eraikitzea zuen helburu, eta hura altxatu bitartean behin-behineko beste bat jaso zuen, aurreko eliza prerromanikoaren leku berean, defentsarako dorre itxura zuena. Ondoren eliza-gotorleku bihurtu nahi izan zuen, baina proiektu hori ez zen sekula bukatu. Hau da aurkitu diren horma zati ezberdinekin berreraikitzen den historia, eta lurrazalean, berriz, azken sei mendeotako orainaldia dakusagu: Santa Maria katedral gotikoa.

Nabearen oinaldean aurkitutako arrasto hauek, erromatarrek Villa Susoko muinoa okupatu zutelako hipotesia onartzera garamatzate.

XVII edo XVIII. mendean kanpotik jaurtia izan zen pilota bat berreskuratu dute gezileiho itsu bat zabaltzean.

Abside edo oinplanoaren burualdean egindako indusketetan aurkitutako aztarnen arabera, kasko horretan eliza bat egon zela frogatzen da (eliza prerromanikoa). Era berean erakusten dute hildakoak muinoan behera eta absidearen norabidean lurperatzen zituztela


Azkenak
Ez hil, faborez

HIL FABOREZ FEST
Lekua: Ibaola Harriak, Eskuernaga.
Taldeak: Lukiek, Las Sexpeares, Seggs Tape, GAL, Chuleria Joder!, Aposapo, Bayou la Batre, Borla, Türbot, Malakias MX3

Data: 2025eko ekainaren 14a.

--------------------------------------------------------

[+]


EAEko herritarren %58k mugak gainditzen dituen aire kutsatua arnastu du 2024an

EAEko 1,3 milioi biztanlek Europar Batasunak 2030erako ezarri berri dituen mugak gainditzen dituen aire kutsatua arnastu zuten 2024an, Ekologistak Martxanek eginiko ikerketaren arabera.


2025-06-25 | Hala Bedi
Gasteizko lorezainek grebarako eskubidea aldarrikatu dute hiriko hainbat iturri berdez tindatuz

ESK eta LAB sindikatuek jakinarazi dutenez, lorezainek greba egiteko duten zilegitasuna aldarrikatu nahi izan dute ekintza ikusgarri honen bitartez. PSE eta EAJren gobernu-taldea seinalatu dute erantzule nagusi gisa, "Green Capital markaren atzean hiriaren ikurra zaintzen... [+]


2025-06-25 | Rafael Poch | CTXT
Mendebaldea bere mundu-gerra eskalatzen ari da

Gaza izan zen iragarpena, Ukraina tanteoa, Iran eskalada, baina Errusia eta Txina dira traka eta azken helburua. Europar Batasunak "Israelek bere burua defendatzeko duen eskubidea" baieztatzen jarraitzen du, eta bere lehen potentziaren buruak aitortzen du "Israel lan... [+]


2025-06-25 | Xiberoko Botza
Ikusgarrietako intermitenteek lana mentx düe

Frantziako gobernamentüak ekonomiak egin nahian, leküko kolektibitateer eta eskülder sos pübliko gütigo banatü dü. Horrek ondorioak badütü, ekonomia handiena kültüran egin beita. Intermitenteek nekeziak ezagütze... [+]


Statkraft, Kutxabank eta Azpeitiko Udala

Ia oharkabean pasa da joan zen asteazkenean (2025eko ekainak 18) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarkia.

Izenburua: Azpeitiko 5. poligonoko 58. lurzatian aldi baterako estazio meteorologiko bat
interes publikokotzat deklaratzeko eskaera (GHI-049/25-J01)
. Hemen... [+]


EAJren hizkuntza eskakizunetarako proposamena “atzerapausoa” dela salatu dute ELAk eta LABek

Euskara eskakizunak zehazteko derrigortasun indizea ezabatzea eta erabakia erakunde bakoitzaren esku uztea proposatu zuen iragan astean EAJk. LABek salatu du derrigortasun indizea kenduz gero, epaileen "borondate euskarafoboak" ezarriko lukeela hizkuntza eskakizunaren... [+]


Arabako Aldundiak indarkeria matxistaren biktimei arreta murriztu diela salatu du ESK-k

Lanpostuak, emakumeak artatzeko egonaldi ertaineko harrera zerbitzua eta aurrekontua murriztu ditu Aldundiak.


Zenbait lagun zauritu dira Hernaniko San Joan gaueko istiluetan, eta gutxienez pertsona bat atxilotu dute

Xabier Lertxundi alkateak adierazi du istiluak leku eta ordu ezberdinetan gertatu direla, eta haien artean ea loturarik dagoen ikertzen ari dira. Udaltzaingoak laguntza eskatu dio Ertzaintzari 03:30 aldera, eta haiek oldartzean hainbat lagun zauritu dituzte. Segurtasun Sailak... [+]


2025-06-24 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Chen Yun: txoria eta kaiolaren auziak hortxe jarraitzen du

Ekainaren 13an, ezohiko ekitaldi baten lekuko izan zen Pekineko Herriaren Areto Handia: Txinako Alderdi Komunistaren aginte goren osoak (baimenduta leudekeen absentziak salbu; nola jakin horietakoa ote zen He Weidong jeneralarena? Izan ere, ez zen ageri mahai nagusian,... [+]


Bilboko Bira Kulturak eskaintza gutxituko du laguntza publikoen murrizketagatik

Ez dute itxiko, baina orain arte eskaini duten programazioari ezin izango diote eutsi. "Bira txikiago bat" izango dela zabaldu dute sare sozialetan.


Nola debekatu sare sozialak erabiltzea 16 urtez azpikoei? Australiako Gobernuak badu formula

Legez, 16 urte bete arte ezingo dituzte sare sozialak erabili Australian, urte bukaera honetatik aurrera. Baina nola gauzatzen da hori praktikan? Gobernuaren azterketa batek ondorioztatu du teknikoki bideragarria dela, eta aurrekaria jarri du bide bera hartu nahi duten... [+]


Israeli boikota musika jaialdietan ere

El Salto hedabideak argitaratu zuen Espainiako dozenaka musika jaialdiren Superstruct sustatzailea Israelen aldeko funts batek erosi zuela. Geroztik, musika talde eta bakarlari ugari batu dira KKR-ren aurkako boikot kanpainan, eta Israel Palestinan egiten ari den genozidioaren... [+]


NATOtik ukatu egin dute Sánchezek iragarritako gastu militarraren salbuespena

Mark Rutte NATOko Idazkari Orokorrak ukatu egin du “baztertze klausula” onartu zaionik Espainiako Estatuari. Kalkuluen arabera, BPGren %3,5a gastu militarretara bideratu beharko du gobernuak, NATOk eskatzen dituen kompromisoak betetzeko.


Trumpek Israel eta Iran arteko su-etena iragarri du eta ordu gutxira zalantzan dago jada

Iranek AEBen Qatarreko base militarrari eraso egin ostean eman du ustezko akordioaren berri Etxe Zuriko maizterrak, Truth Social sare sozialean. Ostean, Israelgo Gobernuak adierazi du Trumpen proposamena onartu duela, eta berdina egin du Irango Segurtasun Nazionaleko... [+]


Eguneraketa berriak daude