FINANTZ MUNDIALIZAZIOAREN ARRISKUEN AURREAN ERNE

  • krisiak eta, zer esanik ez, kapital trukaketen bidezko finantz espekulazioa horren adierazgarri dira. Finantzen mundializazioak Estatu propio bat sortu du, gizarterik gabeko boterearekin.

1999ko uztailaren 25ean
F

inantzen boterea indarrustea gizartearen funtsezko helburu bihurtu da, basakeria nagusitzea eta harrapariek beren legea ezar dezaten eragotzi nahi bada
». Hori dio «Le Monde Diplomatique»ko zuzendari Ignacio Ramonetek «Maniere de Voir» aldizkariko 42. zenbakian idatzi duen artikuluan. Frantses kazetari ospetsua ekonomiaren globalizazioaz eta honek dakartzan arriskuez mintzo da; «

kapitalen mugimenduen oparotasun irrazionala
» eragozteko edo, besterik ez bada ere, mugatzeko, mundu mailan neurriak hartu behar direla dio.
Bitxia gertatzen da Europan –bereziki Frantzian– borroka sozialerako estrategia berriak lantzen ari direla ikustea; mundializazioari egokiturik eta, erresistentzia informatiborako baliabide gisa, Internetera joz. Ona eta interesgarria da beste herri batzuen esperientziak aztertuz ikastea, eta are gehiago mundu mailan elkar loturik gauden aro honetan.


FINANTZ BOTEREA INDARRUSTEA.

Dagoeneko nabaria da finantz merkatu mundializatu batek, inolako mugarik eta zaintzailerik gabe, epe laburrean gizateria erdiaren bizitza ekonomikoa hondamendira eraman dezakela eta, ondorioz, mundu osoa amildegira bultzatu. Globalizazioaren ondorioz, inolako segurtasunik gabeko egoeran erortzeko zorian daude munduko herri guztiak. Adituek diotenez, botere horrek nazioak eta Estatuak gainditu egiten ditu, eta hauek ezin dute bete beraien funtsezko zeregina, hots, guztien ongizatea eta demokrazia bermatzea.
Trukeen kontrolaren amaierak, beren altxortegi soberakinak askatasunez erabiltzeko multinazionalei eskainitako aukerak eta kreditu-jardueraren orientazioaren eta interes tasen kontrolaren amaierak kapital fluxuen gehiegizko hazkundea eragin dute, finantz globalizazioa zentzugabekeriaz areagotuz.
Azken 15 urteetan onartu izan den ideia da merkatuen legea zela, luzarora, baliabideen banaketa egokia eta garapen orekatua ziurtatzeko bide zuzenena. Berriki gertatu diren nazioarte mailako krisi larriek –Asia, Errusia, Hego Amerika– guztiz hankaz gora jarri dute oinarri hori. Dogma neoliberala geroz eta eztabaidagarriagoa gertatzen zaie Keynes-en jarraitzaile diren ekonomilariei eta Estatuaren funtsezko eskumena aldarrikatzen jarraitzen duten neomarxistei.
Ramonetek zera dio, honen harira: «

Finantzen mundializazioak Estatu propioa sortu du, nazioak gainditzen dituen Estatu bat, bere erakunde, aparato, eragin sare eta ekintza baliabide propioak dituen Estatu bat. Nolabaiteko konstelazio hori ondorengo erakundeek osatzen dute: Nazioarteko Moneta Fondoa (FMI), Munduko Bankua, Ekonomi Lankidetza eta Garapenerako Erakundea (OCDE) eta Merkataritzaren Munduko Erakundea (OMC). Erakunde horiek ahots bakar batez hitz egiten dute `merkatuaren dohainak' goraipatuz
».
Mundu mailako Estatu hori gizarterik gabeko boterea da, eta horren egitekoa finantz merkatuek eta enpresa erraldoiek betetzen dute, geroz eta larriagoa den lerratze horren ondorioz, benetako gizarteak «

botere gabeko gizarte
» bihurtuz. Finantz boterearen indarrustea gizarte zibilaren funtsezko helburu bilakatu da, «

harrapariek beren legea ezar dezaten
» eragotzi nahi bada.
«

Ez al da hobe eskualde mailako garapen endogenoa, behar adinako produkzio bereziturik ez duten herrialdeak besteen erabakien menpe jartzen dituen garapen kanporakoia baino?
». Gauza jakina da gaur egungo finantza krisia Asia Ekialdean sortu zela, Munduko Bankuak eta FMIk aspalditik bultzatua zuen finantza sistemen erabateko liberalizazioaren ondorioz. Orain, Munduko Bankuko buru Joseph Stiglitzek onartu du «

ez zela horrelako krisirik gertatuko ekonomia horien gaineko finantz kapitalaren eragiketetan halako liberalizazioa egon ez balitz
».
Nazioarteko finantz espekulazioak egonkortasunik eza sortzen du nazioarteko finantz merkatuetako trukeetan, eta hori da interes finkoko tasen aldaketa eragiten duen arrazoi nagusietakoa (inflaziotik at geratzen dena). Familien kontsumoa eta enpresen inbertsioak gerarazten ditu. Defizit publikoak gehitzen ditu eta enpresei geroz eta dibidendu handiagoak eskatzera bultzatzen ditu pentsio fondoak, horrela nazioarteko finantza guztia dardarka jarriz.
Jean Michel Quatrepoin aditu frantziarrak «La Lettre A»n argitaratutako txosten batean dioenez, «

finantza krisi hau ezinezko ekuazio batean laburbildu daiteke: % 3 edo % 4 hazten den eta epe luzerako % 2 inguruko interes finkoko tasak dituen munduko ekonomia batean, ezinezkoa da itzulera tasak eskatzea urteko % 20ko edo % 25eko inbertsioen gainean. Kraka, porrota hiru kopuru horiek kontrajartzean sortzen da
»

Internet, erresistentzia mundualizatzeko baliabidea

Mundu mailako etsaien aurka, mundializazioari egokitutako gizarte borrokarako baliabideak egokitu behar dira. Eta Interneten baliabidea da aukera horietako bat, informazio eta kontrainformazio mailan. Horixe da, munduko hainbat lekutan dagoeneko gauzatzen ari dena. Antzeko zerbaiti ekin zitzaion Europan 1998an, Inbertsioen gaineko Akordio Alderdianitzaren (AMI) inguruko negoziazioak etetea erabaki zenean. Europako mugimendu ugarik, eta bereziki frantziarrek, hura sinatzea eragotzi dute.
Internetek eragin oso berezia izan du kasu honetan. AMIren aurka aritzea ahalbideratu du: eztabaidatzen ziren testuak berehalakoan zabaltzea, ingelesez eta frantsesez; gai oso teknikoetan ezinbestekoak ziren txosten perizialak eta azterketa kritikoak mugaz gaindi etengabe trukatzea; eztabaida forumak, ekintza proposamenak, herrialde ezberdinetan abiatutako borroken koordinazioa...
«Mundializazioaren Behaleku»ko partaide Christian de Briek dioenez, «

orain dela gutxi arte, multinazionalek eta Estatu handi batzuk soilik zituzten informazio mundializatua eskuratzeko baliabideak. Gaur egun, Internetek bide berriak zabaltzen ditu erresistentziaren mundializaziorako, oraindik kimu soil bat besterik ez bada ere...
»

Neurri zorrotzagoak mundu osoan

Egoeraren larritasunak ezinbesteko egiten du neurri zorrotzagoak ezartzea mundu osoan. Ramonet kapital mugimenduen zentzugabezko oparotasunak eragiten dituen gorabeherak mugatzearen alde ageri da. Hiru eratara: paradisu fiskala desagertaraziz, kapitalaren errentaren gaineko zergak handituz eta finantz transakzioen gaineko tasazio bidez.
Paradisu fiskalak banku-sekretua nagusi den guneak dira, eta beren helburu bakarra bidegabeko erabiltzeak, drogen trafikotik eta jarduera mafiosoetatik datorren diru zuriketa, zerga-ihesa, ezkutuko komisioak eta abar itxuraldatzea da. Ehundaka mila milioi dolar ezkutatzen zaizkio edozein fiskalitate motari. Munduko banku garrantzitsu guztiek dituzte beren sukurtsalak paradisu fiskaletan, eta etekin ikaragarriak lortzen dituzte. Eta hauxe da Ramoneten galdera: «

Zergatik ez zaie finantz boikota egiten banku horiei sektore publikoarekin lan egitea galeraziz eta filialak irekitzeko aukerak itxiz?
».
Kapitalaren errenten tasazioa demokraziaren gutxieneko eskakizuna litzateke. Finantza etekin horiek lanaren etekina zergapetzeko erabiltzen diren indize berberekin tasatu beharko lirateke. Eta hori ez da inon gertatzen.
Egunero, 1,8 bilioi dolar inguru dabiltza truke merkatuetako joan-etorrietan, dibisen kotizazioaren aldaketekin espekulatuz. Kapitalen erabateko zirkulazio askatasun horrek, kazetari frantziarraren ustez, kinka larrian jartzen du demokrazia. Beraz, garrantzitsua da «

disuasio-neurriak
» ezartzea. Horietako bat, ezagunena, «Tobin tasa» da –tasa horri buruzko txosten zabal bat eskaini genuen orri hauetan–. Tasa horren izena John Kennedyren kontseilari-ohiaren izenetik dator, hau da, James Tobinengandik. Berak proposatu zuen tasa hau 1972an. 1981ean Ekonomiako Nobel Saria eman zioten. Tasa honekin truke merkatuetako transakzio guztiak kargatuko lirateke, eta bere helburua nazioarteko erkidegoari egonkortasuna ematea litzateke. Transakzioen gaineko % 0,1 tasarekin, Tobin Tasak 1,8 bilioi dolar sortuko lituzke urtero. Bost urteko epean munduko txirotasun sakonena desagertarazteko behar den urteko diru kopurua baino bi aldiz gehiago.
Hiritarrei Laguntzeko finantza Transakzioak Tasatzeko Ekintza (ATTAC) izeneko elkartea Frantzian eratu zen. Egun beste herrialde batzuetara ari da zabaltzen, Espainiara barne, mundu mailako GKE bat antolatzeko asmoz, eta Gobernuen aurrean presioa eragiteko talde bezala jarduteko xedez. Besteak beste, elkartasunezko mundu mailako zerga hau benetan indarrean jar dadin eskatzeko lan egingo du.
Tasa hau benetan ezartzeak, hainbat adituk dioenez, ez du inolako zailtasun teknikorik. Ramoneten ustez, «

hori ezartzeak lurperatu egingo luke gobernuen, Munduko Bankua-FMI-OCDE-OMC nazioz gaindiko Estatuaren eta finantz erakunde handien sinesmen liberala, beraiek aldarrikatzen dutenez, ez baitago gaur egungo sistema ordezkatuko duen irtenbiderik
»


Azkenak
Inteligentzia Artifiziala
264 milioi euroren truke, Musken Grok adimen artifiziala Telegrameko erabiltzaileetan instalatuko da

Urtebetean Grok-ek Telegramen ibiltzeko aukera izango du, mezularitza enpresaren 1.000 milioi erabiltzailetan sartuko da eta horren truke 264 milioi dolar jasoko du. Pável Dúrov Telegrameko sortzaile eta jabeak baietsi du operazioa bere kanal ofizialean.


Tortura zantzuak izan arren, Raul Fuentesen kasua ez duela ikertu gogorarazi diote NBEtik Espainiari

1991n atxilotua izan zenean Espainiako Poliziak Bilboko Komisarian torturatu egin zuela salatu zuen Raul Fuentesek. Espainiako auzitegiek ez zuten salaketa aintzat hartu, besteak beste delitua preskribituta zegoelako. Orain, Nazio Batuen Erakundeko Torturaren Aurkako Batzordeak... [+]


2025-05-30 | Sustatu
Euskaraldiak Artazu herritik dakarkigun harribitxia

Sarean jarri dute "Belarribizi eta Ahoprest" laburmetraia, joan den igandean itxi zen 2025eko Euskaraldiaren aitzakiarekin Oskar Alegria zinegileak Artazu herrian udaberri honetan filmatu duen lana. Belarriprest eta ahobizi kontzeptuen gaineko... [+]


Jaurlaritzari “kezka” sortu dio EHUko Medikuntza Fakultateko euskarazko plaza berrien kopurua %60 murrizteak

EHUk, aldiz, azaldu du ezinezkoa dela hitz emandako 40 plaza berriak eskaintzea, ez baitute horretarako baliabiderik. Plaza berrien kopurua pixkanaka areagotzeko asmoa erakutsi du EHUk.


Donostiako Guardetxearen aldeko osoko bilkurako protestan gazte bat atxilotu du Udaltzaingoak

Tentsio uneak bizi ahal izan dira ostegun eguerdian Donostiako Udaletxeko udal batzar aretoan.


AEBek proposatutako su-eten akordioa “aztertzen” ari da Hamas

Proposamenak “hilketek eta goseteak” bere horretan jarraitzea bermatuko duela salatu du Hamasek, baina gehitu du zer erantzun aztertzen ari dela. Israelek proposamena onartu duela jakinarazi dute AEBek.


2025-05-30 | ARGIA
Gizon batek 13 urteko alaba hil du eta bere buruaz beste egin du ondoren, Bilbon

Bilbon, Larraskitu auzoan, familiaren etxean gertatu da. Eztabaida bortitz baten ondoren emakumeak etxetik ihes egin du eta Udaltzaingoari deitu dio. Udaltzainek alabaren eta aitaren gorpuak aurkitu dituzte etxean. Emakumea ospitalera eraman dute zaurien ondorioz.


Herrietako farmaziak despopulatzearen kontrako tresna izan daitezkeela uste du COFNAk

Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialak (COFNA) eta Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Sailak programa bat abiatu dute landa eremuko jendeak behar bezala hartzeko medikazioa.


Bunkerretik ihes egiteko manifestua

Heriotzak Eduardo du izena

  • Egilea: Formol konpainia (eta Ander Lipusen manifestua)
  • Non: Modelo Aretoan, Zarautzen, Literaturia jaialdia
  • Noiz: Maiatzaren 23an.

-------------------------------------------------------------

Bunker batean garatzen da antzezlana... [+]


2025-05-30 | ARGIA
Kerik gabeko eremu gehiago ezarri nahi ditu Espainiako Gobernuak: markesinak, campusak, terrazak...

Espainiako Osasun Ministerioa kerik gabeko eremu berriak ezarriko lituzkeen lege aurreproiektua eratzen ari da eta Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan izango luke eragina. Eremu berri horien artean, tabernetako terrazak, unibertsitateetako campusak edo autobus-markesinak ageri... [+]


Bizkaiko Aldundiak Jaurlaritzaren ardurapean utzi du Bilboko itsasadarraren azpiko metroaren lotura egiteko aukera

Bilboko itsasadarraren ertz biak lotzeko ibilgailuentzako tunelaren proiektuagaz batera, Areeta eta Sestao lotuko zituen anezka-tren bat ere iragarri zuen Bizkaiko Foru Aldundiak 2022an. Orain, proiektua gauzatzeko ardura Eusko Jaurlaritzaren mendeko Euskal Trenbide Sareari... [+]


Atxondon hildako langilea “diru-gosearen” biktima izan dela salatu du AHT Gelditu!-k

AHT Gelditu elkartearen esanetan, AHTren obretan asteartean izandako heriotza bezalakoen atzean "esklabotza-baldintzak" eta "tratu arrazista umiliagarri eta iraingarriak" baino ez daude. Atxondoko Udalak gertatutakoa ikertu eta argitzeko eskatu du. AHTko obretan... [+]


2025-05-29 | ARGIA
Segregazioa hezkuntza
Ikastolen Elkartea: “Matrikulazioren kudeaketak ez du segregazioa bukatzeko balio”

Euskal hezkuntza sisteman haur zaurgarriak ondo integratzeko dekretua egin zuen Eusko Jaurlaritza Hezkuntza Sailak 2023ko maiatzean eta gaur haren balorazio oso kritikoa egiten du Ikastolen elkarteak: hark ez du balio izan segregazioa amaitzeko. Hainbat proposamen ere egin... [+]


Eguneraketa berriak daude