EITBKO PLAN OROKORRA IRAILERAKO PREST


1999ko uztailaren 25ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
EITBKO PLAN OROKORRA IRAILERAKO PREST
Andoni Ortuzarren arabera, EITBko plan orokorraren zirriborroa irailerako egongo da prest, urtarrilaren 1ean martxan jarri eta 2006. urtera arte. Aldaketen artean, berezko ekoizpenaren indartzea sartzen da. Nolanahi ere, Administrazio Batzordean ezinegona dago kargu berrien izendapenak beraiei jakinarazi baino lehen zabaldu direlako

JAIME OTAMENDIREN ASMOAK IKUSKIZUN
Ikusmina sortu du Jaime Otamendiren izendapenak telebistako informatiboetako buru gisa. Orain arte euskarazko katea anaia txikia izan baita informatiboei dagokienez. Otamendiren etorrerak balantza orekatu lezake, euskarazko albistegiei behar adina garrantzia eman diezaien eta ETB-2koen atarikoak izan ez daitezen

HERIOTZAREN MUGA «ZINE ORO»N
Tiradizoa duten film euskaratuekin jarraiki, abuztuaren 1erako, arrakasta lortu zuen Joel Schmacherren film hau izango dugu ikusgai. Gai orijinala du: medikuntza ikasten ari den gazte talde batek (Julia Roberts, Kiefer Sutherland eta Kevin Bacon) esperimentu arriskutsu bat egingo du, heriotza klinikoa, lipar batez bederen, zer den jakiteko asmoz


Azkenak
Eguneraketa berriak daude