HIZKUNTZAREN FAZISMOA


1999ko uztailaren 18an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
HIZKUNTZAREN
FAZISMOA
Jean Louis Davant euskaltzaina eta idazlea honela mintzatu zen Jaques Chirac, Frantziar presidenteak hizkuntza gutxituen aurrean duen jarrerari buruz, «Euskaldunon Egunkaria»n:
«Itsusia egin digu hor Errepublikako presidenteak. Lehena ere ez zen politenetatik: Eurokarta Conseil Constitutionel delakoari bidaliz, guk bezain ongi bazakien zein gaizki aterako ziren eskualdeetako hizkuntzen eskubideak jakobino errabiatu haien atzaparretatik. Horrez gero aterabide bakarra zen konstituzioaren aldaketa bat. Horretarako atea ideki zezan eskatu dio beraz Jospin gobernuburuak Errepublikako presidenteari, eta honek ezetz borobila! (...)
Ez nuen uste horretaraino jaitsiko zela Chirac, (...) Bai gizon ttikia egiten du hor Chirac-ek, eta gauza bat bederen badakigu: noren aurka bozkatuko dugun presidentegorako hauteskundeetan (...)
Anartean kakaren erdian gaude sekula baino gehiago euskaldunak eta beste minoriak. Baina minoriarik ez omen dago Frantziako Errepublikan, denak omen garelako berdinak. Berdintasun bitxia zait hori, ezen jaun eta jabe dago Paris aldeko etniaren hizkuntza, debekatua berriz beste hiritar guzien edozein ama-hizkuntza(...) Demokrazia daukagu hemen politikaren alorrean, baina hizkuntzaren sailean fazismoa».


Azkenak
Eguneraketa berriak daude