ERAKUSKETAZ ERAKUSKETA


1999ko uztailaren 18an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
ERAKUSKETAZ ERAKUSKETA
Uztailarekin batera, hainbat erakusketek
euren ateak ireki dituzte. Hilaren 2tik abuztuaren 2a arte Zarauzko Sanz Enea etxean Daniel Txopitea eibartarraren 40 lan biltzen dituen erakusketa dago ikusgai (argazkian horietako bi lan). Margolanekin batera, hain ezagunak ez diren lan grafiko eta zenbait eskultura sartu dira. Oteizarekin zuen harremana ikus daiteke lanetan. Uztailaren 2an baita ere, Donostiako Koldo Mitxelenan, «Sare artetik begira» erakus- ketak zabaldu zituen bere ateak. Bertan Txomin Txueka getariarrak itsasora arrantzontzi batean eginiko bidaian ateratako argazkiak, eta Andoni Egañak hauetatik asmatutako istorioak daude ikusgai. Artearen gaineko artea plazaratzen duen erakusketa hau uztailaren 29an itxiko da. Nafarroako Museoan berriz, uztailaren 3an ireki zuten «Argazkilaritza eta gizartea Francoren garaiko Espainian» izeneko erakusketa. Bertan 1939tik 1975era bitartean egindako 116 argazki bildu dituzte. Irudiak Francok zentsuratuak eta atzerrian argitaratuak dira.

«Zubizabal»ek literatur lanak bilduko ditu.

10.000 pertsona espero dituzte Renon.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Bi haur Palestinako banderarekin
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.