EGUNERO HASTEN DELAKO


1999ko uztailaren 18an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Aise entzuteko moduko magazina da, nahiz eta luzea izan; goizeko 9:30etatik eguerdiko 13:00ak arte irauten baitu. Tarte hori taxuz betetzea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Lemazain ikasia dute horretarako: Garikoitz Udabe, Euskadi Gaztean eta Euskadi irratian urte mordoxka daramatzan gaztea. Esther Aizpurua du ondoan, «Goizean behin»en luzaroan eskarmentua hartutakoa. Bestenaz, honako gazte hauek osatzen dute lan taldea: Koldo Almandoz, Nagore Telleria, Oihana Yustos, Maider Beistegi eta bi bekadun, Gurutze Amuriana eta Luis Mari Daguerre.
Udako irratsaioa izanik, zertxobait ezberdina da gai nahiz entzule aldetik. Garikoitzen esanetan,

«betiko entzuleez gain, ikasleak hondartzan ditugu guri entzuten, oporretan edo ikasteko plantan apunteak aldean dituztela. Baita etxean txintxo ikasten ari direnak ere»
. Denetarik pixka bat sartzen dute, gaiak freskatze aldera.

«Erabat udatiarra da `Goizberri', arinagoa ere, bai, nahi baduzu. Tonu informal batean informazioa eta umorea tamainan sartzen dugu».
Ohiko zorion agurren tartearen ondotik, pertsonaia ezagun batek bere kanta kuttuna aukeratzen du. Albiste bitxiak ere ez dira falta; esaterako, Brasilen gauerditik aurrera baimena eman zaiela oinezkoei semaforoa gorri dagoela kalea gurutza dezaten, lapurreta ugari egiten baitira jendea geldi dagoela profitatuz. Ondoren, osasuna, eguraldia, bidaiak eta beste hamaika kontu jorratzen dira.
Arratsaldea hurrengo goizekoa prestatzen ematen dute.

«Uztailean nahikoa erraza da gonbidatuak-eta lortzea. Abuztuan berriz... hor hasiko dira komeriak. Mundu guztia oporretara joatean, ia ezinezkoa da inor aurkitzea. Zaila da gainera aurreikuspen bat egitea, hurrengo egunekoari begira funtzionatzen baitugu hemen. Baina tira, 31n hasiko gara horretaz arduratzen»

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Bi haur Palestinako banderarekin
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.