"Duintasunaren aldeko apustua egiten dugu"


2017ko azaroaren 28an
Z

enbat Gara kultur elkartearen baitan sortua da Bilbo Hiria Irratia, duela bi urte. Zeintzuk dira zuen helburuak?
Bilbo Hiria Irratia Zenbat Gara kultur elkartearen ekimena izanik, elkartearen baitan dauden beste ekimen batzuk bezala, euskararen bizibide berriak asmatzea dugu helburu. Euskaraz bizi ahal izateko bilgune bat dela esan dezakegu.

Egungo komunikabideek publizitatearekiko duten menpekotasuna handia da. Hala ere, zuek ez duzue publizitaterik. Nola hornitzen zarete ekonomikoki?
Gure zutabeetako bat independentzia horretan datza. Zenbat Gara elkartearen baitan ekimen desberdinak daude, batzuk beste batzuk baino errentagarriagoak direnak. Azken finean, izaera honi esker, Bilbo Hiria Irratiak ez du bere burua sakrifikatzen dirua lortzearren. Horrek ez du esan nahi etorkizunean Bilbo Hiria Irratiak bere burua autofinantzatuko ez duenik ohiko bideetatik, hau da, publizitatetik, baina horretarako baldintza batzuk suertatu behar dira. Hala ere, Zenbat Gara kultur elkartearen irratia izateak independentzia hori bermatzen du.

Informazioa lantzerako orduan, zeri ematen diozue lehentasuna: bertoko informazioari, kulturari...?
Zaila da irratiaren izaera espezifikoaz hitz egitea, oraindik bi ikasturte baino ez baititugu eman. Egun hausnarketa prozesu horretan murgilduta gaude. Hala ere, gure erronka handienetako bat informazio iturri propioak izatea da. Zentzu honetan, ahalegin handia egin da kolaboratzaile taldeari dagokionez. Iparraldeak, Nafarroak, Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak gure irratian duten presentzia ez dut beste inon aurkitu. Hau da, Bilbo Hiria dugu izen, baina lurraldetasun kontzeptua oso barneratuta daukagu. Horregatik, helburu jakin batzuk ez aipatu arren, era natural batez lantzen ditugu euskara eta euskal kulturaren inguruko gaiak.

Zeintzuk dira beste komunikabideekin dituzuen aldeak?
Espektakuluaren gizarte honetan komunikabideak behartuta daude gauzak nahita gaizki egitera, sekulako presioak jasaten dituztelako finantziaketa aldetik. Eta dinamika honetan komunikabide pribatuak zein publikoak daude. Gizarte eredu honetan, ekimen pribatuetatik ez dituzte beste aukera duinagoak bideratu nahi. Horregatik Bilbo Hiria Irratian, publikoa izan gabe, duintasunaren aldeko apustua egiten dugu, bai informazioa ematerakoan zein edukiak tratatzerakoan


Azkenak
Netanyahuk ez dauka “gerra osteko” planik Gazarako

Yoav Gallant Israelgo Defentsa ministroak publikoki leporatu dio Netanyahuri “gerra” amaitzerako planik ez izateak Israel behartuko duela Gazan kontrol militar eta zibila inposatzera. Palestinako Aginte Nazionalaren egitekoari buruzko eztabaidak talkak sortu ditu... [+]


2024-05-17 | ARGIA
LGTBIfobiaren aurka egingo dute ostiral arratsaldez manifestazio ugaritan

LGTBIfobiaren aurkako eguna da maiatzaren 17an eta arratsaldez mobilizazio ugari izango dira Euskal Herrian barrena. Albistearen bukaeran ematen dizuegu horietako batzuen berri.


Eguneraketa berriak daude