BORBONDARREN HIZKUNTZ POLITIKA AGERIAN

  • karrikaratu berri du, mende horretan zehar bi lurralde horiek ezagutu zuten hizkuntz politika aztertuz. Hizkuntz gatazkarena ez dela, inondik ere, kontu berria argi azaltzen digu.
Lau urte igaro dira,

Iruñea eta Euskara
jardunaldiak egin zirenetik. Bertan, besteak beste, J.M. Jimeno Jurioren ekarpen berri bat ezagutzeko parada izan genuen, dokumentazio ugari baliatuz, Aro Modernoan, XVI eta XVII mendeetan bereziki, Iruñean euskarak zuen estatusaren ingurukoa. Jardunaldi horietan, mahaikidea zuen katedratikoak, Jimenoren azalpena aditu ondoren,

pulpitutik
beti ere, hauxe luzatu zion: «

Magoa dirudizu, etengabe ari zara kapelutik untxiak ateratzen
». Kapelutik ez baina, artxibategitik, horixe izan du informazio iturri nagusia Artaxonakoak.
Duela bi urte, euskararen inguruko bere lan guztien monografia den «Navarra. Historia del Euskera» argitaratu zuen, karrikaratu bezain laster liburu klasikoa bihurtu zena. Gaurko honetan, eta Pamiela argitaletxearen eskutik, «Navarra, Gipuzkoa y el Euskera» izenburuko lana argitara eman du, XVIII. mendean bi lurralde horiek ezagutu zuten hizkuntz politika aztertuz. Laburki emana, Madrilgo agintea eskuratu berria zuten borbondarrek ibili zuten hizkuntz politika, eta politika hori zela kausa, Nafarroa eta Gipuzkoako estamentu ezberdinek erakutsitako jokabideak dira aztergai.
Joseba Intxaustik aintzinsolasean azaltzen duen legez, Katalunia eta Amerikan borbondarrek martxan jarri zuten hizkuntz politika aski ikertua izan da. Kataluniaren kasua dugu argigarriena, non, borbondarren etorrerarekin batera, Erdi Arotik katalanera hizkuntza zuen Administrazioan, gazteleraren sarbide etengabekorako neurriak hartu ziren. Dinastia berriaren alde jokatu zuten Hego Euskal Herriko lurraldeak ez ziren, hasmentan, politika erdirakoi horren jomuga izan, baina ezaguna denez, tankera horretako neurriak ez ziren berandutu, eta mendearen bigarren erdian, Carlos III.a (1759-1788) erregearen agintaldian bereziki, gazteleraren nagusitasuna bermatzea xede zuen hizkuntz politika martxan jarri zen.
Arestian esan bezala, Jimeno Juriok, lan honetan, aipaturiko hizkuntz politikak Gipuzkoa eta Nafarroan izan zuten eragina aztertu du, baina hori guztia abiapuntua besterik ez da, liburuan XVIII. mendeko hizkuntzaren geografia ezarri du, orain arte ontzat eman diren zenbait irakurketaren kritika eginez. Bestalde, bi lurraldetako erakundeek eta garaiko giza-talde ezberdinek hizkuntzaren inguruko neurrien aurrean hartu zuten jokabidea aztertu ditu.


1778KO EUSKARAREN MUGA.

Nafarroaren kasurako, eta XVIII. mendearen akaberan, hizkuntzarekiko jokabideak azterturik, Erresuma zaharra hiru

eskualdeetan
banaturik agertzen da, bat baino gehiagori ezaguna eginen zaio banaketa hori. Jimeno Juriok misto adieraz izendatzen duen lurraldea elebiduna zen osoki, eta zenbait kasutan euskal elebakartasunetik hurbil ziren herriez osaturik. Alta, hizkuntz jokabideak gazteleraren aldekoak ziren nagusiki. Konparazio baterako, Artaxonako ikerlariak Iruñeko elizbarrutiaren zerbitzura ziren eliz-hartzaileen jarrera pausatu digu. Eliz-hartzaileak herrietara eliz-epaitegia ordezkatuz joaten ziren elizgizonak ditugu. Hauena, informazio iturri fidagarria gertatu ohi da euskararen mugak ezagutzeko tenorean, izan ere, hizkuntza zen herriak sailkatzeko eratako bat, bada, herri euskaldunak eliz-hartzaile euskalduna behar zuen. Gisa horretako dokumentu bat dugu, 1778ko Nafarroako euskararen muga, historikoki, ezarri duena, eliz-hartzaile gazteleradun eta euskaradunen arteko epaiketaz ari gara.
Aingeru Irigaray zenak, aipaturiko dokumentuaren ikerketa egin zuenean, urte hartako euskararen muga ezarri zuen, beti ere, eta Jimenok lan honetan argitu digun legez, sendagile beratarrak ez zuen informazio guztia eskura izan eta horrenbeste aipatu izan den 1778ko euskararen muga berrikusteko beharra azaldu digu.
Bestaldetik, hizkuntzaren geografia bezain beste, giza-taldeen jokabideak ulertzeko guztiz baliagarriak zaizkigu Jimenoren iradokizunak, izan ere, horrenbeste aipatu izan den 1778ko muga, hizkuntzaren benetako egoera baino, eliz-hartzaile gazteleradunen nahia azaltzen digu. Azken batean, herri bat gazteleraduna kontsideratuz gero, eliz-hartzaile erdaldunen lan esparrua zabaltzen zen, eta Jimenok aztertzen dituen dokumentuetan etengabe azalduko da helburu hori, maiz askotan uneko artzapezpikuaren laguntzaz aurrera eraman zen jokabidea.


GIPUZKOAN EUSKARAZ.

Gipuzkoa herrialdeko egoera ulertzen laguntzen duten dokumentuek ere, hizkuntz gatazka islatzen dute. Konparazio batera, Jimenok aztertzen dituen Tolosa (1717) edota Hondarribia (1777-1778) herrietan jasotako gertakariak. Gipuzkoan, eliz-hartzaile gazteleradunen sarbideari, Nafarroan baino indar handiagoz aurre egin zitzaion. Horren argigarri dugu Gipuzkoako Diputazioak 1768-1771 aroan, Iruñeko artzapezkikuaren aurrean hartutako jarrera. Garai hartan artzapezpikua zen Miranda y Argaiz, herri euskaldunetan gazteleraren sarbidea ahalbideratzen zuen

txanda bakarra
martxan jarri zuen, horren arabera, itzulpenaren laguntzaz, gazteleradunek herri euskaldunetan lan egin zezaketen. Diputazioak aurre egin zion neurriari, gainera 1771ean, Iruñeko artzapezpiku berria zen Irigoyen y Dutarik, Tolosa eta Hondarribiako artzapez-barrutiak bisitatu zituenean, euskara erabili zuen. Kronikek diotenez, herritarren oniritzia jasoz.
Artaxonarrak, eranskin gisa, ikerketa honen iturri izan diren dokumentu nagusiak bildu ditu. Horietako asko ezagunak, baina berrirakurketa baten premia zutenak, beste batzuk, aldiz, guztiz ezezagunak, orduko giroaz argitasun ugari damaigutenak.
Anitzen irudiz, hizkuntz politikarenak afera berria dirudi, mende honetakoa, eta zenbait kasutan azken hamarkadetako gertakizun gisa azaltzen digute. Historiari balio gutxi eman izan zaio, bizi den uneak mugatzen du dena, perspektibarik gabeko irakurketa horiena. Hizkuntz gatazkarena ez da kontu berria, horren ukapena duzu frogarik argiena


Azkenak
2024-09-21 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 1.eguna
Zerk egiten duen pertsona

Urduritasunaren alarmak mugikorrekoak baino ordubete lehenago jota hasi da niretzat Donostiako 72. Zinemaldia, edo halabeharrak edo oparitu didan rol honetan. Goiz gosaldu eta akreditazioaren bila joan ostean, Victoria Eugenia antzokira hurbildu naiz 9:00etarako saiora, Emilia... [+]


Bonba-jostailuen oroimena oraindik bizirik da Libanon

Ekialde Erdia dantzan jarri dute pertsona-bilagailuak eta walkie-talkieak lehergailu bihurtu dituzten erasoek. Israel isilik da, baina inork gutxik jartzen du zalantzan erasoen atzean hura dela. Besteak beste, iraganean aritu delako jada jolas hilgarri horietan, eta akusazio... [+]


2024-09-20 | Sustatu
Euskarabildua topaketa urriaren 17an: “Artifiziala ez den teknologia”

Aurtengo Euskarabildua topaketa teknologikoa (iAmetzak antolatzen duena urtero) urriaren 17an izango da Donostian, San Telmo Museoan. "Artifiziala ez den teknologia" jarri diote goiburu gisa, adimen artifizialaren oldarraldi garai honetan "inoiz baino... [+]


Sail Ofiziala. Irekierako filma
Apar gutxiko desioa


2024-09-20 | Gedar
Aurten ere, udako erailketa matxisten %15 egin dute poliziek edo polizia ohiek Espainiako Estatuan

Uda honetan, gutxienez hemeretzi erailketa matxista izan dira, eta horietatik gutxienez hiru kasutan, poliziak edo polizia ohiak dira hiltzaileak. Donostian, gainera, erailketa saiakera bat ere izan da ertzain baten partetik: bere bikotekidea hiltzen saiatu zen abuztuan.


2024-09-20 | George Beebe
Ez dago irismen luzeko misil nahikorik Mendebaldean Ukrainako egoera aldatzeko

(Baina Kievek Errusiari eraso egiten uzteak gerrara eraman gaitzake zuzenean).

George Beebe CIAko Errusiako analisi zuzendari ohia da eta bere artikulu hau Rafael Poch kazetariaren blogean argitaratu dute gaztelaniaz eta Brave New Europe webgunean ingelesez.


Edmundo González Venezuelako “presidente legitimo” gisa aitortu du Europako Parlamentuak

Europako Alderdi Popularrak ultrakontserbadoreekin eta eskuin muturrarekin landuriko ebazpenak aldeko 309 boto, kontrako 201 eta hamabi abstentzio jaso ditu. Ekaineko Europako hauteskundeez geroztik, lehen aldia da eskuina eta eskuin muturra baturik agertzen direla Estrasburgon.


Mozal Legearen erreforma eskatu du Nafarroako Legebiltzarrak

Foru Legebiltzarraren arabera, “oinarrizko eskubideak eta askatasunak murrizten dituen legea da, eta zigor-atal neurrigabea du, demokrazia aurreratu bati ez dagokiona”.


2024-09-20 | Euskal Irratiak
Maider Mourgiart eta Paul Laborde
“Pastoralari esker Xarnegu eskualdeko herritarrak elkar lotu gira”

Azken aukera asteburu honetan 'Inexa de Gaxen' pastorala ikusteko.


2024-09-20 | Gedar
Balmasedako Glefaran enpresak etengabe gainditu ditu ezarritako kutsadura-mugak

2016tik 2023ra bitartean, Pastguren paper-fabrika izandakoa erraustegi modura erabili zuen Glefaranek, elektrizitatea ekoizteko. Zazpi urte horietan zehar, errauts-partikulen isurketa-mugak urratu zituen, eta "gizakien eta ingurugiroaren osasuna arriskuan jarri" zuen... [+]


Internet demokratiko eta burujabe baten alde lanean

Internet hasieran askatasunaren espazio izan zen, baina gaur egun enpresa handien esku dagoen lurralde kontrolatu bihurtu da. Testuinguru honetan, teknologia burujabetza eta ongizate komuna lortzeko Internet berreskuratzeko beharra gero eta premiazkoagoa da. Egile eta aktibista... [+]


2.500 euroko isuna ezarri die Ertzaintzak sei aiaraldearri, iazko greba feminista orokorragatik

"Mozal legea" baliatuta jarri ditu poliziak isunak. Tubacexen eginiko piketegatik izan dira zigor gehienak.


Eguneraketa berriak daude