AJEARENTZAKO KONPONBIDEAK

  • Gorputza biziberritzeko berriz laharraren masustak jan behar dira.

1999ko uztailaren 18an
Hiriburuko jaiak bukatuta biharamuna arintzeko erremedio batzuk emango dizkizut aukeran, festetako gozamena bakoitzarena eta berezia den bezala ondorengo ajea ere apartekoa baita bakoitzarentzat.
Buruko mina kenduz hastea izango da onena. Honetarako amuntza (

Glechoma hederacea
) edo sasipeko-belarraren hosto berdeak garbi-garbi egin eta iragazki batean zukutu; ur hau sudurretik zurgatu. Erretzailea denarentzako, zuku hau bera eztiarekin nahastu eta maiz-maiz hartuz gero biriketarako bideak baretu eta zabaldu eta arnasketa erraztuko zaio. Oinetako baba, maskur, juanikote, ikurtzirin eta abarretarako ozpinetan amuntza beraren hosto batzuk jarri egun pare batez, ozpinaz igurtzi ondo hanka eta gero kataplasma gisa beratutako hostoak bertan lotu.
Oinpeko apopilo hauentzako esne-belarra (

Eurhorbia helioscopia
) ere erabiltzen da. Landare honen izerdiak esne itxura ederra du, baina pozoitsua da eta batez ere, erre egiten duenez kontuz begien eta ahoko-zuloaren inguruan dantzatu. Esnea ozpinarekin nahastu, kotoi puska bat busti eta maskurra non han lotu.
Gorputza pataldua baduzu laharrari (

Rubus ulmifolius
) heldu. Ez diozu arantza oker artetik tira egin beharko, eskukada masusta jatea nahikoa da. Eraitsitako gorputza piztu eta kitzikatu egiten duela-eta, hiriburutik igarotzen den Donejakue bideko erromesei masustak eta ardoa nahastea gomendatzen zaie. Parrandaren bidezidorretatik ibili denarentzat ere kategorian!


Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude