"NAZIO BERRIA": AMESLARI HELDU BATEN AMETS ZAHARRA


1999ko uztailaren 11n
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Eneko Labegerie Mixel Labegerie miriku, politikari eta kantari ospetsuaren semea dugu. Labegerie aita Uztaritzeko karrikarra zen, ama berriz Apezarena etxaldekoa. Eneko, bost anaien arteko bigarrena, 1954ean sortu zen eta Apezarenan bizi da egun bere bikote-laguna eta lau alabekin. Berotegiko barazkiak ekoizten ditu: «

Merkataritza ikasi nian, eta artean Spar saltoki horietako nagusi batek ea berarekin lan egin nahi ote nuen galdetu zidan. Ene kontura bizitzeko gogoa izanik, lanari gogotsu lotu nintzaion
». Enekok urte gutxian aldatu behar izan zuen zen bere ofizioa ordea: «

Amatxik txitoak hazten zitian etxean, baina itsutzen hasia zenez, uda oso bat hari laguntzen eman nian, eta etxaldeko segida hartu ere
».


JOANES BORDA BARATZEKARI.

Iparraldean txita hazle gutti izaki, Landetako merkatuan lehiatzen zen Eneko, Guk taldeko Joanes Borda baratzekaria ezagutu zuen arte: «

Urte asko dituk. Joanesen etxera joan, eta berotegi sistema berrian entsaladak egiten zituela ikusita, xoraturik gelditu ninduan –Eñaut Etxamendik ere bazitian halako berotegiak. Eustakio Mendizabal eta Txomin Iturbe ere han ari zitian–. `Zein gauza polita!' erran nioan emazteari. Erran eta ekin!
». Letxuga, tomate, piper eta hainbat barazkiren mozkinean trebatu zen, eta oilategiak kendu ahala berotegiak ezarri zituen baratzekaria bilakatu arte. Ofiziook musika afizioarekin uztarturik eraman ditu Enekok: «

Aitak arratsero jotzen zituen organoa edo kitarra. Bere lehen diskoa etxean grabatu zian Ximun Haranen magnetofoian
».
Burgoseko prozesu garaian hasi zen Eneko kantari, aitarengandik jasotako tirria asetu nahiz-edo; eta 1972an ezagutzera eman kantari gisa: «

Hiru abesti grabatu nitian, `Gau iluna', `Nafarra' eta `Parisen eta Madrilen'. Aitaren kantuak lehen biak. Azkena, bere laguntzaz egina, iheslarien gose greba baten karietara konposaturiko ene lehen airea duk. Aitak erran zidan: `Egizak musika eta lagunduko diat hitzak idatzen'
», dio amultsuki Enekok.


GAZTE AMESLARIEN GARAIA.

Amultsuki eta amini bat sutsuki oroitzen ditu garai haiek Enekok. Aitaren itzalak zenbateraino markatu zuen galdetu diogu: «

15 bat urte bitartean, aitaren itzala baitezpadakoa duk. Gero, hire gisara hasten haiz. Gibelerat so eta orduz geroztik zer egin dugun gogoetatzen dudalarik, bada, musikan gure alea jarri dugula uste diat. Politikan berriz, orduko iturrira itzultzen ari garela uste diat. Hots, Herrien Europa egitea zuan gure xedea, eta hogeita hamar urte iraganik horretantxe segitzen diagu. Ametsa baduk, amets zahar bat, Antso Azkarraren Nafarroa erresumaren ideiarekin sortua
». «Nazio Berria» diskoan hain zuzen, aitak famatu zuen «Nafarra» kantua sartu du, aitarekiko gorazarre eta bakarlari gisa plazaratu zen garaia eta oraingoa uztartuz. Ameslari segitzen du Enekok 45 urterekin ere: «

Ene irudiko, ene garaiko gazteok oraingoek baino amets gehiago genian. Amets franko genian, eta egun eskas antzematen diat erokeri puntu hura. Gazteek kantaldiak antolatzeko dirulaguntzak eskatzen dituztela ikusirik, erokeri eskas antzematen diat. Izpiritu aldetik ez gara aitzinatu, beste sailetan bai, bistan da
».


GUK-EN ABARORA.

«

Guk taldea 15 bat urte nituela sortu zuan. Enetako Guk iraultza zian. Nik adin hartan aitaren musika eta mundua ezagutzen nitian, baina hura ez zuan iraultza. Guk-ek, berriz, langile eta laborari mundua aldarrikatzen eta kantatzen zian, eguneroko bizia, gizon eta emakumeen arazoak. Enetako kristorena; nazioaz haratago zihoan Guk
». 1983an bildu zen Eneko Guk taldera. Artean, IK-ko Txomin eta Ramuntxo, eta ETAko Joxe Martin

Usurbil
Sagardiaren heriotzek markatu zuten: «

Joanes Borda jin zitzaidan –herria kantatzeko gogoz beti hura– eta haiekin batera kantatzera animatu ninduan. Panpi, Joanes, Beñat eta nihaur desberdinak gaituk. Gure kalapitak izan ditiagu, baina politikari buruz gutti. Hamabost urtez aritu gaituk elkarrekin eta segitzen diagu elkarrekin, eh!
». Guk-ek ez du publiko edota bilgune handietan kantatu komunzki. Ikuskizun ponpoxoetatik kanpo aritu izan da. Azken hogeita hamar urteotan Iparraldean eraman izan diren borroka ausarten aldarrikatzailea izan da Guk: «

Ekintzei eman zieagu balore bat. Abesteko tokiak eta moldeak izan dira garrantzizkoak guretzat. Inguruak erranahi bat izan dik guretzat, toki tipietan eta herriari hurbil. Geure filosofia duk eta hori gabe, ez genian iraunen
». Une gogorrak ere pasa dituztela aitortzen du Enekok. Euskaldunok lurralde bakar batean biltzeko ametsa abertzale guztion nahia bada ere, lekuan lekuko lanari lotzeko moldeak eztabaidak sortarazi ditu: «

Guk Iparraldeko herriaren parte bat borrokatzeko prest ikusi diagu, eta hori kantatu diagu; ez diagu herriak egin ez duen deus kantatu. Garai batean, Euskadi ideia nagusitu zuan, eta gu ados gintuan, baina hemen deus ez zela egiten ikusten genian. `Bestaldean lehenik egin, gero hemen egitea' lema hura ez zuan gurea
». IK-ko eledun gisara ekarriak izan zirela gogoratu diogu: «

Ez naiz beldur ene sinpatiak aitortzeko, ezta ene eginkizunak ere. Ez gintuan IKren bozeramaleak haatik. Gure izaitea eguneroko biziari lotua zian, eta horregatik IKren ekintzetatik hurbil gintuan, izpirituz eta filosofiaz
». Hori baino gehiago izan da Guk taldea edozein gisara: «

Guk ez da politika edota sindikatu talde bat izan, musika talde bat baizik. Ordea, ausartzen naiz erraitera ELB sindikatuaren izpirituaren lehen bikorrak Guk-ek erein zituela. `Aita-seme laborari' delako ikusgarri hura lekuko. Han biltzen ziren egungo ELBko buruak
».


NAZIO ZAHAR BERRIA.

Enekoren diskoaren aurkezpen publikoa eta Guk-en desegitea batera izateak askoren harridura eragin du: «

Orain urtebete eginak ziren disko honentzako hainbat abesti; artean Guk taldea zegoela, Beñat Sarasolarekin landuak taldean abesteko. Une batez, ordea, Beñatek deliberatu dik gelditzea. `Akitua nauk' erran zidan. `Ene laguntza ukanen duk, baina uneon hire esku uztea nahiago'
». Erabaki horien arrazoiak sinple bezain konplexuak izaten dira. Kantuak Guk taldeak emateko gisan sortuak ziren ordea: «

Hasi nauk grabatzen, eta taldekideen bozen falta antzeman diat, ene ahotsarekin dudak ukan ditiat. Ahots guttiz, teknikaren bitartez moldatu behar izan diat ene ahotsa; lau ahots ezberdin landuz. Lana enea zenik ez nian sinisten ere. Asko sofritu diat. Azkenik ene izenez sinatu diat eta bakarkako ene lehen diskoa plazaratu
». Bisaian bihozkada gisako bat antzematen zaio Enekori. «Nazio Berria» diskoaren izpiritua eta filosofia Guk taldearena da, baina... «

Beñatekin lan egiteko gogoa badiat, baita Panpi eta Joanesekin ere. Noiz ez dakiat, baina geroan zerbait eginen diagu elkarrekin. Beñatekin badiat pare bat kantu eginik guttienez. Guk taldearen osotasuna maite izan diat, horrek aberastu gaitik, eta ene irudiko ez diagu bukatu, hil artean ez duk Guk bukatua izanen
». Bestalde, diskoaren izenburuaz galdeturik, horra: «

Euskal Herrian amesten diat, baina frantsesek eta espainolek egin duten nazioa baino hobeagoa egitea duk ene ametsa. Nazio berri bat egiten badugu ez diat, konparazione, gure inguruko nazioek onartzen duten tortura nahi
».


ERRESPETUZ EGINDAKO LANA.

Ernest Hirigoienen laguntzarekin etxean maketa bat egin zuen eta Elkarlanean disketxera eraman gero: «

Xaby Peryren estudioan grabatu ondoren, Anjel Valdesen laguntza izan diat. Gutxitan izan diat bizitzan nik egin lan ttiki batentzako honenbeste errespetu. Urrats eta aldaketa nimiño bakoitzean Anjelek galdetu zidak `kantu honek beste erritmo bat behar du beharbada; hemen bibolina agian?' Beti ere inposatu gabe. Guk taldeak bazian bere kolorea eta Anjelek lagundu zidak enea aurkitzen. Bere laguntza izugarria izan duk, benetan
»


Azkenak
“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Eguneraketa berriak daude