ATZERRIAN ERE INDARTSU

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Nornahik galdegiten duelarik, euskalduna naizela erraiten dut», Mike Bidart Claremont-eko abokatuak esandako hitzak dira. Estatu Batuetako biztanle guztiak amerikarrak dira, baina zerbait gehiago ere; batzuk txinatarrak, italiarrak besteak... Estatu Batuetako euskaldunak ez dira salbuespena. Zinez amerikarrak dira, baina «Zazpiak Bat» ikurra esanguratsua eta naturala da beraientzat. Zazpi probintzia dituzte gogoan eta zazpien batasuna kutsu politikotik at ulertzen dute.
Euskaldun identitate horrek ordea, ez du orain arteko belaunaldi guztietan berdin iraun. Oraingo belaunaldien ezaugarri euskalduna kultur ekintzekin lotzen dute; dantza eta musika, esaterako. Dena den, euskara ikasteko eta Euskal Herria ezagutzeko gogoz direnak ere badira.
Estatu Batuetarako bidea hartuta Kalifornia izan zen lehen helmuga. Estatu honetan abiatu eta hortik mendebalde osoan hedatu ziren. Alde honetako beste bi estatu garrantzitsuenak Idaho eta Nevada dira. Kalifornian dago euskaldun kopuru handiena eta baita elkarte, ostatu, jatetxe eta kultur ekintza gehiena ere. Idahoko euskaldun-amerikarrek ordea lortu dute ospe handiena Estatu Batuetan. Ekialdeko itsasertzera bidaiatuz gero euskal komunitateak New York, Washington DC, Florida eta Terranovako St. Pierre-n aurkituko ditugu. Oro har Estatu Batuetara abiatu ziren gehienak Iparraldekoak, Nafarroakoak eta Bizkaikoak ziren. Hainbat bizkaitarren artean Meltxor Renteria bakiotarrak Euskal Herria uzteko erabakia hartu zuen, beste askok bezala. 16 urterekin makutoa eta 30 zentimo poltsikoan hartu, untzian bidaiatu eta Filadelfian azaldu zen. New Yorkerantz abiatu nahi zuen, han baitzituen lagun euskaldunak. Urte gutxien buruan jatetxe batzuen jabe egin zen. Hasieran Harlem auzoan aritu zen eta geroago Madison Avenue-n.


ARTZAINAK ETA ABELTZAINAK, POLITIKARI ETA ABOKATU.

XXI. mendearen atarian Estatu Batuetako euskaldunak artzain eta abeltzain direnik ezin pentsa dezakegu. Abereekin hasi ez zirenek jatetxeak eta ostatuak eraiki zituzten euskaldun etorri berriei harrera egiteko asmoz. Oraindik ere mantentzen dira, ostatuak, jatetxeak baino gutxiago. Azken hauek euskal sukaldearen kutsua mantentzen saiatzen dira.
Artzain arrastoak badira, ugariagoak dira abeltzainak, baina belaunaldi berriek unibertsitatean ikasi dute eta harrobi horretatik, politikariak, abokatuak eta kazetariak sortu dira. Paul Laxat da Estatu Batuetako politikagintzan urrats handienak eman dituena. Abokatua izanik, fiskal generala izendatu zuten, Nevadako bizegobernadorea hurrengo eta azkenik gobernadore postua eskuratu zuen. Gero Washingtongo senadore izan zen eta Ronald Reaganen kanpainetan zuzendari lanak bete zituen. Reaganen «begiak eta belarriak» zirela esan ohi zuen Washingtongo prentsa politikoak

Renoko Aste Nagusia & NABO Convention

Renoko aste nagusia & NABO Convention du izena uztailaren 19tik 25a bitarte EEBBetako Reno hirian ospatuko den euskaldunen jai handiak. Antolatzaileen ustez, EEBBetan inoiz egin den Euskal Jairik handiena izango da; 10.000 pertsona inguru espero dituzte egun horietan.
EEBBetako euskaldunek urtero egiten dituzte era honetako jaiak, baina aurtengoa berezia da. Berrogei urte dira

Basque western festival
egin zela; orain arte egin den festarik handiena izan zen eta bertako euskaldunentzat ahaztezina. Bestetik, hamar urte betetzen dira Reno eta Donostia hiriak senidetu zirenetik eta Nestor Basterretxea eskultoreak Renoko «Euskal Artzaina» omenduz eskultura jarri zuenetik.
Aste nagusi honen antolaketa lanetan Renoko Zazpiak Bat Basque Club-a eta NABO (EEBBetako Euskal Etxeen Elkartea) ari dira. Egitarau zabala prestatu dute egun horietarako: uztailaren 19an Renoko Unibertsitateko Euskal Mintegiak ateak zabalduko ditu. Uztailaren 21ean Euskal Emakumearen eguna izango da eta, hitzaldiez gain, jatorri euskalduneko hiru emakumek osatzen duten

Noka
musika taldeak bere aurkezpena egingo du. Hurrengo egunean, Bertsolari eguna ospatuko dute, eta bertan izango dira Oihane Enbeita, Zihara Enbeita eta Estitxu Arozena bertsolariak. Azkenik, uztailaren 23tik 25erako asteburuan EEBBetako Euskal Etxeek bilera egingo dute eta Euskal Jaialdia ospatuko dute.
Egun hauetan «40 urteko bidea» diaporama aurkeztuko da eta hemendik Donostiako Ereski abesbatza eta Urruñako Kuxkuxtu txaranga joango dira

Joseba Etxarri: "Renokoa erakuslehio handi bat izango da"

Z

er nola gauzatzen dituzte EEBBetako euskaldunek euren arteko harremanak?
Euskal klubak dauden eremuetan elkarren arteko lotura estua da; euskal klubik ez dagoen eremuetan zailagoa da harreman hori gauzatzea. Haurrak tartean badira, horrek lotura erantsi bat ekartzen du; beti ere jendeak askoz ere gehiago egiten du lan haurrei begira. Inguruan euskal klubik ez bada, NABOk urtero banatzen du bere egutegia eta bertan azaltzen dira urtean zehar dauden festak eta ospakizunak. Udan, batez ere, badira euskal jatorrizko amerikarrak beren alde hori biziberritu nahi dutenak, euskal arnasaren bila kultur aste hauetara hurbiltzen direnak.

Nola bizi dute euskaldun izate hori eguneroko bizitzan?
Bistan da testuinguruak baldintzatzen duela, eta bertako moldeak hartzen dituztela, nahiz eta bere barnean euskaldun sentitu, euskararekin eta bere kulturarekin harremana izan. Belaunaldi kontua ere bada: garai batean, mende hasieran, eta baita duela 30 urte ere, normala zen hainbat girotan haurrak lehenik euskara ikastea, eta ingelesa eskolara joatean ikastea. Politikariak ere badira euskara dakitenak eta, gainera, euskara ama hizkuntza izan dutenak. Idahoko estatu idazkariak euskaraz egiten du izugarri ongi. Sozialki euskaldunek badute euren pisua. Nevadan, esaterako, ez dago turismo libururik euskaldunak aipatzen ez dituenik.

Euskal Herriaren eta EEBBetako euskaldunen arteko loturak gero eta handiagoak direla dirudi.
Garaiak ere aldatu dira, eta orain errazagoa da batetik bestera joatea. Ikasle amerikarrak sarri etortzen dira hona. Unibertsitate aldetik bada erlaziorik hemengo eta hangoaren artean. Eta gero eta gehiago dira jatorri euskalduneko hango gazteak hona etorri nahi dutenak, beren arbasoen lurra ezagutzera. Gainera, urrats handiak eman dira munduko euskal etxeen –internet bidez-eta– arteko harremanetan.

Renoko euskal astea inoiz izan den handiena izango omen da.
Gure bokazioa hori da. Mende honetan EEBBetan egin den euskal kultur aste handiena izango da. Duela 40 urtekoa oroituz, beste urrats bat eman nahi izan dugu, eta kulturaren aldeko apustua egin dugu. Renokoa erakuslehio handi bat izango da


Azkenak
Astebeteko liskarren ondoren, Thailandiak eta Kanbodiak su-eten akordio bat sinatu dute

Duela astebete, bien arteko mugan Thailandiako eta Kanbodiako tropak elkarri eraso egiten hasi ziren, Frantziaren kolonizazio aldian jatorria duen gatazka berpiztuta. Bi herrialdeek "berehalako eta baldintzarik gabeko" su-etena ezartzea adostu dute astelehenean, 35... [+]


Zuzenean eta zeharka 434.000 palestinar hil ditu Israelek 2023ko urritik, Gazako biztanleriaren %20, kalkulu baten arabera

The Lancet aldizkari ezagunak iazko uztailean eginiko "aurreikuspen zuhurraren" ondoren, zuzenean eta zeharka Gazan hilda egon daitezkeen palestinarren kopurua eguneratu du Steven Donziger abokatu entzutetsu estatubatuarrak, The Lancet-en formula... [+]


Europa makurrarazi du Trumpek
AEBek Europako produktuei %15eko muga-zergak ipiniko dizkie, eta alderantziz ezer ere ez

Horrez gain, Europa behartu egin du gasa AEBei erostera, 750.000 milioi euro xahutu beharko ditu horretan datozen hiru urteotan; beste 600.000 milioi euro gehiago inbertitu beharko ditu han, "inbertsio estrategikoetan"; eta, "ehunka milioi euro", zehaztapen... [+]


Agur esan du Hatortxu Rockek, baina segida izango du abenduan: Aske jaialdia

Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.


Gosez hiltzen ari gara

Nire gorputza erortzen ari da. Ama kolapsatzen ari da nekeak jota. Nire lehengusuak egunero jokatzen du bizitza laguntza pixka baten truke. Gazako haurrak gure begien aurrean hiltzen ari dira eta ezin diegu lagundu.


2025-07-28 | Hala Bedi
Gasteizko kanpaldian jasandako Poliziaren bortizkeria salatu dute GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak

GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak salatu dute Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak gogor kargatu zutela "giro lasaian" egiten ari ziren ekimenaren aurka. Lau atxilotu, 11 identifikatu eta hamarnaka zauritu utzi zituzten Poliziaren esku hartzeari buruzko bestelako... [+]


Janaria sartzeko “10 orduko etenak” iragarri ditu Israelek, Gazan 100.000 haur desnutrizio arriskuan daudelako

"Pausa taktiko" gisa definitu ditu Israelek. Igandean hasi da eta 35 kamioi sartu dira Gazako zerrendara.


Espetxetik irten da Georges Abdallah, Europan espetxean denbora gehien zeraman preso politikoa

40 urte pasatxoko espetxealdiaren ostean, joan den ostiralean atera zuten espetxetik, eta segituan Libanora eraman, bere jaioterrira. Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz ez... [+]


2025-07-28 | Gedar
Arrazakeriarekin lotu ziren iazko gorroto-delituen ia erdia Espainiako Estatuan

%37 genero- eta sexu-diskriminazio kasuekin loturik egon ziren, eta aporofobia %33 hazi zen. Gorroto-delituen intzidentzia tasarik altuena Nafarroan identifikatu zuten iaz.


Umezurtz geratu diren Palestinako haurrei eskolak ziurtatzeko 41.000 euro bideratuko ditu Salam Gaza erakundeak

Nafarroako Kutxa Fundazioari esker 41.000 euro bideratuko ditu Palestinara Salam Gaza Gobernuz Kanpoko Erakundeak, umezurtz geratu diren haurrei eskolak bermatzeko gutxienez beste urtebetez. Alor akademikoa eskaintzeaz gainera, babes psikologikoa eta laguntza emozionala... [+]


Paul Urkijoren ‘Gaua’ hurrengo filmaren soinu bandaren grabaketan parte hartu du Aiaraldeko Iaiaiai taldeak

Irrintzi eta performance taldeak aste honetan egin ditu grabaketak Paul Urkijoren eta Mursegoren eta Aran Callejaren gidaritzapean, eta beste artista batzuekin elkarlanean, Ibon RG-rekin besteak beste. Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko dute pelikula, urrian.


Octavio Alberola zendu da, Donostian Franco hiltzen saiatu zen anarkista

1962ko udan, CNT Francisco Franco diktadorea hiltzen saiatu zen Donostian, ETAren laguntzarekin. Octavio Alberola anarkistak koordinatu zuen ekintza, baina huts egin zuten.


Sendabelarrak oliotan

Sendabelarra oliotan beratzeaz ariko gara baina ukendurik egin gabe. Bai, arraroa dirudi baina sendabelar freskoak oliotan beratu, iragazi eta erle argizaria ipinita ukendua egiten ikasi duenari olioarekin beste era batera lan egitea badagoela esan nahi nioke. Oleato edo olio... [+]


Eskuz eta banaka

Udan, Sargazoen itsasoan (Ipar Amerikako ekialdean) eme bakoitzak 2-3 milioi arrautza askatuko ditu. Baten batek bizirauterik badu, bi hilabeteren baitan ekialderantz igerian hasi eta urte erdi izaterako Azore uharteetara helduko da. Bertan elikatu eta haziko da, urtebeterekin,... [+]


Eguneraketa berriak daude