Z
er nola gauzatzen dituzte EEBBetako euskaldunek euren arteko harremanak?
Euskal klubak dauden eremuetan elkarren arteko lotura estua da; euskal klubik ez dagoen eremuetan zailagoa da harreman hori gauzatzea. Haurrak tartean badira, horrek lotura erantsi bat ekartzen du; beti ere jendeak askoz ere gehiago egiten du lan haurrei begira. Inguruan euskal klubik ez bada, NABOk urtero banatzen du bere egutegia eta bertan azaltzen dira urtean zehar dauden festak eta ospakizunak. Udan, batez ere, badira euskal jatorrizko amerikarrak beren alde hori biziberritu nahi dutenak, euskal arnasaren bila kultur aste hauetara hurbiltzen direnak.
Nola bizi dute euskaldun izate hori eguneroko bizitzan?
Bistan da testuinguruak baldintzatzen duela, eta bertako moldeak hartzen dituztela, nahiz eta bere barnean euskaldun sentitu, euskararekin eta bere kulturarekin harremana izan. Belaunaldi kontua ere bada: garai batean, mende hasieran, eta baita duela 30 urte ere, normala zen hainbat girotan haurrak lehenik euskara ikastea, eta ingelesa eskolara joatean ikastea. Politikariak ere badira euskara dakitenak eta, gainera, euskara ama hizkuntza izan dutenak. Idahoko estatu idazkariak euskaraz egiten du izugarri ongi. Sozialki euskaldunek badute euren pisua. Nevadan, esaterako, ez dago turismo libururik euskaldunak aipatzen ez dituenik.
Euskal Herriaren eta EEBBetako euskaldunen arteko loturak gero eta handiagoak direla dirudi.
Garaiak ere aldatu dira, eta orain errazagoa da batetik bestera joatea. Ikasle amerikarrak sarri etortzen dira hona. Unibertsitate aldetik bada erlaziorik hemengo eta hangoaren artean. Eta gero eta gehiago dira jatorri euskalduneko hango gazteak hona etorri nahi dutenak, beren arbasoen lurra ezagutzera. Gainera, urrats handiak eman dira munduko euskal etxeen –internet bidez-eta– arteko harremanetan.
Renoko euskal astea inoiz izan den handiena izango omen da.
Gure bokazioa hori da. Mende honetan EEBBetan egin den euskal kultur aste handiena izango da. Duela 40 urtekoa oroituz, beste urrats bat eman nahi izan dugu, eta kulturaren aldeko apustua egin dugu. Renokoa erakuslehio handi bat izango da