Sukaldaritza ikasketak bukatu eta irrati txiki honetan hasi zen 25 urteko olaguetarra. Eta jakina, gustuko tokian aldaparik ez, denetarik egiten baitu: mahaian aritu, musika jarri, elkarrizketa eta lehiaketak bideratu. Bi lagunen artean dena egiten dutenez, bestea gaixo jartzen bada, a ze komeriak!
«Zailena hemengo jendea konbentzitzea da elkarrizketa bat egiteko, baina tira, badirudi lotsa hori galtzen doala»
. Aurrera begira, orain duten bi ordutako programazioa zabaldu nahian dabiltza.
«Baita emisio ordua ere, agian sobera goiz hasten garelako; hamaiketan hasi beharrean, eguerditik aurrera egitea».
Bitartean, gazteendako musika irratsaio bat ari da prestatzen, ostegun gauetan, 9etatik aurrera aireratuko dena.
«Oraingo emankizunekin ez baitut aukerarik halako musika jartzeko»