Sukaldaritza ikasketak bukatu eta irrati txiki honetan hasi zen 25 urteko olaguetarra. Eta jakina, gustuko tokian aldaparik ez, denetarik egiten baitu: mahaian aritu, musika jarri, elkarrizketa eta lehiaketak bideratu. Bi lagunen artean dena egiten dutenez, bestea gaixo jartzen bada, a ze komeriak!
«Zailena hemengo jendea konbentzitzea da elkarrizketa bat egiteko, baina tira, badirudi lotsa hori galtzen doala». Aurrera begira, orain duten bi ordutako programazioa zabaldu nahian dabiltza.
«Baita emisio ordua ere, agian sobera goiz hasten garelako; hamaiketan hasi beharrean, eguerditik aurrera egitea». Bitartean, gazteendako musika irratsaio bat ari da prestatzen, ostegun gauetan, 9etatik aurrera aireratuko dena.
«Oraingo emankizunekin ez baitut aukerarik halako musika jartzeko»