FAROZ FARO BIZIKLETAN

  • egindako txango batean? Ba horixe proposatzen zaizue erreportaje honetan uda honetarako, lau egunetan gure hamahiru faroak ezagutzea. Txangoak dituen 220 kilometroak egiteko egun gehiago ere har daitezke lasaiago ibiltzearren.

1999ko ekainaren 27an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Faroek erakargarritasun berezia izan dute beti niregan. Milia askotara dauden itsasontzien itsumutilak dira, neguko gau txarretan bidea markatzen duten argiak, itsas gizonen bizitza asko salbatu dituzte. Gainera eraikuntza gisa ere badute interesa. Niretzat behintzat. Dotoreak, airosoak dira, gehienak XIX. mende bukaerakoak, puntu estrategikoetan kokatuak daude, tontorretan, itsas balkoietan beti, farozain bakartien bizilekuak dira askotan (gero eta gutxiagotan, automatizatzen ari baitira). Motibo hauengatik eta Eskozian zehar bizikletaz egindako bidai luze baten ondorengo forma aprobetxatuz animatu nintzen Euskal Herriko faro guztiak bizikletaz ezagutzera.
Bi abiapuntu daude gure kasuan, mendebaletik ekialdera edo alderantziz. Miarritzetik abiatzea erabaki nuen, bertara inguratzeko erosoagoa zitzaidalako, trenez Iruneraino eta ondoren txirrinduz Miarritzeko faroraino, nire ibilbideko lehena. 1831ko faro hau bisita daiteke eta gainera farozaina gida turistiko bilakatu da. Oso ondo kontserbatuta dago. Hori gutxi bada, jaiak ospatzen ditu abuztuaren erdialdean: sardin jatea, su artifizialak, zezen suzkoa eta dantzaldia. Ez da gutxi faro batentzat.
Hurrengo faroa Sokoakoa da, baina tartean Santa Barbara tontorrean argi puntu bat ere bada. Ikusleku ederra da, Higer eta Hondarribia ikus daitezke besteak beste. Uda partean ez da harritzekoa inguru honetan jaiak topatzea, nik behintzat Hendaiakoak topatu nituen ustekabean.
Muga pasa eta Txingudiko ikuspegi paregabea duzue Higer faro berriztatutik. Bunker itxura du faro honek eta 20 miliataraino ematen du argia. Horretarako 1.500 watio kontsumitzen ditu. Handik aurrera duzue ibilbideko lehen aldapa gogorra Jaizkibel igotzeko. Mendate hau jaisten, bezperan ospatutako Donostiako txirrindulari proba klasikaren pintadak agertzen dira. Pasaian lehen itsas ermita, Bonantza, eta bi faro gehiago daude: La Plata neoklasikoa eta Senekozuloa. La Platara igotzeko bidezidor bat hartu behar da tontorrean dagoelako. Behera begiratuz ikusten da Senekozuloa, izenak dioen bezala, zulo batean. Portutik oinez igo beharko da, txirrindulaz behintzat zaila. Pasaiako Portutik kontrolatzen dituzte bi faro hauek. Bere ordezkariek azaldu zidaten faroen funtzionamendua. Mantenu eta zainketaz arduratzen dira. Bakoitzak bere arduraduna du. Tximistekin eta ekaitzekin kontu handia izan behar dute. Donostiara tarte erabat urbanoa da eta gainera Aste Nagusia da Donostian.
Donostian bertan Santa Klara uharteko faroa dago. Inor ez da bizi bertan. Hara ezin da bizikletaz joan, ez bada txalupan sartzen behintzat. Kontxako hondartzatik ikusita konformatu behar. Ondarretatik Igeldo aldera beste aldapatxoa dago eta bide erdian faroa. Jolasparkera igo eta Donostiako badiaren postaleko irudia ikus daiteke. Tximistarri, Gudamendi eta Igeldo herria pasatuz Mendizorrotzeko antenara iristen zara. Ez da zerbait jan eta atseden hartzeko toki txarra. Handik Oriora jaisteko aldapa gogorra dago, Ortzaikatik sartuz. Laster zabalduko duten Zarautzetik Getarirainoko bidea izango da ibilbide osoko politenetakoa dudarik gabe. Getariko Arratoian San Anton faroa dago, itxia 1982tik, gaur egun automatizatua. Itsas ertza jarraituz Zumaiaraino iritsi eta han beste faroa dago, espigoiaren bukaeran. Handik aurrera itsasertza utzi behar da. Aldapa txikia dago Itziar igotzeko. Debara jaitsi, hemen ere jaiak topatu nituen; Mutrikuraino joan, Ondarrun ere festak dira, Markina, Milioi auzoa eta Lekeitio, bigarren etaparen amaiera. Kilometro dexente dira eta nekatuta egotea ez da harritzekoa.


Matxitxakoko erregea

Hirugarren egunean Lekeitiotik abiatu eta ez dakit noraino iritsiko naizen, ikusiko dut egunean zehar. Urdaibai zeharkatu behar dut eta ea Gaztelugatxeraino iristen naizen. Lehendabizi Lekeitioko faroa ikusi behar da noski, Santa Katalina, portutik gertu, nahiz eta buelta bat eman behar. Ipazter, Ea eta Natxituara (hemen ere jaiak) iristeko aldapak igo behar derrigorrez. Ibarrangelu eta Elantxobe datoz ondoren. Lagako hondartzan bainatzeko eta zerbait jateko tartea hartzea ez dago gaizki.
Laida, Kortezubi eta Arteaga pasatuz Gernikara ailegatzen zara. Hemen ez dago farorik, baina haritz ospetsu bat. Bermeo pasa eta berehala Matxitxako lurmuturra dago eta bertan beste faroa, Euskal Herriko garrantzitsuena marinelentzat eta iparraldeen dagoena.
Matxitxakoko farozainak erakutsi eta dena esplikatu zidan: oposizioak eta ikastaroak (elektronika, gas) egin behar direla farozaina izateko, bi farozain daudela, lehen Canariaseko Maspalomasen egon zela, optika aparatoak etxea bera baino garestiagoak direla, teorian 30 miliataraino iristen dela faro honen argia 3.000 watio kontsumituz, arrantzaleekin harreman gutxi dutela, iluntzean zelula batez pizten dela faroa, Lekeitiokoa ere kontrolatzen dutela, Bilbotik Gorliz eta La Galeakoa eramaten dutela... Ondoren larogei eta piko eskailera igota argia eta aparato optikoak dauden tokiraino igo nintzen. Pribilegiatua naiz, normalean Bilboko portuan baimena lortu behar baita.
Handik 40 minutura Gaztelugatxera iristen da bizikletaz eta San Juan ermita ez da faroa, baina bai itsasoa ikusteko toki aparta. Edo gaua pasatzeko, nire kasuan bezala. Behean bizikleta utzi eta zerbait ahaztuz gero 231 eskailera maila jeitsi eta igo beharko dituzu, beraz, ondo pentsatu igo aurretik. Iluntzean piztu du nire lagun farozainak Matxitxako faroa marinelentzat eta niretzat.
Laugarren eta nire bidaiako azken egunean Euskal Herriko azken faroraino heltzea da helburua, La Galea. Goiz jaiki eta Bakio eta Armintza pasa behar dira Lemoizera iristeko. Goardia zibilak eta txirrindulariak besterik ez daude inguru horretan. Gorlizera igotzean, lehen eta azken pintxazoa izan nuen. Hori ere kontuan hartu behar da bizikletan joanda. Aldapa handia dago faroraino. Euskal Herriko faro berriena da, 1990ekoa, itxura modernokoa. Plentzia, Sopela, Berango pasata La Galeara iristen da, bidaiako azken helburua, Getxoko hilerria eta golf zelaiaren ondoren. Abra osoa ikusten da, moilak, untziolak, mendiak.
Itzulera da bidai honetako konplikatuena. Getxotik Bilborako bide zuzenena debekatua dago bizikletentzat. Zentrorako autobusa hartzea ez da aukerarik txarrena. Bilbon ere jaiak, txoznak montatzen ari ziren Aste Nagusirako. Atxuriko geltokian trena


Azkenak
2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


2025-07-18 | Aiaraldea
Gorrotozko delitu salaketa jarri dute Artziniegan eta Udalak “irain arrazistak” gaitzetsi ditu

Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.


2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


2025-07-17 | ARGIA
Europan espetxean denbora gehien daraman preso politikoa
40 urteren ostean Georges Abdallah askatuko dute uztailaren 25ean

Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


Eguneraketa berriak daude