GAZTE BELAUNALDIA EZ DA HAURRAK BAINO GUTXIAGO

  • euskaldunen bilgune garrantzitsua. Euskara hutsezko aldizkari bat argitaratzendute urtean bitan. Oiongo euskaltegia da elkarte honetako kideetako bat, une honetan175 bat ikasle ditu eskualde osoan zehar banaturik dituzten ikastaldetan.

1999ko ekainaren 20an
Arabar Errioxa (Nafarroako Bianara ere iristen da) guztira hedatzen den Ttiki-ttaka euskaldunen elkartea 1993an sortu zen. Eskualdeko euskaldunen bilgune da. Bere sorreran bi helburu nagusi zituen elkarte honek, batetik ikastolako eta euskaltegietako ikasleak elkartzea eta bestetik eskualdeko giro erdaldunean euskal erreferentzia izatea.
Azkenaldian lantaldeko kide kopurua gutxitu egin den arren taldeak tinko dirau. Taldeko jende kopurua gutxitzearen arrazoia eskualdearen egituraketan egon daiteke, herriak oso sakabanaturik baitaude. Hala ere, orain, gazte batzuk hurbildu zaizkie. Talde honek eskualdearen hizkuntz egoera oso kontuan izaten du eta bere lana horretara egokitzen dute, ez dira errealitatea baino azkarrago edo mantsoago joaten.
Euskara hutsezko aldizkari bat argitaratzen dute Ttiki-ttaka elkarteak, urtean bi ale kaleratzen dituztelarik.
Urtean zehar ekitaldi ugari antolatzen dute. Urteroko euskararen eguna txandaka egiten dute, aldiko herri batean, lehen aipatu dugun sakabanaketari aurre egitako. Herri guztietatik igarotzen den bizikleta martxa bat ere egiten dute, hitzaldi, musika emanaldi, bertso afariek... osatzen dute urteko egitaraua. Urterokoez gain unez uneko lanak ere egiten dituzte, Bai euskarari kanpaina dela, Araba Euskaraz dela... Iaz gainera udaleku irekiak jarri zituzten martxan eskualdean.
Oraintxe Ttiki-ttakak duen asmoa gazteekin lan egitea da. Aisialdi egitasmo bat ere abian jarri dute eta La Pueblan eta Oionen talde bana sortu dira. Aurrera begira ere honetan jarraitu nahi dute, gazteak protagonista izatea nahi dute.


Oiongo Ika: Eskualdeko euskaltegi bakarra

Arabar Errioxako eskualdean euskaltegi bakarra dago, Ika Oionen daukan euskaltegia, hain zuzen ere. Euskaltegia Oionen dagoela esaten dugun arren hau ez da guztiz egia, izan ere, eta egoitza nagusia herri honetan dagoen arren euskalduntzerako eskaintza eskualdeko herri guztietan egiten dute. Saiatzen dira ikasle bakoitzaren herrian taldea sortzen baina hori ezinezkoa denez herri batetik bestera joan behar izaten dute euskara ikastera.
Euskalduntze proiektu hau duela hamazortzi urte jarri zen abian, eta ordutik gaur arte ikasle gorakada nabaria izan da. Aurtengo 98-99 ikasturtean 173 ikasle eta 10 irakasle dira euskalduntze prozesuan murgildurik daudenak. Ikasle hauek, esan bezala, eskualde osoan banaturik daude, Bastidan 4.urratseko 9 ikasle daude, Eskuernagan 7. urratseko 8 ikasle, Biasterin 3. urratseko 12, Eltziegon 5. urratseko 12, Lantziegon 3. urratseko 10, Bianan (Nafarroa izan arren eskualde honetan sarzten da) 2. urratseko bi talde daude, batean 10 eta bestean 13 ikasle daudelarik, Mendabian 3. urratseko 10 ikasle eta Oionen, euskaltegiaren egoitza nagusia dagoen herrrian, ikasturte honetan zazpi talde daude 1., 2., 3., 4., 5., eta 9., urratsak euskalduntze atalean eta EGA talde bat ere bai, talde hauetan 89 euskara ikasle daudelarik. Ikaslegoa oso gaztea da, batez besteko adina 25-35 urtetakoa da

Araban euskara berpiztearen arrazoi edo eragilea zein izan da?
Dirudienez Araban irakaskuntza izan da indar nagusia, kontuan eduki behar da familia barruko transmisiorik ia ez dagoela gurasoak erdaldunak direlako, eta orduan neska-mutikoak eskolan ikasi dutenari esker atera da euskara aurrera.

Arabako ikastolak ingurune erdaldun batean daudela kontuan izanik irakaskuntza lanak egiteaz gain euskal kulturaren munduan eragile izan behar al dute?
Ez bakarrik Araban, Euskal Herri osoan ere bai. Ikastolak izan du euskaraz aparte euskal kultura bera aurrera ateratzeko helburua, eta hori liburu honekin ere ikusten da, liburu hau Araba Euskarazen proiektu bat izan da.

Arabako euskarak zer berezitasun ditu?
Araba osoko euskararekin gertatzen dena da ez dagoela bertako bereizgarririk, ez dago ezaugarri bat Araban bakarrik gertatzen dena, horregatik ez dut Arabako euskara euskalkitzat hartzen, mendebaldeko euskalkien azpieuskalkitzat hartzen ditut, Araba mendebaldeko eta erdialdeko euskara bai behintzat.

Aurten Araba Euskaraz La Puebla de Labarkan dela-eta, nolakoa da euskararen egoera eskualde horretan?
Ezin hobea. Beno datu absolutuak hartuta euskaldun gutxi dagoela ikus daiteke baina duela 30 urte ez zegoen bat ere, eta Araba osoan ere horrekin jokatu behar dugu. Esate baterako Arabar Errioxan 1991n 662 euskaldun zeuden, oso kopuru txikia dirudi baina hamar urte lehenago 80 besterik ez zeuden. Honekin lotuta dago liburuaren mezu osoa, arabarrek pentsatu izan dute beste euskaldunak baino gutxiago direla, baina kontuan eduki behar dugu datu garrantzitsu bat, 1970ean Irizarrek inkesta bat egin zuen, inkesta horretan esaten zen Araba osoko euskaldunak ez zirela 2.000ra iristen eta duela bi urteko datuetan euskaldunak 40.000 dira. Hori sekulakoa da.

Liburua oso era errazean idatzita dagoela esan da, adituak ez direnek ere ulertzeko moduan. Hori al da helburuetako bat?
Helburu nagusia hori da. Liburu honen helburua ez da aurkikuntzak egitea, euskaltegietan edo ikastoletan dabiltzanek erraz irakurri ahal izatea baizik


Azkenak
Aroztegiko epaiketaren kronika (laugarren eguna)
Taldean erabakita, dena era baketsuan egin zutela esan dute auzipetuek

Ostegunean auzipetuek deklaratu dute, eta haien adierazpenetatik honakoa laburbildu liteke: Lekarozko plazan edo akanpadan biltzen ziren herritarrek taldean erabakitzen zuten zer egin; oro har, obren eremura joan eta makinen aurrean era pasiboan jarri.


2025-05-22 | ARGIA
Bizilagunekin plataformak ‘Donostia Tropikala’ festa egingo du maiatzaren 30ean

Ekimen honekin tonu alai eta ironikoan salatu nahi dute aldaketa klimatikoa eta turistifikazioa elkar elikatzen ari direla, eta horrek "gure hiria eta lurraldea merkatuaren logikaren esku uzten" dituela.


“Euskal Herrian berezko askapen prozesu bat badagoela konturatzeko balioko dute topaketek”

Burujabetzaren Aldeko Mugimenduak topaketak antolatu ditu larunbatean, Tafallan (Nafarroa). Egun osoko egitarau zabala antolatu dute, eta mugimendu horretako kide den José Javier Oses "Jotas"-ekin hitz egin du ARGIAk. Osesek azpimarratu du elkarteak Euskal Herri... [+]


2025-05-22 | ARGIA
Nafarroako D-PAI ereduan bideratu nahi diren aldaketak euskararen kaltetan doazela gaitzetsi du guraso talde batek

Erriberri, Tafalla, Gares, Sarriguren, Buztintxuri eta Noaingo ikastetxe publikoetako D-PAI ereduko guraso talde bat Nafarroako Hezkuntza batzordean egon da, 57/2024 foru aginduari jarraikiz, Hezkuntza Departamentuak bideratu nahi dituen aldaketak deitoratzeko. Euskarazko... [+]


2025-05-22 | dantzan.eus
80-90 urte bitarteko dantzariz osatutako euskal dantza taldea

Adina ez dela dantzan aritzeko oztopo agerian utzi dute Errenteria-Oreretako Beti Bizkor elkarteko euskal dantza taldeko kideek. Dantzaren onurak argi erakusten dituen testigantza esanguratsuak jaso ditu Ikerne Zaratek Oarsoaldeko Hitzan argitaratutako Adina ez dadin ekiteko... [+]


2025-05-22 | LAB sindikatua
67 urte betetzear zituen garraiolari bat hil da Irunen
LABek jakin duenez, herenegun, goizaldeko 6:30ean, TRANSDIPE S.L. enpresako S.S. garraiolaria hilik agertu zen Irunen, lanerako prestatzen ari zen kamioiaren aldamenean. Kamioia martxan zegoen, atea irekita eta zantzu guztien arabera, heriotza ez traumatiko baten aurrean gaude... [+]

Iratxe Sorzabalen aldeko epaiari helegitea aurkeztuko dio fiskalak

Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak kasazio helegitea aurkeztuko du Auzitegi Gorenean, Guardia Zibilak eragindako torturak onartu eta Sorzabal errugabetu zuen epaiaren aurka. Sorzabalek bere burua autoinkulpatu zuen gutuna torturen ondorioz idatzi zuela ebatzi zuen Auzitegi... [+]


2025-05-22 | ARGIA
90 kamioi baino ez dira sartu Gazan eta gosetea zabaltzen ari da

NBEk azaldu duenez, egunotan soilik 90 kamioi sartu ahal izan dira lurraldera oinarrizko elikagaiekin; beste 105 zain daude mugan. Gazako gobernuaren prentsa bulegoak emandako datuen arabera martxotik 326 pertsona hil dira elikagai eta botika faltagatik eta 300 abortu izan dira... [+]


40 minutu Iratxerekin

Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]


2025-05-22 | Gedar
Geldialdia AEBen eta Iranen arteko negoziazio nuklearretan, Israelek mehatxuak areagotzen dituen bitartean

Teheranek ez du baieztatu hurrengo elkarrizketa-saioan parte hartuko duen, Israelgo Estatuak Irango instalazio nuklearrei eraso egiteko mehatxuak egiten dituen bitartean.


2025-05-22 | Axier Lopez
Alemaniako Red.media hedabidea itxiarazi dute

ARGIAk aspaldi du harremana Alemaniako Red.media hedabidearekin, beren bideo batzuk topatuko ditu irakurleak ARGIAren webgunean. Baina haien aurkako jazarpen kanpaina baten ondorioz proiektua ixtea erabaki dute. Red-eko kideek arrazoiak publikoki azaldu dituzte eta artikulu... [+]


Aroztegiako epaiketaren kronika (hirugarren eguna)
Desobedientzia zibila kriminalizatzeko irudien bila

Asteazkenean lau foruzain, bi alkate ohi eta bi kazetari izan dira haien testigantzak ematen. Geroago, amaiera amaigabean, akusazio partikularraren 11 bideo eta albistegi ikusi eta itzuli dira gaztelerara: desobedientzia zibila begien aurrean. Oso luze joan da, luzeegi.


Itzali sistema, piztu alternatibak

Energia eta telekomunikazio burujabe eta iraunkorraren aldeko manifestu kolektiboa.


2025-05-21 | ARGIA
Migratzaileak beste herrialdeetara deportatzeko baldintzak malgutu nahi ditu Bruselak

Europako Batzordeak beste urrats bat eman nahi du migrazioaren kontrako politikak gogortzeko bidean: deportaturiko migratzaileek ez lukete zertan harreman zuzenik izan behar hirugarren herrialde "seguruak" deiturikoekin, hara kanporatuak izateko.


Eguneraketa berriak daude