Formula xinplea da: zorion agurrak musikaz tartekatu. Horrek gehi bere xarmak emankizun hau dozena bat urtez iraunarazi dute. Eta kentzeko asmorik ez entzuleek gero eta gehiago deitzen dute-eta. Irratia 1977an sortu zenetik dago bertan 40 urteko segurarra. Idazkari lanetan ere aritzen da.
«Politena jendearekin garatzen duzun harremana da, familia bat bagina bezala. Hain zuzen, urtean behin parte hartzaileak afari baterako elkartzen gara, ehun lagunetik gora»
. Gehienbat Goierritik hots egiten du jendeak. Zumarraga eta Alegitik ere asko. Baita kostaldetik ere, Zumaia, Zarautzetik.
«Entzuleengana iristeko ahalegin horretan, nahiz zuri iruditu ondo ari zarela, ez da horrela. Gauza xinple bat eginez jendea gehiago erakartzen duzu, izugarri prestatuta baino
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!