Donostiako Miramar jauregian
burututako aurkezpenarekin osatu da
ARGIAk Interneteko bere gunean
prestatu duen aldaketa. Instituzioetako
ordezkariak, euskal munduko enpresa
eta taldeetako arduradunak, hainbat
profesional ezagun eta orohar ARGIAren ehundik gora adiskide izan ziren Sareko ARGIAren sorreraren lekuko. Komunikabide digital berriak paperezko astekariaren
eduki guztiak biltzen ditu «on line»,
euskal kultur berriak egunero jasotzen
dituen Hari@ zerbitzua, Gotzon Garateren Atsotitzak, Euskal Kulturaren Aurkibidea
lau hizkuntzatan, eta beste hainbat
informazio eta zerbitzu. Guztien berri
azaldu zieten aurkezpenera bilduei
ARGIAko zuzendaritzako kide diren Joxe
Mari Irazusta, Baleren Bakaikoa, Luken
Goia eta Pello Zubiriak.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!