INDEPENDENTZIA ETA EUSKARA
Ramon Etxezarreta Donostiako Udaleko PSEko zinegotziak «Euskaldunon Egunkaria»n Euskadi independentea imajinatu du eta bertan euskara zer izango litzatekeen hausnartu:
«Jo dezagun, jo, jo, egun hauetakoren batean gauetik egunera eta inoren kontrakotasunik gabe, inolako traumarik gabe, ezinezkoa baina jo, Euskadi independientean sartzen garela, guztiak pozik esnatzen garela. Zer izango litzateke euskararekin? Nere iritzirako euskarak aurreko gauean zituen arazo berdin-berdinak izango lituzke, euskararen arazoa ordea, arazoa konszienteki guztiz deitzen diot, desagertu edo ikaragarri gutxituko litzatekeelakoan nago, independentzia errespetatu eta duintasunez jasateko aukera izango genukeen neurrian euskara ez litzatekeela batere istilutsua izango liratekeelakoan eta ziur aski iraupen arazoaklarriagotu lirateelakoan. Abertzaleei egingo liekeela enbarazurik handiena uste dut. Bestela, nor errudun?
Laburrago esan nezakeen euskara baino lehentasun garrantzizkoagorik baduela nazionalismoak baina ez adierazkorrago».