BIDAIDE BERRIA GURDIAN


1999ko ekainaren 13an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Nabaritzen da hasi berriak direla. Normala denez, tarteka bideo okerra sartzen zaie edota irudiak motzegiak dira «off»eko ahotsa sartu ahal izateko. Telebistan garrantzi handia duten gorabeherak, pixkanaka taxutzen joango direnak. Eskerrak Francisco Blanco-Argibay aurkezleak eskarmentua baduen akatsak lasaiki zuzentzeko. Bere gibelean alde batetik bestera dabiltzan kazetariak ere lagungarri dira informatiboari dinamismoa ematen.

«Gure asmoa beste telebisten parean jartzea da, eskaintza informatiboa zabaldu, gure ekarpena egin aniztasun informatiboan. Informatu bai, baina era orekatu batean, alderdi guztien ikuspuntua agertuz»
azaltzen digu Marisa Guerrero zuzendariak. Halaxe, politikari muzin egin gabe, informatiboetan zeharka ikutzen ohi diren gaiek osatzen dute albistegiaren funtsa, hala nola: osasuna, ingurugiroa, azpiegiturak, lan eta enpresa mundua, kultura, auzoko arazoak, seme alaben hezkuntza, zahar etxeak. Denon ahotan dabiltzan gaiak, Zestoako bainuetxe edo Gasteizko hiltzailearen inguruko azken jakingarriak, eta abar.
Kirolak ere presentzia nabarmena hartzen du, albistegiaren heren bat eskaintzen baitzaio. Futbolaz landa, pilota, arraunketa, surfa, txirrindularitza, eta abar. Azken txanpan berriz, eguraldiaren iragarpena Euskal Autonomia Elkargorako egiten dute Madrildik.


PRENTSAURREKO GUTXI.

Informatibo berri batek, are gehiago lurralde deskonexio batek, harrera ona izango badu, besteengandik bereizi beharra dauka; hor egoten da koska, besteek aipatzen ez dutena eman edo beste angelu batetik eskaintzean. Guerrero Antena 3-koa arras ezberdina delakoan dago,

«alde batetik Tele 5-ekoak, gizarte gaiak ikutu arren, hamar minutu baino ez du irauten. Eta bestetik, ETB edo `Telenorte'ren aldean gurean informazio politikoa laburragoa izan ohi da, nahiz eta behar denean lehentasuna ematen diogun. Konparazioa egin, Ramon Rubial hil dela, edo alderdi abertzaleen arteko gobernu hitzarmena lortu dela, ba, horrekin irekiko dugu informatiboa. `Telenorte' kasu, oso ofizialista da, prentsaurreko piloa ematen ditu. Guk ostera, harantzago joan nahi dugu; esaterako 35 lanorduen kontua hizpide hartuta, prentsaurreko hutsean geratu beharrean, deialdiak sor litzakeen ondorioen peskizan joango gara, alegia, zenbat lagun dauden prest greba egiteko, enpresarien jarrera zein den, piketeen kontua. Hauteskundeen berri zuzenean eman ordez, hautagai bakoitzaren soslaia egiten dugu, betiko iruditik ateratzearren».

AUDIENTZIAREN EZUSTEKOA.

Bi aste antenan eman ondoren, pozik egoteko moduko balantzea egin beharko litzateke, audientzia lagun izan dute-eta. Lehenengo egunean «share» delakoaren % 24 lortu zuten, eta batez beste % 22.5ri eutsi diote. «Telediario» aldiz, %14 inguruan ibiltzen da eta «Teleberri» % 20tik ez da pasatzen.

«Ez genuen inolaz ere espero halako harrera ona izatea».
Dena den, seinale ona den arren, hilabete gutxienez beharko da datu fidagarriagoak eskuratzeko.


IRIZPIDE EDITORIALA.

Guerreroren irudiko askatasuna omen dute zernahi lantzeko, Madrildik inolako presiorik jaso gabe,

«hala ere, itxuraz eta mamiz Madrilgo estetika eta etika jarraitzen dugu, dekoratua ere berbera da. Momentuz behintzat, eta sei urte daramatzat Antena 3 Euskal Herrian, agintariek ez digute sekula ezertxo ere inposatu, ez nuen onartuko, gainera».
Lantalde sendoa osatu dute, 40 lagun guztira, gehienak Antena 3ko «harrobi»tik ateratakoak.

«Guk trebatutako bekadunak, ordezkapenak egiten aritu den jendea, baita kanpotik etorritakoak ere, `Ser' irratitik, `Europa Press'etik, Madrilen zebilen hemengo jendea ere bueltatu egin da».
Teknologiari dagokionez, ez dira hankamotz geratu, «SX» formatoko edizio eta grabazio digitala erabiltzen baitute. Gisa honetan, hiru korrespontsaliak Bilboko erredakzioarekin zuntz optiko bidez lotuak egotean, irudiak berehala heltzen dira.
Basurtoko Kaputxinoen ondoan dauden estudioetan berrikuntzak egin badituzte ere, hiru urte daramatzate bertan. Korrespontsaliak ordea, berri berriak dira: Donostiakoa Triunfo kalean, Iruñekoa «eraikin adimendunetan», Gasteizekoa berriz, Dato kalean.


BALIZKO OREKA.

Esanak esan, albistea osorik ikusita eta ongi egina egon arren, ez zaigu iruditzen balizko oreka hori erabat betetzen ari direnik. Horren adibide garbia, hauteskundeen inguruko berria izan zen. Marisa Arrue Getxoko alkatetzarako hautagaiak arazoak izan zituen bere eskuorriak banatzeko «Senideak»eko hainbat lagun une oro atzean izan zituelako, haien arbuioa jasanez. Jakina, gertatu bada, hala esan behar da. Baina zergatik ez dira beste tankera bateko berriak ere aireratzen? Beste aldera begiratu baino ez dute egin behar. Eskertuko genuke halakorik egitera ausartuko balira, nahiz eta nonbaitetik belarrondokoa jaso.
Ildo horretan, euskararen presentzia informatiboan ere hutsaren hurrengoa da. Txintik ere ez. Gehienera «arratsalde on» batez apainduko dute esaldia. Marisak hautu hori justifikatzen du,

«hasiera batean serio planteatu genuen euskara titularretan gutxienez sartzea, baina azkenean, erabaki genuen ez zuela zentzurik `Telenorte'ren kopia egiteak. Gure ustez, nolabaiteko iraina da euskaldunentzat titularrak soilik ematea, gutxietsi egiten baititu. Horrek ordea, ez du esan nahi euskararen inguruko berriei uko egiten diegunik; kontrakoa gertatzen da, euskal munduaren baitan sortzen den guztiari merezi bezalako tratamendua emango diogu»

Azkenak
Itsaso zakar bat eta bi ahots poetiko

Xak eta Ekiza

Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.

-------------------------------------------------------

Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]


“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


Eguneraketa berriak daude