Esaten diot maiz neure buruari, orain Mayor Orejak kudeatzen duen erroikume zulotik gizarteratzen dituzten mezuez erasotzen didatenean. Eta Barne barne horko sirenhotsek iragarrita, erresumaren kioskoetan abaila osoan banatuta doanaz ezinkor, kazetari misiolari fededunak gorrotatzeaz elikatzen dut neure burua, sumatzen dudan ezkutuko egia noiz gizarteratuko den zain geratzen naizela. Bainan kia! Joselu Geresta. Mikel Zabaltzarekin bezala, bertsio ofiziala aurrera bota eta guztiak ez esate arren, gehienak kontent. Ertzantzak altxarazi du, orain, ziriaren erbia. Ez omen zuen bere buruaz beste egin. Edo behintzat, ez omen dago orduan bezain garbi. Erresumako kioskoetara jo dut argi bila. Internet barne. Etxekoetan ezik, ez dut bestetan ia horren arrastorik aurkitu, batean edo, barneko orrialderen bateko behealde galduan salgai legokeen okasionezko fotokopiadora bailitz zekarren notatxotik kanpo. Ez da hau, ez, garairik egokiena kazetari eta idazle duinenentzat, bertsio ofizialen nagusitasunen azieta/plateratik at urrialdia baitugu, eta visak ez du barkatzen