«Gonbidatuen giza alderdia behar da»


2021eko uztailaren 19an

Karrape sortu zenetik dago bertan 35 urteko leitzarra. Bolada batez irratia utzi ondoren, berriro dihardu esatari lanetan. Goizeroko magazina aurkezteaz landa, bertso saio bat egiten du, bi astetik behin ematetik orain astero emititzera pasako dena.

«Leitzako udalak antolatua, irratigintzan trebatzeko ikastaro batean izena eman, eta neurria hartu nion; medio epela baita, gai asko lantzeko aukera ematen dizuna
». Gehien atsegin zaiona elkarrizketak egitea da,

«gonbidatuen giza alderdia ateratzea»
. Leitzarra izanik, kirol munduan ere bere saltsan dabil Arantxa. Bestalde, egunero oztopoak gainditu behar dituzte, are gehiago irratia euskara hutsean izanda,

«zaila egiten zaigu egunero Leitzan elkarrizketatu euskaldun bat topatzea, baina tira, azkenean beti agertzen da norbait»

Azkenak
2024-06-25 | Gedar
Desokupazio-enpresa batek su eman dio Tenerifeko Maizterren Sindikatuaren lokalari

Besteak beste biltegi modura erabiltzen dute lokala, oinarrizko hainbat material jasotzeko eta beharra duten pertsonei emateko. Aurretik ere izan dira desokupen mehatxuak.


EuskarAbentura hasteko astebete

Uztaila hasteko astebete falta da, astebete falta da Euskarabentura abiatzeko. Asier Guantes izan dugu telefonoaren beste aldean, espedizioko xerpa, begiralea.


Igari eta Bidankoze arteko errepidea eraiki zuten frankismoaren esklaboei omenaldia egin diete

1939 eta 1941 bitartean Igari eta Bidankoze arteko errepidea eraikitzera behartu zituzten frankismoaren 2.400 esklaboak omendu zituzten larunbatean, Igariko gainean. Errepresaliatu antifaxista haien memoriak gure bidea izan behar duela aldarrikatu zuten omenaldia antolatu zuen... [+]


2024-06-25
Pantxoa Etxegoin
“Euskararen diagnostiko bateratu bat erdietsi nahi dugu Iparraldean euskara biziberritzeko”

Euskararen biziberritzea Ipar Euskal Herrian jardunaldia antolatzen du ostiral honetan Baionan Euskaltzaindiak. Euskararen alde egiten dena eta ez dena eztabaidatzeko mementoa izango da. Eragileak eta politikariak bilduko dira egun osoan.


Eguneraketa berriak daude