Karrape sortu zenetik dago bertan 35 urteko leitzarra. Bolada batez irratia utzi ondoren, berriro dihardu esatari lanetan. Goizeroko magazina aurkezteaz landa, bertso saio bat egiten du, bi astetik behin ematetik orain astero emititzera pasako dena.
«Leitzako udalak antolatua, irratigintzan trebatzeko ikastaro batean izena eman, eta neurria hartu nion; medio epela baita, gai asko lantzeko aukera ematen dizuna». Gehien atsegin zaiona elkarrizketak egitea da,
«gonbidatuen giza alderdia ateratzea». Leitzarra izanik, kirol munduan ere bere saltsan dabil Arantxa. Bestalde, egunero oztopoak gainditu behar dituzte, are gehiago irratia euskara hutsean izanda,
«zaila egiten zaigu egunero Leitzan elkarrizketatu euskaldun bat topatzea, baina tira, azkenean beti agertzen da norbait»