ETXE BAT BAIONAN ERROTZEKO


1999ko maiatzaren 23an
Nahi ala ez Baiona da Ipar Euskal Herriko hiri nagusia; euskaldunen Jerusalema. Tamalez, Lapurtarren % 20k baino ez daki euskaraz, eta mintzatzen, askoz guttiago. Harrigarria bada ere, orain zerbait ez bada egiten, beranduegi izanen da aurki. Halaxe, Gure Irratia bide bakarra izaki euskara entzuteko, geroaren zimenduak finkatu nahi dituzte, Baionan behingoz errotuz. Gisa honetan gainera, sosa sarietan xahutuko lukete arrandaren zaku zulatuan baino. Beraz, merkatu ondoan duten egoitza epe laburrean erosi ezean, parada ezinhobea galduko litzateke; ez baita erraza halako prezioan atzematea.
Duela 20 urte sortu zenetik, gora behera anitz izan ondoren (tokiz aldatzeak, ekipamendu astunak, soldata xuhurrak, eta entzuleen kritikak) inoiz ez bezalako aintzinamendua bizi du orain Gure Irratiak. Programazio berrituan euskal kulturaren alde guztiak jorratu eta plazaratuak dira. Lapurdiko berrogeitabi auzapezekin solastu dira haien kezken berri emateko, udako estudio mugikorra, herriko bestak, lehiaketak, eztabaida ekonomikoak Kutxaren laguntzarekin, eta Gazte Irratia egunero gaueko 10etatik goiti (106.6 FM).
Siadecoren arabera 24.500 entzule ditu, lekuko bigarren irratia beste bi euskal irratiekin batera (55.000 entzule) 1.200 diruemale irratia xutik atxikitzeko. Hurrengo zeregina estaldura hobetzea izango da. Igorgailu nagusia Baigura puntan dagoelarik, ilungune franko ditu. Larrunen beste antena bat jarriko balitz ordea, biztanlego handia duen Txingudi osoan (Hendaia, Irun, Hondarribi, Biriatu eta Urruña) entzun ahal izanen da. Honenbestez, zuen emaitza igorri nahi izanez gero hona hemen helbidea: Gure Irratia BP 8452 PK, 64184 Baiona. Kopururari dagokionez txeke bidez 50, 100, 200 edo 500 libera, 5.000 pezeta ere bidali ahal dira

ALBERTO ELOSEGI


Azkenak
Mutil-dantzak indartu eta babesteko deia luzatu du Plazara Dantzara elkarteak

Baztango lehen festak hastearekin batera, mutil-dantzak dantzatzera bultzatu nahi dituzte baztandarrak; hala adierazi dute Plazara Dantzara elkarteko kideek publikatu berri duten prentsa-oharrean. Aurreko urtea Baztanen bazterketarik gabeko lehenengo urtea izan zen eta horri... [+]


Gazako osasun zentroen %80 zerbitzuz kanpo dago

Gazako osasun sistema kolapsatzeko zorian dagoela jakinarazi du Osasun Ministerioak, erregai faltaren eta erasoen ondorioz. Urriaren 7tik 500 mediku eta 138 erizain hil ditu Israelek, eta 33 ospitale suntsitu. Rafah-tik 300.000 pertsonak egin behar izan dute ihes azken egunetan,... [+]


Heziketa perfektuaren sindromea: nekeak jotako gurasoak eta presioak itotako haurrak

Heziketa perfektua jasoko duen seme-alaba perfektua izateko nahiak eta espektatiba eta lorpenetan oinarritutako kulturak estresa, antsietatea eta jarrera arazoak sortzen dituzte, eta zabalduta dagoen fenomenoa da gainera. Hala dio ikerketa berri batek.


Ezinbesteko egoera

Apirilaren 2 eta 3an Parisen iragan zen epaiketa, dudarik gabe, judizialki memento historikoa izan zen. Lehen aldikotz euskal afera judizialetan, defentsa eta estatuaren ordezkariak aho batez mintzatu ziren.


Hil egin da Lizarrako langile bat, gidatzen zuen kamioian istripua izan ostean

51 urteko garraiolariaren kamioia irauli egin da Ejea de los Caballerosen (Aragoi). 2024an hiltzen den 23. langilea da.


Eguneraketa berriak daude