273.000.000 pezeta GKE erakundeentzako


1999ko maiatzaren 16an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Gasteizko Udalak 1998. urtetik Garapenerako Laguntza proiektuetarako hasieran aurrekontuen %0`7 ematen bazuen ere, egun %1 ematen du. Dirua garapen proiektuetara eta Gobernuz Kanpoko Erakundetara zuzentzen dute. Duela hamar urte zazpi GKEk aurkezturiko 11 proiektuentzat Udalak 87.889.000 pezeta eman zituen. Aurten berriz, 273.000.000 pezeta zuzenduko dituzte 30 bat proiektu solidarioetara.
1994. urtean, Gasteizko Udalak kontzientziazio kanpainak abian jarri zituen, Arabako hiriburuko biztanleak herrialde aberats eta txiroen artean dagoen alde izugarriaz ohartarazteko helburuarekin.
Bestalde, aipagarria da Gasteiz izan dela estatuko lehendabiziko hiria Egitatezko Bikoteentzako udal erregistroa sortzen. 1994an dekretua Arabako buletinean kaleratu zen. Joan den urtean 400 bikote inguru egitatezko bikote apuntaturik zeuden aipatu erregistroan


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!