Modazkoak ditugunak. Inork eta ezerk izorra ez gaitzan edo, harremanak bainakan oinarritzea dugu estrategi hedatuena, indarra ematen omen diguna. Burutazio hau ekarri zidan gogora ETB Doseko Boulevard programa jarraitu izanak. Ekoizlearen xedea horixe bailitzan, iritzi kontrajarriez espektakuloa berma zedin edo, zakur errabiatuak ziruditen pare bat gonbidatu platoratu zituzten, hitzegiteko gauza ez eta zaunka egiten zutenak. Hori bai, akademikoak. Ikasle profesionalak. Eta erasokorrena, astapitoena, gazteena. Bere izena gogoratzen ez badut ere, kazetari bezala aurkeztu zuten, bere onetik irtenda Arzalluzi beti haserre bizian bizitzearena egotzi zion bisai bizarmehatxa. Edozein Saenz de Ynestrillasen lekua betetzeko egokia, mendekari legez jardun nahi izan zuen, ondorioz, irrigarriena suertatuz. Izan ere, aiherkorrarena egiteko ez baita aski platoa, bizpahiru kamera, eta argi bereziak, berezkoa ere behar baitu. Eta zakurrak, berez, nahiz eta bihurria eta kalapitaria izan, ezin lezake errespetoa ezar. Bejondeiola berean kaxetari kalakariari