TXORIA X IZPIETAN

  • zein telebista eredu ezarriko duen. Bitartean, EHU-ko lantalde batek ETB-ko programazioari buruzko ikerketa argigarria burutu du, besteak beste, euskarazko eskaintzan sakonduz.

1999ko apirilaren 18an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Galbahe fin bat erabiliz, programazioak munduaren ikuspegi berezia ematen digu. Baina, oroz gain, eguneroko gertaerak ezagutarazteko proposamena da. Halaxe, telebista hedabiderik ahaltsuena izanik, eskaintza hori ikus-entzuleoi modu ezberdin batez txirikordatzen zaigu. Horren kariaz, ETBko edukiari xehe-mehe so eginez gero, osagai bereziak atzemango ditugu gure inguruko gainontzeko telebisten ondoan. Hori izan da EHU-ko ikerketa talde batek ondorioztatu duena. (Edorta Arana Gizarte eta Komunikazio Zientzietako irakaslea buru dutela). Hiru azpisailetan banatu dute ikerlana; batetik bi kanalen edukien behaketa egin dute genero nagusiak jakiteko. Bestetik, ETB-1eko berrien erreferentzia geopolitikoei erreparatu diete. Hirugarrenik, protagonisten esparru geopolitikoa euskarazko kanalean izan dute aztergai.


HAMAIKA FAKTORE.

Telebista programatzaileen lana asmatu-huts egin joku bikoitzean mugitzen da, beti ere ikus-entzuleen gustuen arabera. Aldi berean, iragarleei audientzia multzo potoloa publizitate truk saldu nahi diolako, programazio erakargarria apailatu behar du. Lan horretan ari direla, konkurrentzia zertan dabilen kontuan hartu beharko du ere. Eta, marko orokor gisa legedia, merkatuaren arauak, produkzio baldintzak, aurrekontua eta, maiz ahaztu egiten diren telebista katearen beraren oinarri ideologikoa, jarrera filosofikoa eta xede politikoak buruan ukan behar ditu. Egin behar duen apusturako arrakasta eta porrota dira bi muturretan ernai dauden sariak.


BEREZIA ALA BEREIZIA?

Testuinguru honetan, ETB-2ak, gaztelera duenez lan tresna, ETB-1ek inoiz lortuko ez duen audientzia potentziala du. Lehen kanala euskararen suspertze eta normaltze lanerako jaio zen bitartean, bigarrenari, 1986an abiarazi zutenetik, beste zeregina egokitu zaio, genero nahiz eduki aldetik (banaketa horren oreka zalantzan jartzen dugu askok).

«Elkarren osagarri diren arren, banaketa horretan ETB-2 hurbilago dago telebista komertzialaren eredutik ETB-1 baino»
diosku Edorta Aranak.
Euskara hutsez emititzeak ematen dio ETB-1i telebistaren munduan hain beharrezkoa den ikur bereizgarria. Baina hizkuntzarenaz gain, pantailaratzen diren generoak eta berauen presentzia emisio orduetan aintzat hartu behar dira. Gisa horretan, euskarazko kanalak bere parrilan bi zutabe sendo ditu eta bigarren mailako hiru. Fikzioa eta kirola dira nagusi; gero kultura, informazioa eta miszelanea deiturikoak. Bost hauekin programazioaren %90 inguru betea dago.
Espainiako zenbait telebistek ez bezala, genero aniztasun nabaria du ETB-1ek. Alabaina, esan beharra dago Sofres A.M.-k duen 13 generoko sailkapenean zezenketak, musikalak, erlijio saioak edota infoshowak hutsaren hurrengo direla. Horren haritik, azken urteotan gailendu diren programazio joerek ez dute halako eraginik izan ETB-1ean. Aranaren esanetan,

«afalosteko `urrezko orduetan' ere berezitasunak agertzen ditu, fikzioa eta miszelanea ez baititu puzten. Kultura da pittin bat ahultzen den generoa. Azken bi urteotan gora nabarmen egin du kirolak, jakina!. Informazioak ere goranzko joera hartu du»
.


FIKZIOA NAGUSI ETB-2AN.

Berezitasunak ere baditu erdarazko kanalak.

«Espainiako telebisten gisan, fikzioa da generorik indartsuena, askogatik, gainera; hamar ordutik lau luze film edo telesailekin betetzen baitira. Hiru aldiz txikiagoa da gainontzeko generoen partehartzea».
Haatik, «prime time»ren mamia ez da egun osoko emisioaren tankerakoa. Nahiz fikzioak lehen postuan jarraitu, ondotik informazio saioek leku polita daukate afalostean. Infoshowek ere gorakada bizia dute ordu preziatu horietan. Miszelanea mantentzen bada ere, kultura ia ia desagertu egiten da. Era berean, lehiaketa, zezenketak, erlijioa eta musika deus gutxi dira. Kirol saioez aparte, ETB-2an ez dago inolako kirol emanaldirik. Beste hainbeste gertatzen da, haur/gazteentzako programazioarekin.


ALBISTEEN JATORRIA.

Bestalde, ETB-1ek Euskal Herriarekin nolako erlazioa duen jakin nahian, saio bakoitzaren baitan Euskal Herriarekin zerikusia duen elementurik ba ote dagoen miatu dute. Emaitzen arabera, emanaldiaren % 72,2ak loturaren bat dauka Euskal Herriaz. «Prime-time»n berriz, % 78,3koa da. Gaiak, pertsonaiak, edota lekuak Euskal Herrikoak dituzten saioen artean albistegiak, euskal kultura tradizionala, erlijioa eta magazina dira nagusi.

«Fikzioa eta kirola bezalako generoetan, barne produkzioko saioei esker, gure herriaren presentzia handia da»
.


POLITIKAZ GAINEZKA.

Bestalde, ETB-1ean ere albistegiak dira kanalaren ideologia eta eta jarrera politiko eta sozialaren erakusleihorik gardenena. Lehenbizi, aitortu beharra dago informazio-saioetan politikak duen pisutzarra (% 44,4). Aipaturikoari Gizartea gehituz gero (trafikoa, hirigintza, ekologia, teknologia eta ekonomia), albistegia % 80,2an betea dugu. Alta bada, gai aldetik aski definituak dira ETB-1en berri saioak. Definizio tematikoaz landa, albistegietan aipatzen diren hamar berrietatik zazpik Euskal Herriarekin dute lotura. Orobat, herrialde ezberdinen pisua ezin da konparatu; esaterako, arabarren presentzia nafarren erdira ez da iristen. Era berean, elementu informatiboa arras markatua du Hegoaldeak, bertatik datorren informazioa Iparraldekoa baino hamar aldiz sarriago ageri baita.


BATASUN EZA.

Mundu mailakoak eta Espainiakoak ere hobetsi egiten dira. Espainiako protagonisten pisua %15,9koa da; Frantziakoa berriz, %1,3koa baino ez. Notizia diren gertaera gehienak (munduko %25az gain) Nafarroa, Bizkaia eta Espainiakoak informatiboki pisutsuenak izan ohi dira. Azkenik, aipa dezagun herrialdez herrialdeko tratamendu indartsua egiten bada ere, Euskal Herriak ez duela izaera nazional eta bateratu gehiegirik erakusten ETB-1eko albistegietan.

«Beste modu batera esanda, bere baitan nabarmendu ditugun azpisailak presenteago daudela Euskal Herria eremu geopolitiko erreferentziala baino»
.
Esanak esan, ziurtzat jo daiteke teknologia berriek eragina izanen dutela aipatu programazioaren estrategia diseinatzerakoan. Izan ere, sateliteak telebistagintza aldarazi duen bezala, epe erdira kablearen etorrerak iraultza ekarriko du, oraingo eredua inarrosiz eta eskaintza biderkatuz. Horren zioaz, ETB, Euskalteleko akzioduna izanik, dagoeneko hasia da kablezko emisioak taxutzeko lanetan


Azkenak
Kilate askoko abesbatza

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Le Concert des Nations. La capella Nacional de Catalunya.
Zuzendaria: Jordi Savall.
Abesbatzaren prestaketa: Lluís Vilamajó.
Egitaraua: Mendelssohnen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]


Denge eta chikungunya kasuak ugaritu dira Europan, klima aldaketak eraginda

Abuztuan chikungunya infekzio kasu bat atzeman dute Hendaian. Bero boladek, tenperaturaren igoerak eta eremu tropikaletara egindako bidaiek areagotu dituzte kasuak.


Eskola-itzuleran 400-500 euro artean gastatuko dute Hego Euskal Herriko etxeek, inkesten arabera

Testuliburuen mailegutza, berrerabilera edota bigarren eskuko azokak ugaritu badira ere, ikasmaterialak gastua izaten jarraitzen du etxe askotan, dirulaguntzak dirulaguntza. Eskola-itzulerak batez beste 400 eta 500 euro arteko gastua ekarriko du Hego Euskal Herriko etxeetan,... [+]


Muruzabal eta Zarrakaztelu suteengatik hondamendi eremu izendatu ditu Espainiako Gobernuak

Izendapenak ahalbidetuko du kalte ordainak ordaintzeko prozesuak hastea. Bi suteetan 500 hektarea baino gehiago erre dira.


Frantziako Estatuak “arriskuan” jarriko du EKE, dirulaguntzak 30.000 euro murriztuta

Iaz jasotakoarekin alderatuta, %15eko murrizketa jasango luke Euskal Kultur Erakundeak. Prentsa ohar batean, erakundeak adierazi du erabaki horrek "ondorio latzak" izango lituzkeela: esaterako, hainbat postu arriskuan egongo liratekeela eta kideei emandako dirulaguntza... [+]


Talde ekologistak:
“Auditoretza ekonomiko bat nahikoa izan da inbertitzaileak Muga meatze proiektuan atzera egiteko”

Ekologistak Martxanek eta Sustrai Erakuntzak diote txinatar inbertitzaileek atzera egiteak agerian utzi dituela Zangozako meatzearen "funtsik gabeko arrazoiak". Nafarroako Gobernuari eskatu diote "interes publikoari erantzuten ez dion proiektu defendaezina... [+]


Urruñako sukalde zentrala prest da herriko haur eta adinekoei tokiko elikadura prestatzeko

Herriko Etxeak elikadura burujabetzaren aldeko urrats handia egingo du 380 metro koadroko azpiegitura berriarekin. Sukaldeak haur eta adinekoentzako janari osasungarria eskainiko du, tokiko produktuekin eta tokiko laborantza indartuko du.


Mapamundiak Afrikaren benetako tamaina islatu dezala aldarrikatu du kontinenteak

“Mapak ez dira erreminta hutsa, sinboloak dira, eta mapa zuzentzea Afrikari buruzko narratiba globala zuzentzea ere bada; duintasun kontua da”. Afrikako Batasunak eskatu du munduan oraindik erabilienetakoa den mapa distortsionatua alboratzeko.


Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


Oposizioari aurrea hartuz, Bayrou konfiantza mozio batera aurkeztuko da irailaren 8an

"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi du Frantziako lehen ministroak. LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak, ordea, dagoeneko jakinarazi dute... [+]


Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


BEC ondoko ‘minipisuak’: 1.000 euro hilean eta 24 metro koadro, iruzurrean oinarrituta eta legearen gainetik

639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]


Festetako egitarauaren argazkia matxista dela salatu du Cascanteko emakumeen elkarteak

Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.


Paul Laverty gidoilari britainiarra atxilotu dute Edinburgon, Gazako genozidioaren aurkako kamiseta eramateagatik

Poliziak Palestine Action ekintzaileen taldea babestea leporatzen dio, Erresuma Batuko Gobernuak uztailean erakunde terrorista izendatu zuena. Bizpahiru orduz atxilo egon ondoren aske geratu da, baina epailearen aurrean deklaratu beharko du irailaren 18an.


Eguneraketa berriak daude